Zinema Euskaraz ekimenak 'Pura vida' dokumentala eroango dau zinema-aretoetara

Bizkaie! 2012-10-18 18:45   Barriak

Euskerazko emonaldiei jagokenez, urriaren 22an, 20:00etan Gasteizko Florida zinema-aretoan izango da lehenengoa, eta bertan izango dira Pablo Iraburu eta Migueltxo Molina zuzendariak. Era berean, urriaren 24an, Donostiako Printzipe zinema-aretoan emongo da, arratsaldeko 19:30ean, Migueltxo Molina bertan izango dalarik, eta urriaren 23an eta 24an, Bilboko Golem zinema-aretoetan izango da ikusgai, 20:30ean.

Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak eta EPE-APV eta IBAIA ikus-entzunezko produktoreen taldeek osotutako Zineuskadi alkarteak martxan jarritako Zinema Euskaraz egitasmoak Pura vida dokumental arrakastatsua aurkeztuko dau euskal zinema-aretoetan, Donostia 60. Zinemaldian euskal produkzinorik onena izateagaitik Zerbitzu Saria jaso ondoren. Pura vida urriaren 19an estreinauko da EAEn.

Euskerazko emonaldiei jagokenez, datorren astelehenean, urriaren 22an, arratsaldeko 20:00etan Gasteizko Florida zinema-aretoan izango da lehenengoa, eta bertan izango dira Pablo Iraburu eta Migueltxo Molina zuzendariak. Era berean, urriaren 24an, Donostiako Printzipe zinema-aretoan emongo da, arratsaldeko 19:30ean, Migueltxo Molina bertan izango dalarik, eta urriaren 23an eta 24an, Bilboko Golem zinema-aretoetan izango da ikusgai, 20:30ean.

Pura vida Annapurna mendiaren hegoaldean izandako ezbehar bati buruzko dokumentala da. Iñaki Ochoa de Olza eskalatzailea ondoezik sentiduten da 7.400 metroko altueran. Hurrengo lau egunetan zehar, hamar herrialdeetako hainbat eskalatzailek bizirik erreskatetan saiatzen dira eta Himalayako mendikatean sekula izandako erreskate saiakerarik bildurgarrienetakoa hasten da.

Benetako jazoeretan oinarrituta, Pablo Ugarburu eta Migueltxo Molina lekukotasun personal bat baino sakonago doan kontakizun bat egiteko gauza izan dira. Estreinau zan lehenengo astean, Nafarroan eta Katalunian 5.000 ikusle baino gehiago izan dituan istorioa da.

Annapurna mendia Himalayan dago eta munduko arriskutsuenetakoa da. Izan be, tontorrera heltzen saiatzen diranen % 41 hil egiten baitira. Lau eguneko salbamendu operazino baten berreregite zehatza da film hau, munduko mendigoizale onenetako batzuk tartean sartu zituana, horreetako bakotxa oso nortasun interesgarrikoa.

Helburu batek batu zituan mendigoizale hareek: lagun bat salbetea, Iñaki Ochoa de Olza, mundu osoan gehien errespetautako mendizaleetako bat. Dokumentala lau egun gogor hareetan salbamendu lanetan ibili ziran lagunen kontaketea da. Filma munduko hainbat tokitan filmau dabe istorioaren protagonistak topetako. Giza izaerearen balio nagusiak eta funtsa irudikatzen dituan bidaia izan da.

Mendebaldeko gizarteei bizitasun dosi handia eta personen bizitzan energia emongo deutsen dokumentala da, ikus-entzuleei mendiak persona erreal horreentzat zer diran ulertzen laguntzeko dokumentala. Pablo Iraburu eta Migueltxo Molina zuzendariek istorio honek personei bizitzaren bildurra onartzen eta gainditzen laguntzea, eta momentu bakotxari indar handienagaz balioa emotea espero dabe.


Beste estreinaldi batzuk

Zinema Euskaraz programeak beste zenbait film estreinauko ditu euskeraz datozen hileotan. Urriaren 31n, Scott Derrickson zuzendariaren eta Ethan Hawkek antzezten dauen Sinister bildurrezko pelikulea estreinauko da, eta Asterix eta Obelix: maiestatearen zerbitzura filma ikusteko aukerea be egongo da.

Gainera, euskal zinema-aretoetara El Hipnotista, To say goodbye eta El Chef (Comme un chef) komedia frantsesa be helduko dira hurrengo hileotan. Pelikula horreei beste batzuk gehituko jakez 2012. urtea amaitu baino lehen.

Era berean, Freddy Igeldegi 3D animazinozko daniar pelikulea udal zinema-aretoetako sarean ikusgai izango da. Urriaren 20an eta 21ean Derion izango da, 21ean Ermuan eta 28an Arrasaten eta Zornotzan; zemendiaren 3an eta 4an Zumarragan ikusiko da, 10ean eta 11n Elgoibar eta Amurrion, 17an eta 18an Andoainen eta 24an eta 25ean Elorrion.

Bestalde, Zinema Euskaraz programearen DVDen salmentetako katalogoari (Horton, Ice Age 3, Percy Jackson eta Tximista Lapurra, A-Taldea, Marmaduke, Gaua eta Eguna eta Chloe) film barri bi batu jakoz: umeei zuzendutako animazinozko Rio eta Hanburgesa zaparrada.

Aurrera doa baita, dobaneko filmen proiekzinoak streaming bidez www.eitb.com eta www.kulturklik.net webguneetan. Gainera, Zinema Euskaraz egitasmoak hezkuntzan eta eskola heziketan parte hartzen dau bere filmetako asko ikastoletan emonaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu