Bertsoaroa zikloak bost saio eskainiko ditu Iruñean

Bizkaie! 2012-10-19 14:38   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsozale Alkarteak eta Iruñeko udalak Alkarlanean antolatutako zikloa urriaren 25ean abiatuko da eta zemendiaren 15ean amaitu. Danetara, bost saio izango dira: bertso-trama bat, bertso saio bi, pianoa eta bertsoa buztartzen dituan Bi arreba emonaldia eta kopla zaharren gaineko berbaldi bat.

Udagoieneko hitzorduari leial, hemen da Bertsoaroaren aurtengo edizinoa. Nafarroako Bertsozale Alkarteak eta Iruñeko udalak Alkarlanean antolatutako zikloa urriaren 25ean abiatuko da eta zemendiaren 15ean amaitu. Danetara, bost saio izango dira: bertso-trama bat, bertso saio bi, pianoa eta bertsoa buztartzen dituan Bi arreba emonaldia eta kopla zaharren gaineko berbaldi bat.

Ohikoa dan lez, ekitaldi guztiak Iruñeko Gurutzeko Plazako institutuan izango dira, arratsaldeko 20:00retan hasita. Berbaldia, barriz, Kondestable jauregian izango da, 19:30ean. Saio guztiak dobakoak dira, baina aforoagaz arazorik egon ez daiten, aretoan bertan konbidapenak banatuko dira, saioa hasi baino ordubete lehenagotik.


Bertsoaroa 2012 - Egitaraua

Bertso-tramea

- Urriak 25, eguena. 20:00retan, Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian, Nafarroako historian zehar bertso-tramea. Bertsolariak: Julio Soto, Xabier Silveira, Alaia Martin eta
Unai Iturriaga. Tramagilea: Josu Goikoetxea.


Bertsoak eta pianoa

- Urriak 30, martitzena. 20:00retan, Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian, Bi arreba emonaldia. Bertsolaria: Andoni Egaña; piano-jolea: Xabier Lizaso.


Berbaldia

- Zemendiak 6, martitzena. 19:30ean, Civivox Condestable Zentroko Hitzaldi Aretoan, Aezkoako kopla zaharrak izenburuko berbaldia. Hizlaria: Jabier Kalzakorta Elorza.


Bertso saioa

- Zemendiak 8, eguena. 20:00retan, Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian. Bertsolariak: Oier Lakuntza, Maddi Ane Txoperena, Izar Mendiguren, Peio Ormazabal, Unai Gaztelumendi eta Odei Barroso. Aurkezlea: Alaitz Rekondo.


Bertso saioa

-Zemendiak 15, eguena. 20:00retan, Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julen Zelaieta, Igor Elortza, Eneko Lazkoz eta Amets Arzallus. Aurkezlea: Ainhoa Aranburu

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu