Oskarbik kanta barri eta tradizionalak batu ditu 'Xirimiri' diskoan

Bizkaie! 2012-10-19 12:57   Musikea

Kanta barriak eta orain arte grabau bako abesti tradizionalak batu ditu Oskarbi taldeak Xirimiri diskoan. Urriaren 25ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko dabe zuzenean.

Kanta barriak eta orain arte grabau bako abesti tradizionalak batu ditu Oskarbi taldeak Xirimiri diskoan. Urriaren 25ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko dabe zuzenean.

Diskoko hamahiru piezetatik hiru barriak dira, Xirimiri, Gabon hitzak eta Kuku. Jose Luis Treku, Xabier Lete eta Bitoriano Gandiagaren poemak ditue oinarri abestiok. Alarguntsa eta Lasturko Miliaren eresia XV. mendeko abesti zaharren bersino bereziak egin ditue, ganera. Horrezaz aparte, abesti tradizionalak grabau ditu taldeak, besteak beste, Firlan girun, Ostalierra, Ale arraunean / Balearen arrantza, Andre gaztia jai jai eta Leihorik leiho Ipar haizea.

Maite Aizkorretak, Beronik Ondikolak, Bakartxo Maritxalarrek, Jose Luis Trekuk, Iñaki Maritxalarrek eta Carlos Ruizek osotzen dabe gaur egun Oskarbi. Grabazinoan musika talde ederra ibili da Elkar estudioan, Jean Phocas teknikariaren zuzendaritzapean: Iñaki Maritxalar (gitarrea), Mari Jose Bergara (pianoa eta tekladuak), Carlos Ruiz (akordeoia), Gontzal Iñarra (flautea), Diego de Vera (perkusinoa eta atabala) eta Maite Irusta (biolina).

Oskarbi 1960ko hamarkadaren erdialdean sortu zan, herri kantutegia eta euskal poesia ardatz ebala. Sasoi hareetan ohikoak ez ziran jazza eta gospela moduko doinuak kaleratzen aitzindariak izan ziran. Luis Romeroren eraginpean, Ez dok Amairu mobimentuan parte hartu eben.

Hilaren 25ean Donostian jo ostean, Beasaingo Usurbe antzokian aurkeztuko dabe Xirimiri, zemendiaren 3an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu