Bilbao BBK Live European Festival Awards sarietarako hautagai izentau dabe

Bizkaie! 2012-10-10 11:31   Musikea

Jaialdi bilbotarraren antolakuntzako iturriek adierazo dabenez, irabazleak internet bidez emondako botoen bitartez aukeratzen dira. Lehenengo botazino-txandea zabalik dago honezkero eta zemendiaren 7ra arte iraungo dau; beraz, nahi daben guztiek webgunean emon leikie botoa Bilbao BBK Live Europako jaialdirik onena izentau deien.

Bilbao BBK Live jaialdia barriro kokatu da Europako musika-ekitaldirik garrantzitsuenen artean, laugarren urtez jarraian izentau dabelako European Festival Awards sarien hautagai. Aurtengo edizinoan, Bilboko jaialdia kategoriarik garrantzitsuenean lehiatuko da, hau da, Ikusle Askoko Jaialdirik Onena kategorian, 40.000 personatik gora batzen dituen jaialdien kategorian, hain zuzen be.

Jaialdi bilbotarraren antolakuntzako iturriek adierazo dabenez, irabazleak internet bidez emondako botoen bitartez aukeratzen dira. Lehenengo botazino-txandea zabalik dago honezkero eta zemendiaren 7ra arte iraungo dau; beraz, nahi daben guztiek webgunean emon leikie botoa Bilbao BBK Live Europako jaialdirik onena izentau deien.

Virtual Festivals interneteko atari ezagunak eta Yourope Europako Jaialdien AlkarteaK antolatuta, European Festival Awards sariak emOteko ekitaldia 2013ko urtarrilaren 9an egingo da, Groningen urian (Holanda), Eurosonic Noorderslag jaialdia hasten dan egunean, hain zuzen be.

Botoa emonez parte hartzen daben personek iPad 3 bat lortu ahal izango dabe, baita VIP sarrera bi be kategoria desbardinetan irabazten daben jaialdietara joateko. Sariak ondoko kategoriatan emongo dira: Ikusle Askoko Jaialdirik Onena, Ikusle Kopuru Ertaineko Jaialdirik Onena, Ikusle Gitxiko Jaialdirik Onena, Jaialdi Barririk Onena eta Estalpeko Jaialdirik Onena.

Aurreko hiru edizinoetan, Bilbao BBK Live ikusle-kopuru ertaineko jaialdien arteko hautagaia izan zan, eta aurten Ikusle Askoko Jaialdirik Onena kategorian saria lortzeko hautagai izentau izateak erakusten dau Europako rock ekitaldirik garrantzitsuenen artean finkatzen dagoala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu