Zineuskadik 'Sinister' bildurrezko filmaren estreinaldia dakar
2012-10-30 13:02 BarriakSitges-en Zinemaldian eta Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXIII. Astean izan eta gero, Sinister euskeraz ikusi ahal izango da, gaztelerazko bersinoaren estreinaldiagaz batera, Donostiako Antiguo Berri, Errenteriako Niessen, Gasteizko Yelmo Gorbeia Zinemak eta Barakaldoko zinema-aretoetan.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta EPE-APV eta IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Produktore Burujabeen Alkarteak osoturiko Zineuskadi alkartearen helburua herritarrei zinema euskeraz ikusteko aukerea emotea da, zinema euskeraz eskatzen dabenentzat eskaintza nahikoa bermatuz eta euskerea kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatuz.
Zinema Euskaraz programearen barruan, urteko bildurrezko filma izan daitekeen Sinister eskaintzen dau (estreinaldia urriaren 31n izango da). Insidious eta Paranormal Activity filmeen produktoreen eta El exorcismo de Emily Rose filmako gidoilari eta zuzendaria dan Scott Derrickson-en bildurrezko thrillera Ethan Hawke zoragarri batek antzezten dau. Filmaren zuzendariaren arabera, bildur maila eta intensidade desbardinak biziarazoten gaituen eta ikara psikologikoa naturaz gaindikoagaz nahasten dauen pelikulea da hau.
Sitges-en Zinemaldian eta Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXIII Astean izan eta gero, Sinister euskeraz ikusi ahal izango da, gaztelerazko bersinoaren estreinaldiagaz batera, Donostiako Antiguo Berri, Errenteriako Niessen, Gasteizko Yelmo Gorbeia Zinemak eta Barakaldoko zinema-aretoetan.
Sinister pelikulan, Ellison (Ethan Hawke) arrakasta handiko idazlea da. Kasualidadez pelikula txatal batzuk topau ditu etxean; horreek aztertuta, etxe haretan bertan familia bat zelan eta zergaitik hil eben argitu ahal izango dauela uste dau. Apurka-apurka tragedia hori eragin ebanaren aztarna ikaragarriak topauko ditu; eta bere familia guztia arriskuan egongo da.
Beste estreinaldiak
Zinema Euskaraz-ek beste zenbait film estreinauko ditu euskeraz datozen hileotan, Asterix eta Obelix: maiestatearen zerbitzura, To say goodbye eta Comme un chef komedia frantsesa. Izenburu horreei beste batzuk gehituko jakez 2012. urtea amaitu baino lehen.
Gainera, Freddy Igeldegi 3D animazinozko daniar pelikulea udal zinema-aretoetako sarean ikusgai izango da. Zemendiaren 1ean, Galdakaon, 3an Zumarragan, Zallan eta Oñatin, 10ean eta 11n Elgoibar eta Amurrion, 17an eta 18an, Andoainen eta 24an eta 25ean, Elorrion eta Igorren.
Zinema Euskaraz DVD eta streaming bidez
DVDen salmentetako katalogoari (Horton, Ice Age 3, Percy Jackson eta Tximista Lapurra, A-Taldea, Marmaduke, Gaua eta Eguna eta Chloe) bi izenburu barri batu jakoz, ume-ikusleei zuzendutako animazinozko Rio eta Hanburgesa Zaparrada filmak.
Era berean, aurrera doaz filmeen dobaneko proiekzinoak streaming-en bidez www.eitb.com eta www.kulturklik.net webguneetan. Zinema Euskaraz-ek, gainera, hezkuntzan eta eskola heziketan parte hartzen dau bere filmetako askok ikastoletan proiektatuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!