'Barrura begiratzeko leihoak' dokumentala datorren zapatuan, urriak 27, estreinauko da, Bilbon

Bizkaie! 2012-10-22 13:10   Barriak

Zinez alkarteak jakinarazo dauenez, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala datorren zapatuan, urriak 27, estreinauko da, Bilboko Bizkaia Aretoan (EHUko paraninfo barrian). Sarrerak astelehenetik aurrera salgai egongo dira, Kafe Antzokian eta Kalderapeko tabernan.

Zinez alkarteak jakinarazo dauenez, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala datorren zapatuan, urriak 27, estreinauko da, Bilboko Bizkaia Aretoan (EHUko paraninfo barrian). Sarrerak astelehenetik aurrera salgai egongo dira, Kafe Antzokian eta Kalderapeko tabernan. Egun horretatik hasi eta urte amaierara arte, filma hainbat uri eta herritan ikusi ahal izango da.

Polemika, mehatxu eta susmo txar guztiakaz amaitzeko modurik onena, pelikula bera ikustea dalakoan gagoz. Jenteak dokumentala ikusten dauen momentutik, nabarmen geldituko da izandako persekuzinoaren zentzunbakotasuna eta holan, film madarikatu izateari itxiko deutso, film huts bilakatzeko, gizartearen agenda sozialean leku garrantzitsua hartzen dauen gai bati, giza ikuspegitik heldu nahi izan deutson proposamen artistikoa.

Pelikulearen zabalunderako birea Bilboko estreinaldiagaz hasiko da eta urte amaierara arte, Barrura Begiratzeko Leihoak Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 30 herri eta uri baino gehiagora helduko da. Hainbat zinema, kultur etxe zein unibersidadetan egongo da ikusgai: Bilbao, Gasteiz, Donostia, Baiona, Tolosa, Gernika, Etxarri-Aranaz, Portugalete, Arrasate, Durango, Hendaia, Agurain, Garazi, Maule edo eta Ondarroan, besteak beste (Egutegi osoa, beste dokumentu batean erantsita dago). Emonaldi horreetako batzuetara, zuzendariak bertaratuko dira, filma aurkeztera. 'Esangura horretan, nabarmendu gura dogu, birea ez dagoala zarratuta eta emonaldi bat antolatu nahi dauen edozeinek, emanaldiak@zinez.net helbidera idatziz jarri ahalko dauela geugaz hartu-emonetan. Emonaldien egutegia webgunean (www.zinez.net) egongo da eskuragarri eta astez aste barritzen joango da.

Ilusinoz beterik gagoz filma azkenean ikusi ahal izango dalako. Halan da be, gizartean 'Barrura begiratzeko leihoak' ikusteko gogo eta espektatiba handiak dagozala sentidu arren, filma erakustea lortzeko izandako zailtasunak salatu gura doguz, kasu batzuetan, boikot eta umiliazinotik hur egon baitira. Espazio publikoen alokairua ukatzera heldu jakuz, garenak garelako (sic). Gaizkile lez tratatuak sentidu gara edo, kasurik onenean, bigarren mailako herritar lez. Esangura horretan, Arartekoarengana joteko aukerea aztertzen gabilz; izan be, argi eta garbi esan behar dogu, pelikulearen kontra ez dagoela ezelako auzibiderik zabalduta. Orain arte egon dan bakarra, Espainiar Gobernuaren ordezkariaren ohartarazpen edo abisu bat izan da delituzkoa izan daitekeelakoan. Eta bide nabar esanda, berak ez dau filma ikusi. Legeak baldin badino 'danak garela errubakoak kontrakoa frogatu arte', guk gehitu nahi geunke, 'obra artistiko orok be libre izan behar dauela'.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu