Ikus-antropologiako amerikar Alkarteak Olatz Gonzalez irakaslea saritu dau

Bizkaie! 2012-10-16 18:02

Dokumentala Gamiz herrian dago filmauta eta Bizkaian santiritu izenez ezagutzen diran formula magikoetako bat erakusten dau; hain zuzen be, Carmen izeneko andre batek bihurrituak osatzeko prozedura errituala zelan egiten dauen agiri da filman.

Olatz Gonzalez Abrisketa antropologoak eta UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakasleak, American Anthropological Association (AAA)-eko Society for Visual Anthropology-ren film laburren saria irabazi dau Carmen dokumentalari esker. Datorren zemendiaren 16an, San Frantzizkon (AEB) aitatutako alkartearen urteroko kongresuan jasoko dau saria.

Dokumentala Gamiz herrian dago filmauta eta Bizkaian santiritu izenez ezagutzen diran formula magikoetako bat erakusten dau; hain zuzen be, Carmen izeneko andre batek bihurrituak osatzeko prozedura errituala zelan egiten dauen agiri da filman.


Carmen-en sinopsia

Galtzerdi baltza, hari zuria, orratza, titarea eta eskaera bat: Santitum zaina urtu, zaina bere lekuen sartu. Dokumentalak Carmen-ek bihurrituak osatzeko erabilten dauen prozedurea erakusten dau, hiru egunez errepetidu behar dana. Egun Euskal Herrian osatzeko erritualek bizirik jarraitzen dabe. Erritualok belaunez belaun emakumez-emakume pasetan diran jardun magikoak doguz. Oraingoz, Carmen-ek ondorengorik ez dauka.


Zuzendaria

Olatz Gonzalez Abrisketa (Bilbao, 1973) UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko antropologia irakaslea da. Bere lanen artean Pelota vasca: un ritual, una estética nabarmentzen da, aurten ingelesez argitaratuko dana Nevadako Unibersidadeko Euskal Ikasketen Zentroaren eskutik.

2007. urtean bere lehenengo dokumentala egin eban: Jørgen Leth on Haiti (52’), Europako hainbat zine etnografikoko jaialditan proiektau dana eta 2010. urtean Danish Film Institute-k argitaratu ebana.

Gaur egun, bigarren dokumentala egiten dago Pelota II, Jørgen Leth zinemagileagaz batera. Horrezaz gan, Antropologia bisualaren inguruan ikerketa proiektua garatzen dagoan HAUtaldeko kidea da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu