Segundoan 680.000 miloe eragiketa matematiko egiten dituan ordenagailua erosi dau EHUk

Bizkaie! 2007-03-19 01:00

Erosketearen helburua unibersidadeko ikertzaileek nazinoarte mailan puntako ikerketa proiektuak egiteko lehen mailako tresna bat eukitea da.

Raneron Korrikako testiguaren itxurako mendi-postontzia jarriko dau Karrantza Harana Mendi Taldeak

Bizkaie! 2007-03-16 01:00

Korrika 15 Karrantzan hasten dala-eta, bere oroimenez egindako ekimena da. Karrantza Harana Mendi Taldeak bere lehen mendi-postontzia jarriko dau datorren domekan, martiak 18, Ranero Hatxean. Mendi-postontzi berezia izango da, kanpotik ikusita Korrikako testiguaren antzekoa izango baita. Mendi taldeari Korrikari laguntzeko otu jako ekimena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Ping-pong show’

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-03-16 01:00   Bidaide

Ez dakit mahai-tenisa joku olinpikoetako kirola bada ala ez baina burutik pasau be ez jat egiten Pekineko Joko Olinpikoetan emakumeak biluzik agertuko diranik aluagaz ping-pong-eko pelotak botaten.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Mahats zuriaren eta baltzaren arteko desbardintasun genetikoak topau ditue

Imanol Sarasola 2007-03-16 01:00   Jan edanak

Aurkikuntzeari esker, mahats bariedade barriak lortu ahal izango dira eta, beraz, ardao barriak. Ganera, kolore gehiago edo gitxiagoko ardaoak lor daitekez eta, gura izan ezkero, beste kolore batzutakoak be bai.

Bernardo Atxaga euskaltzain osoak sarrera-berbaldia egingo dau astegoienean

Bizkaie! 2007-03-16 01:00   Euskerea berbagai

Asteasun egingo dau berbaldia ‘Antzarak, zenbakiak eta letrak’ izenburupean, zapatuan, martiak 17, goizeko 11:30ean.

EHUk tona erdi CD eta DVD birziklatu ditu urte batean

Bizkaie! 2007-03-15 01:00

Euskal Herriko Unibersidadea CD eta DVDak birziklatzeko zerbitzuari (Cederikar programeari) batu jakon lehenengo erakundeetako bat izan da eta urte batean tona erdi bat CD eta DVD birziklatzea lortu dau, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

Busturialdea eta Ipar Uribe aurrez aurre Plateruenan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-03-15 01:00   Bertsolaritzea

Honezkero ebatzi da nortzuk jokatuko daben aurtengo Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketea. Talde bakotxak saio bi eginda gero Busturialdekoak eta Ipar Uribekoak izan dira euren multzoetan irabazle.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko olerkariaren Pariseko egonaldia aztertuko dau Blas de Otero egunaren VIII. edizinoak

Bizkaie! 2007-03-15 01:00   jardunaldiak

Blas de Oteroren eguna Bilboko Udalak uriko hiru idazle unibersalenen (Miguel de Unamuno, Gabriel Aresti eta Blas de Otero) memorian ezarri dituan ekitaldien barruan kokatzen da eta hiru jardunaldiok euren jaiotze egunetan ospatzen dira.

Bermeon, biztanleen % 60k euskerea darabil kalean

Bizkaie! 2007-03-15 01:00   Euskerea berbagai

Adinari jagokonez, edadeko bermeotarrek erabilten dabe gehien euskerea, % 80 inguruk; umeak dira bigarren, ia % 70ek erabilten dabelako; ostean, helduak: bitik batek egiten dau euskeraz kalean; eta, azkenik, gazteak dagoz, gitxien erabilten dabenak, % 36ko portzentajeagaz.

Eudelek eta HAEEk Bardintasun Legeari buruzko prestakuntza-jardunaldia antolatu dabe

Bizkaie! 2007-03-15 01:00

Espainiako Diputaduen Kongresuan Bardintasun Legea gaur, martiak 15, onartuko dala eta, Euskadiko Udalen Elkarteak eta Herri Arduralaritzearen Euskal Erakundeak prestakuntza-jardunaldi bat antolatu dabe gaurko, Euskadiko udal arduradunei legeak jasoten dituan eta maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan aplikau beharko dituen alderdi barriak ezagutarazoteko.

