'24 Ordu Digitalean' Elorrion zemendiaren 2an eta 3an

Bizkaie! 2012-10-30 16:48   Barriak

24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketearen ezaugarri nagusia lana euskarri digitalean 24 ordutan osotzea da, hasierako ideiatik amaierako produktura arte. Helburua multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula barria edegitea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia barriak erabiliz.

24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketearen ezaugarri nagusia lana euskarri digitalean 24 ordutan osotzea da, hasierako ideiatik amaierako produktura arte. Helburua multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula barria edegitea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia barriak erabiliz. Sormenak, originaltasunak, ideia trebetasunak eta istorioen osoketeak emoitza harrigarria dabe beti.

Lehiaketearen oinarrien arabera, film laburrean esaldi, objektu eta gai zehatzak bat agertu behar dira nahitaez, aurretik antolatzaileek proposautakoak.

Informazino hau guztia parte-hartzaileei lehiaketea hasten dan momentuan bertan emongo jake. Eskatutako denporan lana egiteko, talde bakotxak bere burua antolatu beharko dau produktua amaitu eta entregetako beharrezkoak diran artistiko eta tekniko guztiak estaltzeko.

Taldeak Euskal Herria osotik datoz, batez be Durangaldetik, batzuk lehenago egonak dira eta beste batzuentzat lehiaketa batean parte-hartzen daben lehen aldia da.


24 Ordu Digitalean - Oinarriak

Zemendiaren 2an, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dabe Arriola Antzokian, eta 24 ordu ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira.

Filmak formato digitalean aurkeztu beharko dira, .avi, konpresino barik edo .mov,( H264 o MP4), konpresino barik 16:9 formatoan, 4:3 formatoan aurkezten bada banda baltza gehitu beharko jako. Emisino formatoa 16:9 izango da.

Film laburren emonaldia zemendiaren 3an gaueko 22:00etan hasiko da. Emonaldiaren ondoren sari banaketea egingo da.

Sariak:

Sari nagusia……700€
Finalistea………..500€
Finalistea………..500€

Izena emoteko eta informazino gehiago ondoko helbidean: 24ordu@arriolaka.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu