Gaztainak protagonistak domekan Galdamesen

Bizkaie! 2012-10-26 11:01

Gaztainaga Egunaren beste edizino bat izango da Galdamesen (Bizkaia) datorren domekan, urriaren 28an. Ekitaldia Gaztainaga Kultur Alkarteak antolatzen dau Enkarterriko Udalagaz batera, mikologia eta gaztainak ardatz harturik. Holan, goizeko 11:00etan, sendabelarrei eta mikologiari buruzko erakusketearen hemeretzigarren edizinoa hasiko da.

Gaztainaga Egunaren beste edizino bat izango da Galdamesen (Bizkaia) datorren domekan, urriaren 28an. Ekitaldia Gaztainaga Kultur Alkarteak antolatzen dau Galdameseko Udalagaz batera, mikologia eta gaztainak ardatz harturik. Holan, goizeko 11:00etan, sendabelarrei eta mikologiari buruzko erakusketearen hemeretzigarren edizinoa hasiko da. Zizak eta gaztaina erreak doban probetako aukerea izango da eta goiz osoan zehar stand batzuk egongo dira: gaztainak erretako tresnen erakusketea, artisautzako produktuen salmentea eta Galdamesko zur-lanketako tailerrean parte hartu dabenek eginiko lanen erakusketea be egongo dira.

Goizeko 11:30ean, tiragoma erabilita gaztaina-tiroko mundu mailako txapelketea izango da. Edade guztietako jentearentzako dago zabalik eta aurtengoa hamargarren edizinoa da. Eguerdiko 12:00etan XI. Gaztaina Txapelketea izango da, Enkarterriko auzokide guztiei zuzenduta. Parte hartzeko baldintza bakarra da gaztainak eskualdean bertan batzea.

Gaztainak kiloko multzoetan aurkeztu behar dira Gaztainaga Alkartearen kideen aurrean 12:00ak baino lehen, eta horregaz batera, gutunazal batean parte-hartzailearen izen-abizenak eta helbideak idatzi behar dira.

Arratsaldeko 14:00ak arte ikusgai egongo dira azokearen eremuan, eta geroago, alkarteko kideek osotutako epaimahaiak multzo bakotxeko pisua egiaztatu eta zenbat dagozan zenbatuko ditue, kiloko gaztaina gitxien daukanari emongo jakolako saria. Hiru sari banatuko ditue: 60, 30 eta 20 euro gehi garaikurra, eta sari berezi bat ondoen aurkeztutako multzoarentzat.

Egun horretako ekitaldi guztiak Galdamesko San Pedro plazan egingo dira, Udaletxe alboan eta karpa handi baten azpian, eguraldi txarrak trabarik egin ez daian. Jai giroko ekitaldi horregaz batera, Gaztainaga kultur eta kirol alkarteak Kurutzaga mendira laugarren oinezko igoerearen Gaztainaga sari nagusia be antolatu du, Galdamesko Udalak babestuta. Lasterketan nahi daben persona guztiek parte hartu leikie eta San Pedro plazatik abiatuko dira goizeko 11:00etan.

Sariak hiru kategoriatan dagoz banatuta: gizonezkoak, emakumezkoak eta herrikoak. Gainera, beste sari bat egongo da igoerearen marka hobetzen dauenarentzat. Izen-emoteak 15 euro balio dau eta interneten egin behar da urriaren 21era arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu