Fikzinoaren mundutik

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-08-09 14:37

Batzuetan, egia da sare sozialatan esaten doguna: benetako penea emon eustan orain hilebete batzuk jazo zan Ursula K. Le Guin idazlearen heriotzeak (Berkeley, 1929-Portland, 2018).

Jaia bai; burrukea be bai?

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-08-07 15:10

Bart, Sopuertako lagun bat topau neban Lekeitioko kaian; aspaldi beragaz berba egin barik eta esan eustan, asteongo eguenean herriko jaiak hasiko jakozala eta jaiotako lehen egunean —bajada egunean, hain zuzen be— herriko koadrilen karroza-jatsierea egiteko ohiturea ei daukiela.

Trokan sartuta

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-08-04 13:29

Trokartean sartu-sartuta gagozala, edozer geratu ezkero zelan erreakzionauko geunken pentsau dot, hau da, ze urtenbide egongi litzakeen; azken baten, mendi-zulo istu eta ilun baten murgilduta gagoz eta, nahi ala nahi ez, hortik urtetea zinez gatxa da.

Kakahueteak

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-07-30 12:14

Enkargau deustien testu edizino baten harira, Jorge Oteizaren ganeko dokumental bat ikusten nago aspaldion. VHS formatuan grabatua emoten daben bideo kaskar baten eta irudi makur baten erdian agertzen da artistea, poltergeist baten moduan, interferentziek etenda lez.

Fantastikoaren lilurea

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-07-27 12:12

Euskal literatura garaikidearen historian momentu bat egon zan eta pentsau eikean fantastikoak aparteko garrantzia irabaziko ebala, gure letra barrituen osogarri ezinbesteko bihurtuko zala.

Pankartearen gomutak

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-07-25 17:28

Atzo Donostiara joan nintzan familiagaz, eguna pasetan. Han, orain urte batzuk berebiziko berbagai izan zan hormea ikusi neban, Refugees welcome, tourists go home pankartea euki ebana eta Ertzaintzeak kendu ebana.

Nibali etxera

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-07-20 07:55

Gatxa da gaur Vincenzo Nibali txirrindulari siziliarrak zer pentsauko ete eban, zale batek Alpe d’Huez mitikoan gora enbarazu egin eta lurrera bota dauenean.

Portaleko atean

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-07-17 17:46

Konturatu orduko, etxera bueltetako sasoia heldu jaku; isilik eta kantsauta ekin deutsagu itzulera-bidaiari, lagunak bere etxera joateko bidegurutzean ezkerretara egin daben arte.

Baloiaren jantzea

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-07-11 17:30

Gauza sano jakina da kirolik gehientsuenek futbolak dakarren musikearen arabera egiten dabela jantzan; txirrindularitzea, zelan ez, multzo horren parte da.

Bizitea eta antzeztea

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-07-05 17:54

Sarri, gatxa subertetan da gauzari benetan merezi dabeen prioridadea —handiagoa nahiz txikerragoa— emotea eta, ondorioz, bizitzako konturik inportanteenak ez doguz ikusi beharko geunkezan modurik argienean baloretan.

Ahots bat ezerezean

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-06-29 17:54

Joan dan astean izan neban nire adiskide eta umetan euskerako maisu izandako Josuren seme Urtziren heriotzearen barri.

Nahaste lehergarria

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-06-23 19:00

Espero dot aurten igaz bolo-bolo ibili zan Euzkadiko bazterretan turismoaren kontrako kanpaina zentzunik bako ha ez errepetidutea.

Idazlearen heriotzea: testuaren jaiotzea

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-06-20 20:08

Idazlearen heriotzeaz dabil, bere lan txukunetako baten, Garazi Arrula, modu hipotetikoan bada be. 

Sindrome barri baten atarian

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-06-14 16:26

Bada jokera bat idazleen (eta kritikoen, eta editoreen, eta kazetarien, eta literaturaren ingurumariko beste batzuen artean) testuari buruzko eztabaidak ebitetako.

Euskal kritika literarioaren dekalogoa

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-06-12 12:19

Isla txikerra da geurea; txikerra ez eze, tamainu murritzekoa izateak beregan dituan aje, neura zein trauma danak ditu eta, sarritan, kanpokoa imitau baino ez dogu egiten. Literatureak geure ukutu propio behar dau, nahasketea, mestizajea, gauzak geurera moldatzea; edozer beste barik iruntzi barik, geure egoerara atondu.

Sorpresak

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-06-07 10:34

Gaur, autobusean Bilbora bidean noala, kapitalera noanero egin ohi dodan txip aldaketea egin dot —atzera be—.

Unisex-a ez da moda bat

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-06-01 00:25

Genero arteko bardintasunarena gaur egun puri-purian dagoan gaia da, zalantza barik; are gehiago, umetatik modu eraginkorrean landu beharreko zeozer dala deritxot, oraindino be ikusi, entzun edo irakurri behar diranak kontuan izanda.

Testuak hibrido egiteko nahiz gaurkotzeko obsesinoa

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-05-28 13:26

Azken urte eta, esango neuke, hamarraldi honetan, behin eta barriro aldarrikatu izan da hibridazinoa, hau da, generoen arteko nahasketea, literaturearen garapenerako eta batzuetan, salbamenerako bideetako bat lez.

Tupustean

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-05-23 00:55

Aspaldi ez neban nire laguna ikusten, eta harrigarria egin jat, gu guztiongan kalte nabarmenak eragindako denporea zein delikaturo ahaztu dan berataz.

Aurreretxien lerro zorrotzak

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-05-17 21:53

Ba al dau ertzain batek nobela baltzetako detektibearen papera jokatuterik? Horra galdera sinple eta, aldi berean, korapilatsu bat; areago joanda, galde daikegu: zentzurik ba ete dauka betiko nobela baltz mardul eta bizi horreetako batek, euskeraz?