Maketa lehiaketako hamar aukeratuen barri emon dau Trikitixa Alkarteak
2018-06-01 08:03 MusikeaLeire Etxezarreta eta lagunen Balsa bideoklipean grabauko dabe.
Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak urtero antolatzen dauen maketa lehiaketako hamar onenak aukeratu ditue. Ez da erabagi erraza izan, parte-hartzaileen artean egon dan bardintasunagaitik eta maila onagaitik, alkartekoen arabera. Diskoa grabauko dabe abesti horreekaz. Kontuak kontu, honeek dira hautatutako hamar kantuak eta euren egileak:
EURITAN BLAI – Oihan Arizala eta Irati Ibinaga
TRIKITIXA – Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta
GORPUTZ ASKEAK – Maialen Ballina eta taldea
LEHENA – Amaia Etcheverry eta Miren Iralour
ESAN GABEKOETAN – Iratxo Gorostiza eta Imanol Kañamares
KATEAK HAUTSITA – Hor dun Koxka
BALSA – Leire Etxezarreta eta lagunak
365 TAUPADA – Egurre taldea
AMETSETAN – Ainhoa Irazustabarrena, Elene Jaka eta June Olaizola
DENOK TRIKI-TRIKIAN – Trikini taldea
Ganera, Leire Etxezarreta eta lagunen Balsa abestiak sari gehigarria izango dau, bideoklipa grabetea hain zuzen. Epaimahaiaren ustez, pieza hori da lehiaketako onena eta, hortaz, ikus-entzunezko formatura pasauko dabe laster.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!