Justuri irratiak lizentzia eskura izatea ospatuko dau gaur
2012-10-10 14:44Eusko Jaurlaritzeak martian zabaldutako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako FM lizentzien deialdian Getxoko 101.1 frekuentzia eskuratzeko bidean da Justuri Uribe Kostako irrati komunitario, multimedia eta euskalduna. Epaimahaiak atzo jakinarazo ebanez, Getxo barrutian aurkeztutako bigarren proiekturik onena izan da Uribe Kosta eta Erandioko euskalgintzeak aurkeztutakoa.

Eusko Jaurlaritzeak martian zabaldutako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako FM lizentzien deialdian Getxoko 101.1 frekuentzia eskuratzeko bidean da Justuri Uribe Kostako irrati komunitario, multimedia eta euskalduna. Epaimahaiak atzo jakinarazo ebanez, Getxo barrutian aurkeztutako bigarren proiekturik onena izan da Uribe Kosta eta Erandioko euskalgintzeak aurkeztutakoa. Gauzak holan dirala, lehiaketearen arauei jarraituz, 15 eguneko epea emon deutsoz irrati proiektua aurkeztu dauen Berbako alkarteari hainbat agiri aurkezteko, Eusko jaurlaritzeak orain arte behin-behinekoa dan proposamena behin-betikoa egin daian.
Lizentzia eskuratzean, irrati barria uhinez Uribe Kostan, Txorierrin, Mungialdean, Bilbon, Hego Uriben eta Ezkerraldean entzungo da.
Justuri irratiko kideok ospakizun ekitaldi bat egingo dabe gaur, hilak 10, arratsaldeko 20:00retan, Algortako Aldai Patronatuan (Karitate kalea 1). Bertan, brindisa eta balorazino txiki bat egingo dabe.
Justuri irrati egitasmoa honako taldek sustatu dabe:
• Eskualdeko euskera alkarte guztiak (Sopelako Aitxu!, Leioako Berbalamiñe, Erandioko Berbots eta Getxoko Bizarra Lepoan).
• Herri ekimeneko eskualdeko euskaltegi guztiak (Jose Antonio Agirre eta AEK).
• Komunikabide euskaldun guztiak (Koska kolektiboa, UK aldizkaria eta Ukberri.net digitala)
• Leioako Betiko ikastola.
• Algortako Bertsolari Eskolea.
• Plaza Beltza kulturgunea.
• Aztibegia kultur alkartea.
• Eskualdeko hamaika irratizale batzen dituan Talaieta alkartea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!