Dee Dee Bridgewater, Hermeto Pascoal eta Jorge Pardo, Getxo Jazz jaialdian izango dira
2016-03-22 09:33 MusikeaGetxoko Nazinoarteko Jazz Jaialdiaren 40. edizinoa udan, garagarrilaren 1etik 5era egingo dabe. Antolatzaileek egitarauaren zati baten barri emon dabe eta izen handi batzuk Getxon izango dirala aurreratu. Dee Dee Bridgewater estadubatuarra, Hermeto Pascoal brasildarra eta Jorge Pardo esapainiarra etorriko dira, Getxoko Kultur Etxeak jakin eragin dauenez.
The Who talde ezagunak Gasteizen joko dau bagilean, Azkena Rock Festivalen
2016-03-15 14:04 MusikeaTalde beteranoa da The Who britainiarra, mende erdi baino gehiago daroa isildu barik, baina zuzeneko kontzertu indartsuak eskaintzen ditu oraindino. Azkena Rock Festival jaialdiko arduradunek baieztau dabenez, Gasteizen joko dau talde mitiko horrek, bagilaren 17an edo 18an.
Josu Bergara eta Pau Alabajos zuzenean Bizkaian zehar
2016-03-15 11:58 MusikeaMartiaren 17an, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza egitarauaren barruan, akustikoan eta giro intimoan aurkeztuko ditue euren azken diskoak. Martiaren 18an, Eako Eskoikiz tabernan kantauko dabe eta 19an, barriz, Larrabetzuko Hori bai gaztetxean.
'Iñigo eta biyok Gozategiz' ikuskizun barria gure plazetan
2016-03-11 10:09 MusikeaAsier Gozategiren esanetan: Zuriak eta baltzak bat egin genduan 1992. urtean Gozategi sortzeko; izakeraz eta jokamoldez oso desbardinak gara Iñigo eta biok. Oriotarraren esanetan gainditzekoak dira desbardintasun guztiak: musikeak erakutsi deusku eta jakitun gara erromeria batek bikote bat sortarazo leikela; eta ezustean, herria batu.
'Argirantza bidea' lemapean, Bilbao Arte Sakratua martiaren 18an hasiko da
2016-03-10 14:47 MusikeaBilbao 700 Fundazinoko Zuzendari Josune Ariztondo andreak, eleiz musikan oinarritutako Bilbao Arte Sakratua BAS zikloaren aurtengo edizinoa aurkeztu dau prentsaurrean. BAS zikloa martiaren 18tik 23ra bitartean egingo da Bilboko Gizakundearen eleizan eta Eleiz Museoan.
Hamar urte geroago, bigarren diskoa plazaratu dau Peiremans-ek, 'Bigarren saria'
2016-03-10 13:54 MusikeaGorka Urbizuk eta Imanol Ubedak sortu eben Peiremans orain dala hamar urte baino gehiago eta, 2005etik isilik egon eta gero, zemendian bueltau ziran oholtzara. Berragerpen horretarako sortutako bost kantak dira Bigarren saria diskoaren oinarria. Peiremansen ohiko bidetik, pop melodiak eta gitarra rockeroagoak buztartu ditue lan barrian. Zuzeneko hiru kontzertu baino ez ditue emongo.
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuek 108.000 entzule izan zituen igaz
2016-03-10 09:35 MusikeaAurreko urtean baino abonu gehiago saldu zituan 2015ean Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputaduak Batzar Nagusietako agerraldian azaldu dauenez. Era berean, BizkaiKOA sareko museoek bisitari gehiago euki zituela eta Euskalduna jauregiaren jarduna arrakastatsua izan zala be esan dau Bilbaok.
Bosgarren Beatlea George Martin hil da
2016-03-09 09:37 MusikeaBosgarren Beatle legez ezagutzen genduan George Martin, musika produktorea hil egin da 90 urte zituala, Ringo Starr bateriak Twitter bidez jakinarazo dauenez: Thank you for all your love and kindness George peace and love xx - Jaungoikoak bedeinka zaitzala George Martin. Bakea eta maitasuna Judy eta haren familia osoarentzat. Maitasuna Ringo eta Barbararen partez. Zure faltea asko igarriko dogu adierazo dau Ringo Starrek goizaldeko 05:25ean idatzitako mezuan.
Musika klasikoaren alorreko ICMA Sariak emongo ditue apirilean Donostian
2016-03-08 12:01 MusikeaInternational Classical Music Awards (ICMA) ospe handiko sariak dira, zinemako Oscarren pare ipinten ditue, baina musika klasikoaren esparruan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Donostia 2016ren eskutik, aurtengo sari-banaketa ekitaldia Gipuzkoako uriburuan egingo dabe, apirilaren 1ean.
Funkstörung, Marc Piñol eta Daniel B. martiaren 11ko Art Aftyer Dark saioan
2016-03-04 13:25 MusikeaMartiaren 11ko egitarauan ondoko musikariak izango dira: Funkstörung (Monkeytown, !K7, Compost, Alemania) eta Marc Piñol (Hivern Discs, Bartzelona), musika elektronikoa jorratzen dabenak; eta Daniel B. (Bartzelona): minimal wave, synthwave zein slow technoa gustoko dituana..
