Badator XIV. BreakOnStage, Nazinoarteko Kultura Urbanoen Jaialdia
2014-02-19 13:38 kulturbizMartiaren 29an, Bilbao Arenan 19:00etatik aurrera BreakOnStage jaialdiaren 14. edizinoa izango da. Agertokiko kultura urbanoagaz lotutako jaialdirik garrantzitsuena da estadu mailan, eta erreferente bat da mundu osoan. Bi ordutan iraupen laburreko 20 ikuskizun taularatuko dira: jantzak, musikea, kirola, irudiak, akrobaziak...
Kezka Jantza Taldea eta koko-jantzak Eibarko Aratusteei hasierea emoteko
2014-02-19 10:32Eibarko Kezka Jantza Taldearen eskutik, koko-jantzari eta koko-marru konparsearen eskutik, Aratuste giroan, aurten, zezeilaren 22an, kalez kale eta baserriz baserri ibiliko dira.
Foster The People, Vetusta Morla eta John Newman taldeak, Bilbao BBK Live jaialdian
2014-02-19 10:03 MusikeaTalde gehiago iragarri ditu Bilbao BBK Live jaialdiak, beste bederatzi hain zuzen be. John Newman, Foster The People, Vetusta Morla, Frank Turner, Future of the Left, Conor Oberst, Kuroma, Skaters, Bleachers eta Allene Stone musikariek joko dabe Kobetamendin, garagarrilean.
Jesús Camarero idazleak Luis Feitoren 'Rojo y negro' margolana aukeratu dau 'Arterako hitzak' programarako
2014-02-18 17:49 jardunaldiakJesús Camarero nobelagile, saiakeragile eta poetea izango da eguaztenean, zezeilak 19, Gasteizeko Artium Museoko Arterako hitzak programako protagonista, literaturearen eta sorkuntza plastikoaren artean loturak egiten dituan programea. Konbidautako idazleek Artium Bildumako artelan bat aukeratzen dabe haren inguruan beren literatura-ekarpena egiteko.
Markus Lüpertz artista alemanaren erakusketa antologikoa, Bilboko Arte Eder Museoan
2014-02-18 14:28 KultureaBerrogeita hamar urteko ibilbide oparoa batu dabe Markus Lüpertz. 1963-2013 erakusketan, 91 artelanen bitartez. Gehienak margolanak izan arren, 19 eskultura eta papelean egindako 12 lan dagoz ikusgai. Alemaniako Neueu Wilden espresionista barrien taldeko funtsezko kidea izan zan Lüpertz. Erakusketea maiatzaren 19ra arte egongo da Bilboko Arte Eder Museoan.
Minbizia daben umeei alkartasuna adierazoteko eguna ospatuko da Bermeon zezeilaren 21ean
2014-02-18 14:23Ekimenaren sustatzaileek bermeotar guztiei eskatu deutsee egun horretan Eutsi gogor kamisetea edo laranja koloreko zeozer jantzita eroatea eta balkoietan zapi laranjak jartea, herria alkartasuna adierazoteko marea laranja bihurtzeko, Bermeoko Udaleko iturriek adierazo dabenez.
Oihenart Aforismoen IV. lehiaketea abian da
2014-02-18 13:15 kulturbizLehiaketearen izena Arnaud Oihenart (Maule, 1592 – Donapaleu, 1667) euskal poeta, legegizon, historialari eta politikariari jagoko. Oihenart, Joan Perez de Lazarragagaz batera, ezagutzen dan lehen euskal idazle laikoa izan zan. Euskeraz, frantsesez eta latinez idatzi eban.
Martxan dira Harrapazank eta Sortuzank ekimenak, Bilbon
2014-02-18 10:09 Euskerea berbagaiHarrapazank programearen bederatzigarren edizinoa ipini barri dau abian Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak. Parte-hartzaileen kopurua inoizko handiena da: Harrapazank eszena egitasmoan 95 taldek emon dabe izena, danetara 345 lagunek, eta Sortuzank tailerretan 200 gazte dagoz.
Blogetan! Euskal Blogarien Topaketea Bilbon egingo da martiaren 6an
2014-02-18 10:06Blogetan! lehiaketearen sari banaketa ekitaldia datorren martiaren 6an, arratsaldeko 17:00etan, egingo da Bilboko Euskararen Etxean, eta sariak banatu aurretik, blogen inguruko jardunaldi bat izango da egun osoan zehar, Blogetan! Euskal Blogarien Topaketea, hain zuzen be, Azkue Fundazinoko iturriek jakinarazo dabenez.
