Bonbak baino ez
2018-02-14 15:48Ze alde dago bonbak ipintearen eta bonbardetearen artean? Erraz askoa da: bonbak persona maltzurrek jarten ditue; bonbak jaurti, ostera, persona zintzoen abioietatik egiten dira.
Igongailuan
2018-02-10 17:38Igongailuan geratu naz, urten ezinik, atea zarratu egin da eta kitto, ezin urten. Seguru nor edo nor agudo etorriko dala eta urten ahal izango nazena, pentsau dot. Baina denporea aurrera doa eta ez dator inor. Ez dakit ze ordu dan.
Neure semeari
2018-02-05 20:56Egundo jaio bako herriaren ganeko gutuna, egundo jaio bako seme-alabei idatzitakoa.
Pentsauezinak gorpuzten
2018-02-01 12:32Ames batek, bizimodu batek edo, are gehiago, mendi batek kendu leikezanak.
Ulertzen gatxa
2018-01-29 21:25Mundua toki bitxia da esan eban kantari oñatiarrak; eta halantxerik da, bai.
Sagarrak
2018-01-23 12:57Giza-inteligentzia hiru sagarren inguruan mobidu izan da -era sinbolikoan- historian zehar.
Hilten dakiana
2018-01-20 18:33Asko mirestu izan dot beti hilten dakien jentea, hilteko ikaraz bizi diran kristinau oilobustien aldean. Hilten dakiena jakintsua da, biziten jakin dauen seinale. Bizitearen ezaugarri bat baino ez da heriotzea.
Kromatismoa definiduten
2018-01-17 14:40Zer da aintzat hartzen doguna koloreei esanahi bat edo beste egozterako orduan? Zer dala eta identifiketan doguz kolore jakin batzuk egoera edo sentipen zehatz batzukaz?
Borraskeak takoiak jantzi ditu
2018-01-13 15:02Zeruan euria egingo dauela ikusi eta, aldi berean, telebistan gizonezkoen eta emakumezkoen urteko soldaten baturen arteko aldea 7500 eurokoa dala entzun dodan unean gogora etorri jatazanak.
Galtzaileen kluba
2018-01-10 12:47Sarritan, eretxi publikoak garaipenez eta porrotez baino ulertzen ez dauela emoten dau. Baina, zer gertatzen da tartekoakaz? Beste berba batez, ze leku dabe galtzaileen txapeldunak diran garaileek?
Pantailearen bestaldetik
2018-01-08 13:03Zapatua, ez-orduak: Bilbotik Lapurdira, Lekornetik Torontora, eta buelta Kafe Antzokira.
Bizi nazen artean, ikasi
2017-12-27 20:38Gaur eguneko Gabonetako oturuntzetatik arestiko euskal gabon-menura bidaiatxua.
Gernikatik Tanzaniara, bederatzi gau hotzetan
2017-12-20 13:34Urtero lez, abian da Gernikako marijesien bederatziurrena. Aurten, baturiko dirua Born To Learn GKEari emongo jako eta Tanzaniara bideratuta egongo da.
Isla batetik bestera
2017-12-12 17:26Gabonilean bete-betean sartuta gagozala, euskal kulturearentzat aste benetan esanguratsua da hau.
Polifoniatik monologiara
2017-12-04 19:50Eben-etik neban-era: Personea personen lekuan jarteko saiakerea.
Mugak behera bota
2017-11-30 16:02Musikearen hariari oraindino bere tiraka, gogamenera etorri jatazan eta papelera pasetako beharrizana sentidu dodazanak.
Infrasoinupean
2017-11-27 15:15Berri Txarrak-en azken lanaren lehendabiziko entzunaldietan sortu diranak.
Gitxitua ez eze, gitxiestua
2017-11-20 19:23Euskera batuaren ekarpenak eta aukerak goresten eta, aldi berean, herri-berbakeren zilegitasun zein egokitasuna deuseztatzen dauen sistemea da euskalduna. Berba potoloegiak neure ahotarako. Beharbada bai, baina horixe eretxi dot.
Norentzako ete zan?
2017-11-15 13:48Eskolara bidean kotxean noala bururatutakoak. Lau errubera ganean bai baina neure gogoa errepide urrunenetik harago egoan, inor heltzen ez dan lekuren baten.
Eskerrik asko zure berragerpenagaitk blogean. Askotan begiratzen dot weborria zure barriren bat agertzen badan. Aipatutako bluesak berenbegiko izena daukat: Pandemiaren...
»» Duintasuna