Alemanian 67 urtegaz jubilauko dira eta gurean?

Markues 2007-03-15 01:00   Begi betegarri

Bidegileak bildumako 44. eta 45. sortak argitaratu ditue

Bizkaie! 2007-03-15 01:00   Kulturea

Kantagintza arloan, Julen Lekuonaren, Imanol Lartzabalen, Lourdes Iriondoren eta Maurizia Aldeiturriagaren bizitzea eta obrak jasoten dira. Ikerketa arloan, Pedro de Yrizar, Manex Goihenetxe, Jose Mari Larrarte eta Jose Basterretxea 'Oskillaso' dira protagonistak.

‘Bilbao Distrito Jazz’ programeak Kataluniako, NYeko eta bertoko artista oparoak ekarriko ditu

Bizkaie! 2007-03-15 01:00   Musikea

Itxaso & Pera Yohaldre Trío (Euskal Herria), Rocío Falks Quintet (Katalunia), Pete Robbins&Centric (New York), Bruce Arkin Quartet (New York/Katalunia), Geny Barry Quartet (Katalunia) eta Benny Lackner Trio (NewYork) taldeek emongo dabez kontzertuak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Balmasedako Boinas La Encartada Museoak 3.000 bisita baino gehiago jaso ditu hiru hilebetean

Bizkaie! 2007-03-14 01:00   kulturbiz

Urtarrilaren 10ean ateak zabaldu zituanetik 3.155 persona izan dira Balmasedako museoan. Urtarrilaren 11tik 14ra egindako ‘ateak zabalik’ jardunaldietan 1.704 lagunek bisitau eben, gehienak Balmaseda bertakoak.

Venus

Joseba Terreros 2007-03-14 01:00   Zinema kritikak

Venus komedia dramatiko bat da, baina erdikinean lotzen da, ez aurrera, ez atzera. Pelikula honetan alkar sekula ulertuko ez dabela emoten daben personen arteko hartu-emonen gaia jorratzen da; horri umorea, gizarte desbardintasunak eta sentsualidade ukutu interesgarria gehitu behar jakoz.

Buddy Guy izango da aurtengo Getxo & Blues jaialdiko izar nagusia

Bizkaie! 2007-03-14 01:00   Musikea

Getxoko XIX. Nazinoarteko Blues Jaialdiko izarra Buddy Guy Louisianako (AEB) bluesman handia izango da. Jaialdia bagilaren 8tik 10era izango da eta aurten Erromoko Santa Eugenia plazan egingo da.

Jaurlaritzeak, Generalitateak eta Xuntak hizkuntz politikako gaietarako lankidetza-hitzarmena sinatuko dabe

Bizkaie! 2007-03-14 01:00   Euskerea berbagai

Akordioaren helburua hizkuntza-politikaren arloan erakunde horreen arteko lankidetzarako esparrua eta ildoak zehaztea da. Lankidetza-marko egonkor hau hiru urterako izenpetuko da, eta urtero berrikusi eta egokituko da.

Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Museoak Barrutik’ kanpainea abiarazo eta bisita gidatuak eta tailerrak eskainiko ditu

Bizkaie! 2007-03-14 01:00

Foru erakundeko iturriek jakinarazo dabenez, edadekoen eta emakumeen alkarteentzat kultur eta aisialdirako jarduerak sustatzea da ekimenaren helburu nagusia.

Eutsi!: ‘euskerea kalean badago, pantailetan be egon behar da’

Saioa Torre Gereketa 2007-03-14 01:00   Barriketan

Drama eta komedia lantzen dituan euskerazko filma zinema-aretoetan dago ikusgai honezkero

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Vila 5 taldeak irabazi dau Debajazz Talde Barrien II. Lehiaketea

Bizkaie! 2007-03-13 01:00   Musikea

Talde Barrien Lehiaketan irabazle izanik, Vila 5 taldeak Elgetan erakutsitakoak disko batean, Errabal zigiluak datozen hilebeteetan argitaratuko dauen diskoan, aurkeztu ahal izango ditu, eta era horretara amaituko da 30 talde eta proiektu baino gehiagori leku egin deutsen lehiaketea.