Fant 2014, Bilboko Zinema Fantastikoko jaialdiak trailer faltsuen lehieketea deitu dau
2014-02-17 17:45 BarriakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Bilboko XX. Zinema Fantastikoko jaialdia 2014ko maiatzaren 9tik 16ra egingo da eta hogeigarren urteurren hori ospatzeko ekitaldien artean, Zinemaldiak Trailer Faltsuen Lehiaketea deitu dau.
'Euskeraz, bestela ez gara' jardunaldiak aurkeztu ditue Lekeition
2014-02-17 16:31 Euskerea berbagaiDatorren zapatuan, hilaren 22a egingo diran Euskeraz, bestela ez gara jardunaldiak, Lekeition euskerearen erabilereak izan dauen beherakadaz arduratuta antolatutako ekimenetako bat da. Hitzordua datorren zapatu goizean izango da, hilaren 22an.
Hiru Nobel saridun ekarriko ditu Bilbora Gutun Zuria jaialdiak, martiaren 27an hasita
2014-02-17 14:39 KultureaMugako kontakizunak goiburupean, zazpigarren urtez egingo da Gutun Zuria Alondigan. Urtero legez, goi mailako idazle eta kazetariak konbidau ditue, esate baterako, Gao Xingjian, Orhan Pamuk eta Herta Muller Nobel saridunak, mundu zabalean ezagun diran Claudio Magris eta Juan Goytisolo eta euskal literaturako punta-puntako idazle diran Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia eta Txomin Peillen.
Desagertzeko arriskua daben europar hizkuntzez eta hizkuntza aniztasunaz mintegia izango da zezeilaren 21ean Bilbon
2014-02-17 13:28 jardunaldiakEuskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak jardunaldi bat antolatu dabe datorren zezeilaren 21erako, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan, Bilbon, Desagertzeko arriskuan dagozan hizkuntzez eta Europar Batasuneko hizkuntza-aniztasuna lanaren egileakaz eta haren prestakuntzan parte hartu ebenakaz.
Miren Ibarluzeak 'Literaturea eta hizkuntza minorizatuak' jardunaldietan parte hartuko dau, Sorbonan
2014-02-17 11:52 Euskerea berbagaiParisko Sorbonne Nouvelle 3 Unibersidadeak Literaturea eta hizkuntza minorizatuak jardunaldiak antolatu ditu asteon, zezeilaren 19an eta 20an. Eremu urriko hizkuntzen literaturen egungo egoerea izango dabe berbagai, eta Miren Ibarluzea irakasleak emongo dau euskerearen barri.
Imanol Esnaola: 'Euskal Herriaren kohesinoagaz ez bada, hemen jai dogu'
2014-02-17 10:12 BarriketanGaindegiako koordinatzailea
Diao Yinanen pelikulea irabazle, Berlinale zinemaldian
2014-02-17 10:08 BarriakBerlinaleko Urrezko Hartza Bai Ri Yan Huo / Black Coal, Thin Ice Diao Yinan zinemagile txinatarrak irabazi dau. Sari nagusiaz aparte, ganerako sari garrantzitsu asko be Asia aldera joan dira aurten. Halanda ze, Emakumezko aktore onenari Zidarrezko Hartza Haru Kuroki japoniarrak irabazi dau, eta gizonezko onena, Liao Fanek.
I. Cinnovast jaialdiak unibersidadeko ikasleek zineman konfiantzea berreskuratzea izango dau helburu
2014-02-17 09:51 BarriakGaur, zezeilak 17, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko paraninfoan (Sarriena, auzoa, z/g. Leioa) Cinnovast zinema jaialdiaren I. edizinoa hasiko da. Astean zehar filma klasikoak proiektau eta bi mahai-inguru egingo ditue zinemeari omenaldia egiteko eta unibersidadeko ikasleek zineman kondiantzea berreskuratu deien.
Ekaia aldizkariak ale berezia plazaratu dau 'Kannabisaren hamar aurpegiak' izenburupean
2014-02-14 15:22 kulturbizKannabisaren hamar aurpegiak izenburupean, hamar artikulutan zehar, landare honek gizartean, osasunean, ekonomian eta norberarengan izan leikezan abantaila eta desabantailak ezagutzera emoten dira zuzenbidea, ekonomia, biologia, kimika, farmakologia edo fisiologia arloetako adituen bitartez.
Aiko taldeak jotearen sekretu guztiak argituko ditu astegoienean Areatzan
2014-02-14 15:12 KultureaMusikari eta jantza maisuz osotuta eta euskal jantza tradizionala sustatzen dauen Aiko taldeak Jantza Astegoiena antolatu dau zezeilaren 15ean eta 16an Areatzan. Jantzazaleentzako barnetegi txikiak izenburupean, Dantzaldi Ibiltaria proiektuak eskaintzen dituan ikastaro eta ohiko tailerrak baino jantza espezializatuago bat eskainiko da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...