Zubin Mehta maisuak zabalduko dau Bilbao Arte Portua zikloa Bilbon
2016-03-03 10:54 MusikeaBilbao Arte Portuaren lehenengo denporaldiak, esaterako, sei kontzertu handi eskainiko ditu Zubin Mehta, Vladimir Spivakov, Denis Matsuev, Ivo Pogorelich, René Jacobs eta James Newton Howard maisuen eskutik.
Berbaldiak eta topaketak hurrengo egunotan Bilbon, Musika-Musica ziklorako motorrak berotzeko
2016-03-01 16:53 MusikeaMartiaren 4, 5 eta 6an izango dira Musika-Musica zikloko kontzertu nagusiak, Bilboko Euskalduna jauregian. Horren aurretik, baina, jarduera osogarriak antolatu ditue, doban, Euskaldunan bertan. Berbaldiak entzun, artistakaz berba egin eta entsegu bat barru-barrutik ezagutzeko aukerea emongo dabe.
Disko bizi eta aberatsa dakar Kaotikok oraingoan, 'Sindicato del crimen'
2016-02-26 13:53 MusikeaIbilbide luzea egin dau Aguraingo Kaotiko taldeak musikearen munduan, baina indarrik ez dau galdu. Izan be, Sindicato del crimen diskoko doinuak biziak eta aldarrikatzaileak dira eta, estiloaren aldetik, askotarikoak. Kaotikoren bederatzigarren diskoa da honako hau, estudioko zazpigarrena.
Kolaboratzaile ugarik lagunduta atara dau Keu Agirretxeak 'Nomadak eta kofrea' diskoa
2016-02-25 13:17 MusikeaUrtebeteko lana behar izan dau Keu Agirretxea ondarrutarrak baina, azkenean, kalean dago Nomadak eta kofrea diskoa (Mauka). Ohiko moduan, Mikel Etxabururen poemak dira kanta askoren oinarria, baina oraingoan kolaboratzaile gehiago be euki ditu. Xabi Solano, Mikel Erentxun, Izaro Andres eta abarren ahotsak entzun leitekez disko honetan. Martiaren 5ean hasiko da zuzeneko kontzertuetan Nomadak eta kofrea aurkezten.
Bilboko Udal Musika Eskoleak zazpi ikastaro berezi emongo ditu, maiatzera bitartean
2016-02-24 14:06 MusikeaMusikeagaz lotutako alderdi asko jorratuko ditue zazpi ikastaroren bidez, Bilboko Udalak azaldu dauenez. Jazz mintegia, musika-tresnak hobeto ezagutzeko kursoak, pedagogia lanak eta abar dagoz eskaintzearen barruan. Bilbao Musika erakundean emon behar da izena eta bertako egoitzan, Solokoetxe auzoan, egingo dira ikastaroak, asteon hasi eta maiatzera arte.
Complices taldeak 30 urteko ibilbidea ospatuko dau Campos antzokian
2016-02-23 13:04 MusikeaTeo Cardaldak eta María Monsonisek osotutako bikotea 30 urte betetzear dago musikearen munduan. Disko barriagaz, betiko kantuen bersino akustikoakaz eta Bilboko Abesbatza Alkartearen lankidetza bereziagaz bere urteurrena ospatuko dau Bizkaiko uriburuan. Hitzordua zezeilaren 27an, zapatuan, izango da Bilboko Campos antzokian.
Audience, Sex Museum, Hamlet, Rural Zombies eta Anari, Lekuek jaialdian
2016-02-22 11:26 MusikeaAlkarlana eta musikea ardatz hartuta, aurten martiaren 6tik 13ra egingo da Gernikako Lekuek jaialdiaren hirugarren edizinoa. Musika Kontzertuak ez eze, bestelako ekitaldiak be iragarri ditue antolatzaileek, berbarako, erakusketak, berbaldiak, tailerrak eta proiekzinoak.
Doctor Deseo taldeak martiaren amaieran kaleratuko dau 'Igual y diferente. Una mirada distinta' CD-DVD barria
2016-02-19 14:52 MusikeaLiburu CD+DVDan, estudioan grabautako 9 abesti barri ditu CDak, eta DVDa zaleei egingo jaken oparia da. DVDak 2014ko Bilboko jaietan emondako zuzenekotik 13 abesti jasoko ditu eta Lekeition eskainitako kontzertu-omenaldiko beste 3 abesti.
Arriaga Antzokiak eta OLBE-ABAOk lankidetza hitzarmena barriztau dabe, umeen artean operea zabaltzen jarraitzeko
2016-02-19 12:07 MusikeaArriaga Antzokiak umeei zuzendutako opera ikuskizunak jasoten jarraituko dau datozen lau denporaldietan, ABAO Txiki Arriagan izeneko zikloaren barruan, Arriaga Antzokiak eta Operaren Lagunen Bilboko Alkarteak OLBE-ABAOk horretarako sinatuta eben akordioa barriztau baita.
Iheskide musika taldeak amaitutzat jo dau bere ibilbidea
2016-02-19 09:57 MusikeaSare sozialen bidez Iheskideko taldekideek azaldu dabenez, eguneroko konpromiso eta zailtasunek ez deutsie aurrera egiten itxi. 2004tik egon da martxan Elorrioko taldea, hasieran Ihesbide izenagaz eta, ondoren, Iheskide legez. 2006an kaleratu eben lehenengo maketea eta, harrezkero, beste lau disko atara ditue.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan