Sonakay-k lehenengo lana grabauko dau

Bizkaie! 2018-05-23 10:51   Musikea

Taldea ezagun egin dauen Txoriak Txori abestiaren moldaketea be diskoan egongo da entzungai.

Sonakay taldea Mutrikuko AME estudioetan sartuko da bere lehen diskoa grabetako. Mediaseteko Got Talent 2018 programan parte hartu ondoren, euskal ijito taldeak, arrakasta ikaragarria lortu dau, batez be, Mikel Laboaren Txoria txori abestiaren bersino flamenkoari esker.

Kantu horrek egin eban Sonakay ezagun. Taldeak abestia grabau eta bere irudiakaz internet bidez zabaltzea erabagi eban, Laboa omentzeko asmoz. Taldekideen harridurarako, moldatutako piezeak sekulako erantzuna izan eban sarean.

Txoria Txori taldearen lehenengo diskoan jasoko da, Benito Lertxundiren Loretxoa eta Urkoren Lehenengo ikasgaia abestiakaz batera, besteak beste.
 
Jonatan Camacho Jony (ahotsa), David Escudero (lehen gitarrea), Ramón Velez (bigarren gitarrea), José Luis Jiménez (baxua) eta David Bernárdez (perkusinoa), dira Donostiako taldeko kideak gaur egun eta laster kaleratuko daben euren lehen lanaren izena Sonakay Denontzat izango da.

Betidanik alkar ezagutzen eben musikariek sortu eben Sonakay taldea orain dala hamaika urte. Hasieran abesti bi sortu zituen eta kontzertuak eskaintzen ibili ziran banatzea erabagi eben arte. Taldearen desagerpenak, halandabe, ez eban gehiegi iraun: Handik eta gitxira musikari honeek barriro batu eta hasitako proiektu hori martxan jarri eben eta runba eta balada flamenkoaren erritmoan kantuak osotuten ibili dira orain arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu