II. Tranxmedia Conference Bilbon

Bizkaie! 2012-10-30 11:30

Tranxmedia, fikzinotik zein errealidadetik abiatuta osotutako istorioak kontetako narrazino eredua da. Tranxmedia proiektuek, narratiba barriak bilatzen ditue, audientzia kontakizunaren protagonista bihurtzen dabe, interakzinoan oinarritutako produktuak diseinetan ditue, eskura doguzan baliabide teknologikoak erabiliz, hau da, gaur egungo testuingurura egokitutako proiektuak dira.

EITBk (Euskal Irrati Telebista), Tabakalerak (Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroa) eta UPV-EHUk (Euskal Herriko Unibersidadea) aurkezten daben Tranxmedia jardunaldiaren bigarren edizinoak komunikabideetako, komunikazino eremuko zein kulturgintza alorreko profesionalen, ekintzaileen, industria digital eta teknologikoetako sortzaileen, ikasleen, transmedia ikertzaileen eta gai horreen inguruan interesa daben guztien arteko topagune izan nahi dau.

Tranxmedia, fikzinotik zein errealidadetik abiatuta osotutako istorioak kontetako narrazino eredua da. Tranxmedia proiektuek, narratiba barriak bilatzen ditue, audientzia kontakizunaren protagonista bihurtzen dabe, interakzinoan oinarritutako produktuak diseinetan ditue, eskura doguzan baliabide teknologikoak erabiliz, hau da, gaur egungo testuingurura egokitutako proiektuak dira.


Ikusentzunezkoak aro digitalera bidean

Jardunaldiaren goizeko saioak mundu mailan garatzen dagozan transmedia proiektu esanguratsuenak ezagutzeko aukerea eskainiko dau. Horreen barri emoteko, Tishna Molla izango da Bilbon. Tishna Molla, Power to the Pixel-eko (PttP) kidea da. Ikusentzunezkoen alorrean dabilzan persona zein enpresak transmediak eskaintzen dituan baliabideak erabiliz aro digitalera egokitzeko prozesuan laguntzea da PttPren jomugea. Orain egun gitxi Londresen egindako topaketan aurkeztu dituen zenbait proiekturen inguruan jardungo da Tishna Molla Bilbon.

Ondoren, oraintsu Donostian garatu dan Tranxlan proiektua izango da aztergai. Tranxlan, elkarlabeko istorioak Tabakalerak antolatutako ekimena izan da. Jomugea transmedia proiektu bat hasieratik garatzea izan da. Horretarako, hogei lagunetik gora ibili dira lanean San Telmo Museoan. Izandako bizipenen barri eskainiko dabe lan-talde horreetan ibili direnek.


Korrika transmedia proiektu lez

Arratsaldeko saioak Korrika izango dau ardatz. Euskerearen aldeko ekitaldirik nagusiena da Korrika eta euskerearen aldeko jardun ibiltariaren transmedia garapena zein izan daitekeen definiduten saiatuko dira tailerrean, datorren urtean egingo dan 18. edizinoari begira. Korrika sendotzea da jomuga nagusia, horretarako teknologia barriek eskaintzen dituen aukerak erabilita.

Maialen Lujanbio, Joxe Rojas, Gorka Julio, Iban Arantzabal, Ane Muñoz eta Maite Goñi izango dira lan-taldeen dinamizatzaileak.

Tranxmedia jardunaldia urriaren 30ean egingo da Bilboko EITBren egoitzan, multibox aretoan. Goiz eta arratsaldeko saioa izango da. Izena emotea dobakoa da, baina aldez aurretik erregistrau beharra dago. Jardunaldi osoa zuzenean jarraitu ahal izango da www.tranxmedia.org webgunean, bertan bestelako informazino osogarria be konsultagarri dago. www.tabakalera.eu eta www.eitb.com webguneetan be zuzenean emitiduko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu