Banden Lehiaren laugarren edizinoa martxan da

Bizkaie! 2012-10-17 12:46   Musikea

Banden Lehia musika txapelketearen laugarren edizinoa martxan da. Namek Planet igazko talde irabazleak Bilbao BBK Liven jo eban, eta aurtengo banda onenak be aukerea eukiko dau.

Banden Lehia musika txapelketearen laugarren edizinoa martxan da. Euskal musika talde amateurrei zuzendutako lehiaketea da. Namek Planet igazko talde irabazleak Bilbao BBK Liven jo eban, eta aurtengo banda onenak be aukerea eukiko dau.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatu dabe lehiaketea, Azkue Fundazioa, Last Tour International eta Baga-Bigaren babesagaz. Tokiko musika banda euskaldunak sustatu eta ezagutzera emotea da lehiaketearen helburu nagusia, eta bide batez euskerea eta teknologia barriak buztartzea.

Banden Lehia sarean hasten da, www.bandenlehia.com gunean, hain zuzen be. Taldeek Banda Beat euskal musikako sare sozialaren bidez emon behar dabe izena. Lehiaketara bialdutako kantak Banden Lehiako webgunean argitaratuko ditue. Hemen, taldeek euren ganeko informazinoa eta kantak plazaratuko eta jarraitzaileen botoa eskatuko dabe. Botoak Internet bidez egin behar dira. Azkenengo ebatzian Interneteko botoak eta adituz osotutako epaimahaiaren eretxia hartuko da kontuan. Hemendik urtengo dira lau finalistak.

Bande Lehiako finala zuzenean jokatuko da, zemendiaren 30an, Bilborock aretoan, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzaren Euskararen Nazinoarteko Eguneko ekitaldi publikoaren barruan, hain zuzen be. Publikoak telefono bidez emon ahal izango dabe botoa: talde finalista bakotxari telefono zenbaki bat emongo jako, eta entzuleek botoak eman ahal izango ditue telefono horreetara dei galduak eginez. Epaimahaikideen botoak eta entzuleenak batuta erabagiko da nor dan irabazlea.

Talde irabazleak 2013ko BBK Live jaialdian joteko aukerea iznago dau, eta disko bat kaleratuko dau, ganera. Horrezaz gan, lau finalistek lehiaketako kantarik onenen disko bildumearen aleak jasoko ditue.

Igazko irabazlea Namek Planet talde elorriotarra izan zen. Webguneak ia 55.000 bisita izan zituan hilabete eskasean, eta 34.316 botu jaso ziran lehiaketako lehenengo fasean. Euskal Herri osoko bandek hartu eben parte. Londres eta Paris aldetik bere bai. Lau finalistak bizkaitarrak izan ziran: Durangoko The Mocker´s, B-Flat bilbotarrak, Mallabiatik Damudot eta Namek Planet elorriotarrak. Finalean 12.000 boto jaso ziran dei galduen bidez; Namek Planetek deion %32,5 jaso eban, 4.731 danetara.

Banden Lehia egitasmoa Buber Sarietako euskerazko garapen teknologikoen kategorian finalistea izan zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu