Santurtziko XXXIII. Nazinoarteko Abesbatza Topaketak bariku honetan hasiko dira
2012-10-26 15:27 MusikeaAurten ondoko hiru abesbatzen parte hartzea nabarmendu behar da: Antiphona Korala (Venezuela); The Rose Ensemble-Saint Paul (AEB) eta New Dublin Voices (Irlanda.
Santurtziko Nazinoarteko Abesbatzen Topaketak gaur hasi eta datorren zemendiaren 10era bitarteko asteburu guztietan, barikuetan eta zapatuetan izango dira, eta danetara 260 abeslari batuko ditue. Jardunaldiak Santurtziko Lagun Zaharrak Koral Alkarteak antolatu eta Santurtziko Udaleko Kultura Arloko Serantes Kultur Aretoak babestu ditu. Lehenengo astegoienean, beraz, gaur, hilak 26, Venezuelako Antiphona abesbatzak kantauko dau eta bihar, barriz, Amatza Abesbatzak. Antolatzaileek adierazo dabenez, urtero legez, kontzertuak San Jorge eleizan egingo dira iluntzeko 20:30ean eta dobako sarrerea izango dabe. Musika-topaketa honeetan 3.000tik gora lagun batzen dira abesbatza ospetsuak entzuteko. Aurtengo programan Ezkerraldeko abesbatzen amateurtasuna bultzatu nahi izan da, zehatz esateko Sestao eta Santurtzikoa, baina ez dira alde batera itxi nahi izan nazinoartean izen handia daben abesbatzak.
Kontuak kontu, aurten ondoko hiru abesbatzen parte hartzea nabarmendu behar da: Antiphona Korala (Venezuela), azken sei urteetan Europan egin diran lehen mailako sei koral-lehiaketetako bostetan ibilitako taldea; The Rose Ensemble-Saint Paul (AEB), Tolosako 2007ko Lehiaketan lehenengo saria irabazi ebana Eleiz Musikearen arloan eta bigarrena Eleizarako ez dan Musikan; eta azkenik, New Dublin Voices (Irlanda), 2009 eta 2011 artean nazinoarteko bost koral-lehiaketatan 13 sari irabazi dituenak.
Era berean, euskal zein nazinoarteko ordezkaritzeagaz batera, Santurtzin izango dira Ardual zortzikotze kantabriarra eta Villablanca abesbatza asturiarra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!