'Izarren argia' pelikuleagaz abiatuko da Berlingo Euskal Zinemaldia

Bizkaie! 2012-10-30 10:00   Barriak

Martitzenean, hilak 30, abiatuko da Berlingo Euskal Zinemaldia, bertako Euskal Etxeak antolatuta. Baskisches Kino Festek egitarau zabala prestau dau zapatura bitartean. Danetara, lau film luze eta hamar labur proiektauko ditue, tartean, Izarren argia, Zuloak, Bertsolari eta Gartxot.

Martitzenean, hilak 30, abiatuko da Berlingo Euskal Zinemaldia, bertako Euskal Etxeak antolatuta. Baskisches Kino Festek egitarau zabala prestau dau zapatura bitartean. Danetara, lau film luze eta hamar labur proiektauko ditue, tartean, Izarren argia, Zuloak, Bertsolari eta Gartxot.

Pelikulen emonaldiez aparte, hainbat zuzendarik hartuko dabe parte zinemaldian, besteak beste, Asier Altunak, Fermin Muguruzak eta Asisko Urmenetak. Ikusleek eurekaz berba egiteko auakerea eukiko dabe, ganera. Filmak euskeraz izango dira, ingeles eta alemanezko azpitituluekaz.

Martitzenean, urriak 30, Izarren argia pelikulearen emonaldia izango da, ostean Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak euskal zinemearen inguruan jardungo dau. Eguaztenean, Asier Altunaren Bertsolari proiektauko dabe, eta zuzendariak beragaz berba egiteko aukerea eukio dabe ikusleek.

Zemendiaren 1ean, Joxean Fernandezek Gerra zibila Euskal Herrian berbaldia egingo dau, eta gaiaren ganeko 14 film labur erakutsiko ditue. Barikuan, hilaren 2an, Fermin Muguruzak Zuloak dokumentala aurkeztuko dau. Gauean, 22:00etan, Zuloak taldeak kontzertua emongo dau Clash aretoan.

Bariku eta zapatuan, Tarantela, Zeinek gehiago iraun eta Daisy Cutter animazinozko hiru film laburrak eta Gartxot animazino pelikula izango dira ikusgai. Asisko Urmeneta Gartxot filmearen zuzendaria bertan egongo da.

Berlingo Euskal Etxeak Gernikako bonbardaketearen 75. urteurrena gogoratzeko antolatutako ekimenen artean atondu dau Euskal Zinemaldia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu