Hogei emonaldi baino gehiago 'Hirian' jaialdian

Bizkaie! 2018-05-21 12:01   Musikea

Zapatu honetan, hilaren 26an, egingo da Bilbo Zaharrean.

Zuzeneko musikea nagusituko da Bilbo Zaharreko kaleetan hurrengo zapatuan, maiatzaren 26an, arrastian, Hirian jaialdiaren eskutik.

Egitarauaren barruan ohi baino emonaldi gehiago egongo dirala iragarri dabe antolatzaileek: Preparty bat egingo da Bcool-en, Josele Santiagok bertatik bertara eskainiko dauen saio bategaz: kontzertu akustikoa eta argindar bakoa izango da. Ganera, afterparty bat egongo da Erriberan, DJ honekaz alkarlanean: Daniel Kyo b2b Dave P b2b Pional.

Bilboko Udalaren arabera, behin eta barriz aldatzen dabilen auzo honen izakera sortzaileagaz bat eginda, Hirian jaialdira konbidautako artistek proposamen freskoenak eta gaurkotuenak ekarriko ditue. Aneguria, Astola & Ratón, Audience, Billy Boom Band, Brisa Fenoy, Daniel Kyo, Dave P, El_txef_a, Flamingo Tours, Hidrogenesse, Javiera Mena, Josele Santiago, Ladilla Rusa, La Prohibida, Los Paralíticos del Ritmo, Mueveloreina, Mujeres, Nathy Peluso, Pional, The Excitements eta Trajano! taldeak hainbat agertokitan egongo dira: Hiru Zutabeen plazea; Marzana kaia, Mariaren Bihotza plazea, Erriberako Merkaduaren plazea eta Bilbo Zaharreko plazea.

Basoa izenagaz Bilbao BBK Live  musika jaialdian, estilo elektronikoari eskainitako espazioak be berezko agertokia izango dau Bilboko kaleetan: Basoa in the city (Marzana kaia).

Zuzeneko kontzertuakaz batera, Maiatzaren Biko kaleko merkadua egongo da eta aurten, musika arloko azoka berezia atonduko dabe Marzana kaian. Auzoan egingo da Diskoaren Bilboko X. Nazinoarteko Azokea be. Bertan, diskoak, cd-ak eta grabautako musikeari lotutako bitxikeriak ikusgai egongo dira. Antolatzailea KLTR Events SL da eta maiatzaren 26an eta 27an egingo dabe, Bilborock-en.

Egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu