Enkarterri Erdi Aroaren amaieran zelakoa zan ezagutzeko bisita gidatua antolatu dabe

Bizkaie! 2012-10-16 12:52

Datorren zapatuan, hilaren 20an, izango da jardunaldia, eta izena emon daben bisitariek Urrestietatik eta ondoan dagoan Urrutia torretik abiatuko dira orain dala 500 urteko Bizkaiagaz lehenengo hartu-emonak izateko.

Enkarterri Erdi Aroaren amaiera aldera zelakoa zan parte baten ezagutzeko gidatutako ibilbide kulturala antolatu dabe Enkarterrietako Museoak, Sopuertako Udalak eta Enkartur erakundeak, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituan Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Datorren zapatuan, hilaren 20an, izango da jardunaldia, eta izena emon daben bisitariek Urrestietatik eta ondoan dagoan Urrutia torretik abiatuko dira orain dala 500 urteko Bizkaiagaz lehenengo hartu-emonak izateko.

Urrestietako Batzarretxea dagoan tontorretik, Erdi Aroaren garaiko hainbat eta hainbat eraikin dituan El Carral auzorantz abiatuko da ibilialdia. Torreak, esaterako Garaikoa edo La Puentekoa, jauregiakaz batera dagoz, esaterako Villa edo Alcedokoagaz, eta horreekaz batera, beranduagokoak diren beste eraikin batzuk, Erdi Aroko gotorleku-izaera mantendu nahian egindakoak. Antolatzaileek autobusa antolatu dute lekuak bisitzateko.

Aurreko urteetan lez, Ondarearen Europako Jardunaldiak gai baten ingurukoak dira. Aurten, Bizkaiko Aldundiak lurraldearen sasoi laburra baina garrantzitsua aukeratu dau: Erdi Aroaren amaierea. 50 urte inguruko sasoia da -1475etik 1525era-, aldaketen aldia Bizkaiarentzat, ahaideen arteko burrukaleku izatetik peninsula osoko lekurik baketsu eta oparotsuena bihurtu zan-eta.

Horren jatorria izan zan Gaztelaren eta portu flandiarren arteko merkataritzea asko handitu izana. Bizkaia bitartekari naturala bihurtu zan, Gaztelako artilea iparralderantz eroaten eben itsasontziak bertan egozalako eta burdina eukalako. Merkatalritza-gaiok eroaten zituen eta oihala ekarri.

Merkataritza-jarduera hori etenik bakoa izan zan eta diru asko ekarri eban lurraldera. Hazkunde garaia izan zan, aberastasunez eta baikortasunez jantzia, eta orduko aztarna asko dagoz, Enkarterriren bihotzera egingo dan bisitaldi gidatuan ikusi daitekezan modukoak.

Kontuak kontu, datorren zapatuan, hilaren 20an, goizeko 11:00etan, Enkarterrietako Museoan izango da topagunea. Plaza mugatuak dagoz eta biditaldia dobanekoa izango da. Informazinoa eta izen-emotea: 94 6104028/ 94 6504750

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu