2012ko CAF-Elhuyar sariak martxan dagoz

Bizkaie! 2012-10-09 17:54

Elhuyar Fundazinoak eta CAF enpreseak abian ipini ditue 2012ko CAF-Elhuyar sariak. Aurten, sariketeak kategoria barria dauka: Zientzia gizartean sorkuntza-bekea.

Elhuyar Fundazinoak eta CAF enpreseak abian ipini ditue 2012ko CAF-Elhuyar sariak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen dibulgazinoa, kazetaritzea eta gizarteratzea euskeraz bultzatzea, saritzea eta autortzea da sariketearen helburu nagusia.

Aurten, CAF-Elhuyar sariek kategoria barria eukiko dabe, Zientzia gizartean sorkuntza-bekea. Beka horren bidez, zientziaren / teknologiaren eta gizartearen arteko akarrekintzea landuko daben proiektuei lagundu nahi deutse sariketak. Proiektuak zientifikoak, artistikoak zein soziologikoak izan daitekez, eta arlo zientifikoa eta soziala lotu behar ditue proiektuek.

Sariketaran arduradunen arabera, edozein diziplina artistiko, soziologiko edo zientifikotako proposamenak onartuko ditue: ikus-entzunezkoak, jantzea edo musika ardatz dabenak, esperimentu artistiko sozialak, argazkilaritzakoak, gizartea helburu dauken ikerketa zientifikoak, azterketa soziologikoak... Zientzia gizartean sorkuntza-bekearen bidez, 5.000 euroko laguntza jasoko dau persona edo talde irabazleak proiektua gauzatzeko.

CAF-Elhuyar sarien XIX. edizinoko beste kategoria biak Dibulgazino-artikulu originalak eta Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak dira. Dibulgazino-artikulu originalei jagokenez, 2.000 euroko sari bi izango dira jokoan; bata dibulgazino-artikulu orokorrentzat, eta bestea, egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazino-artikuluarentzat.

Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian, 2.000 euroko sari bat egongo da jokoan, eta 2012. urtean argitaratu diran zientzia-kazetaritzako lanak aurkeztu ahal izango dira, edozein formatu eta generotakoak.

Lanak aurkezteko epea 2013ko urtarrilaren 31ra arte dago zabalik. Informazino gehiago: cafelhuyarsariak.elhuyar.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu