Martin Orbe errigoitiarrak jaso dau UEUren I. Merezimendu Saria

Bizkaie! 2012-10-19 15:07

UEUk 2012/2013 ikasturtea edegiteko ekitaldia egin barri dau Eibarren. Karmele Artetxe zuzendariak erakundeak 40 urteotan egindako ekarpena nabarmendu eban. Martin Orbe UEUko arduradun ohiari I. Merezimendu Saria emon eutsien ekitaldi berean.

UEUk 2012/2013 ikasturtea edegiteko ekitaldia egin barri dau Eibarren. Karmele Artetxe zuzendariak erakundeak 40 urteotan egindako ekarpena nabarmendu eban. Martin Orbe UEUko arduradun ohiari I. Merezimendu Saria emon eutsien ekitaldi berean.

UEUren Eibarko Ikastetxe Nagusian bazkide ugari batu ziran, besteak beste, Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikorako Sailburuordea, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskera Zuzendaria, Nerea Alustiza Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Normalizazinorako zuzendaria, Gidor Bilbao UPV/EHUko Euskera eta Eleaniztasuneko errektoreordea eta Joanmari Larrarte EKTko Kontseilari ordezkaria. Horreekaz batera, politika munduko jente ezaguna hurreratu zan: Arantxa Tapia diputadua, Xabier Isasi EHBilduko Gipuzkoako hautagaia eta UEUko zuzendaria izandakoa, Mari Jose Telleria Eibarko Udaletxeko Ekonomia, Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren burua, eta Esther Kareaga Eibarko Udaletxeko Euskera eta Kultura Batzordeburua.

Karmele Artetxe zuzendarik emon eutson hasiearea saioari. Udako Ikastaroek 40 urte bete dituela gogorararazo eban, eta erakundearen mugarri izandako data eta ekintzen bidez, urteotan UEUk egindako ekarpenak azpimarratu zituan. Aurten urte gogorra izan dala autortu eban Artetxek: Diru-laguntzak murriztu dira, deialdiak murriztu dira, eta Hezkuntza Sailak 1998. urtetik emoten euskun partida izenduna desagertu da. Horren ondorioz, erabagi gatxak hartu behar izan doguz, eta ate asko jo gaur hona heltzeko. Eibarko Udalak, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburordetzeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Legebiltzarreko Hezkuntza mahaiak eta EHUk eskainitako laguntzinoa eta babesa ezinbestekoak izan dirala azpimarratu eban.

UEUko bazkideak be gogoan izan zituan Artetxek, izan be babesa, lanorduak, ilusioa eta dirua ere emon deutsiez aurten inoiz baino gehiago UEUri, eskuzabal. Krisi ekonomiko gogorrak eragindako murrizketak ulergarriak dirala eretxi eutsan, baina izenduna osorik kentzea ez dabe onartzen. Hauteskundeen ostean osotuko dan gobernuari, edozein dala, dei egiten deutsagu partida berrezar daian. Izan ere, guretzat partida hori hil ala bizikoa izateaz gan, gure jardueraren autortza bat be bada.

Aurtengio ikasturtea ikastaro, mintegi, jardunaldi eta graduondokoez beteta dauka UEUk. UPV/EHUgaz alkarlanean martxan ipinitako hiru graduondoko barri azpimarratu zituan Artetxek: Itzulpengintza eta Teknologia, Hondakinen kudeaketa eta XXI. Mendeko Euskal pentsamendua.

Ostean, Martin Orbe UEUko zuzendari ohiak Euskal Unibertsitatea, UEUren 40. urteurrenetik begiratuta berbaldia egin eban. Amaieran, Karmele Artetxek UEUren I. Merezimendu Saria aurkeztu eban. Sari honen bitartez, UEUren barruan, eta oro har, euskal kulturgintzan garrantzi handiko personen lana eta ibilbidea errekonozidu nahi ditu UEUk. Martin Orbek berak jaso dau I. Merezimendu Saria, hain zuzen be.

Errigoitik jaio zan Martin Orbe Monasterio abadea, 1934an. Diktadura frankistearen sasoian Gogor taldeko kidea izan zan. Zamoran abadeentzako kartzela ezagunean sartu eben. Hainbat taldetako kide izan da: Euskal Apaizen Koordinakundea, Bizkaiko abadeen foroa, Herria 2000 Eliza kolektiboa eta abar. Orbe Euskal Filologian lizentziaduna da. UEUko zuzendaria izan da 1976-1983 bitartean. UEUk autortzen deutsozan ekarpenik garrantzitsuenak ondokoak dira: UEUren zuzendari lana sasoi gatxetan onartu eta ondo baino hobeto kudeatzea; eta erakundearen egiturra Hegoaldera ekarri eta bertan sustraitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu