'Aratusteak Bizkaian' liburu eta DVDa aurkeztu dau Labayru Ikastegiak

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-02-14 13:41

Bizkaian makinatxu bat modutara ospatzen dira Aratusteak, eta izena be ez da bera leku guztietan, izan daitekez aratusteak, inauteriak edo karnabalak tokiaren arabera. Labayru Ikastegiak gaiaren ganean urteetan egindako lana Aratusteak Bizkaian liburu eta DVDan batu dau.

Amets Arzallus bertsolaria eta Joxan Goikoetxea musikaria, Arriagako Gelatxoaren hurrengo protagonistak

Bizkaie! 2014-02-14 12:48

Mugatik ikuskizunaren estreinaldirako aukeratutako ekitaldia Arriagaren foyerrean izango da datorren astelehenean, hilak 17, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Egitasmo honetan, berbak bertsotan eta berbak bertsoetatik askatu guran dabilz, baita hatzamarrak esku soinuan eta hatzamarrak esku soinutik askatu guran be, baina danak alkarregaz jantzan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Beethoven eta Brahms Bilbon protagonista, Musika-Música jaialdiaren barruan

Bizkaie! 2014-02-14 11:41   Musikea

Musika klasikoa herritar guztiei hurreratzea eta entzule barriak erakartea da helburua. Horregaitik, Musika-Música Jaialdia ezinbesteko hitzordu bihurtzen da bai aditu eta musikazaleentzat bai musika klasikora lehenengo aldiz hurreratzen diranentzat. Musika klasikoa zabaltzeko helburu horri helduta, txartelen prezioa 2 eta 9 euro artekoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ernesto Neto artista brasildarraren erakusketea edegi dabe Bilboko Guggenheim museoan

Bizkaie! 2014-02-14 11:05   Kulturea

Gaurtik aurrera ikusgai dago Ernesto Neto: Naraman gorputza erakusketea Biboko Guggenheim. 1990eko hamarkadatik aurrera sortutako berrogeita hamar lanek osotzen dabe atzera begirakoa. Petra Joos izan komisarioa. Erakusketea maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Ermuko Euskara Sailak VII. Piropo Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2014-02-14 10:44   kulturbiz

Ermuko Udalak Piropo Lehiaketearen zazpigarren edizinoa antolatu dau euskerea modu sortzaile, ez-sexista, adierazkor eta ludiko batean zabaltzeko asmoz. Lanak aurkezteko epea zezeilaren 14an (San Balendin eguna) hasi eta martiaren 12an amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jean-Baptiste Coyosen 'Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri' liburua aurkeztuko dabe zapatuan

Bizkaie! 2014-02-13 17:18   Kulturea

Liburuak Gure Herria aldizkarian 1924tik 1939ra argitaratu ziran zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarrien bilduma bat eskaintzen dau, eta Euskaltzaindiak argitaratzen dauen Euskaltzainak bildumako 22. zenbakia da.

Ellen Allien eta Madel DJak, zezeileko Art After Dark saioko protagonista

Bizkaie! 2014-02-13 17:16   Musikea

Berlingo Ellen Allien DJak saio bikotxa eskainiko dau barikuan, hilak 14, gaueko hamaiketatik aurrera. Lehentxuago, hamarretan, Fever klubeko Pink aretoko Madel DJak abiatuko dau zezeileko Art After Dark saioa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txinatar ekologiaren gerrilariak (I)

Zigor Aldama 2014-02-13 16:29   Bidaide

Egun arraroa da Pekinen: eguzkia bistan da eta goizeko lehen orduetako geruza gris iluna desagertu ostean, kolore urdin bizia agiri da zeruan. Dana dala, Zhou Rengek uste dau ameskeria edo ilusino hutsa dala hori.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Maitasuna bere testuinguruan' berbaldia San Balendin egunean, Bilboko Berreginen Museoan

Bizkaie! 2014-02-13 12:13   kulturbiz

Euren edertasuna zala eta, Errenazimentuan ospetsu egin ziran, eta sasoi hareetako humanisten maitasuna biztu, eta artisten musa izan ziran emakumeak dira protagonista San Balendin egunean, Bilboko Berreginen Museoan. Halanda ze, zezeilaren 14an egingo dabe Maitasuna bere testuinguruan berbaldia, 18:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

AEDk ez dau Jokin Zaitegi itzulpen sariketarako deialdirik egingo

Bizkaie! 2014-02-13 10:36   kulturbiz

Edozelan be, erabagi horrek ez dakar beragaz Jokin Zaitegi sariketearen desagerpena eta AED gogor saiatuko da hurrengo hileotan be ekimenari eutsiko deutsien laguntzaile barriak lortzen, 2014ko udagoienean barriro abian jarri ahal izateko.

Euskerea protagonista izango da Chicagoko Unibersidadeko Ama Hizkuntzearen Eguneko egitarauan

Bizkaie! 2014-02-13 10:11   Euskaldunak munduan

AEBetako Euskadiko Ordezkaritzeak Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz antolatuta, Celebrating Basque on International Mother Language Day jardunaldia egingo da bertan, eta hiru euskal adituk -Xabier Irujo, Karlos Arregi eta Amaia Gabantxo- euskerearen ganeko hiru berbaldi eskainiko ditue.

Xabier Payak 'Ahozko Euskal Literaturaren Antologia' beharra aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-02-13 10:02   Kulturea

Etxepare Euskal Institutuak, Euskal Antologiak Sailean, plazaratu dau ahozko euskal literaturearen ikuspegi panoramikoa eskaintzen dauen Ahozko Euskal Literaturaren Antologia. Zortzi genero izan ditu ardatz Xabier Payak: bertsolaritzea, koplak, genero epiko-lirikoa, herri antzerkia, heziketa generoa, egunerokoak, genero errituala eta genero aplikatuak.

Zezeilaren 16an estreinauko da euskeraz 'Bram Barrabas' filma

Bizkaie! 2014-02-12 17:43   Barriak

Zineuskadi alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker estreinauko da Bram Barrabas gure zinema aretoetan. Filmaren jatorrizko izenburua Brammetje Baas da (Holanda, 2012) eta zuzendaria, barriz, Anna van der Heide. Txiki zein handientzako egokia da.

Kalean da Kareletik aldizkariaren 6. alea

Bizkaie! 2014-02-12 16:51   kulturbiz

Seigarren aleko azalak be emongo dau zeresana. Kelerian neguko pista sortu dogu. Lekeitio kirolzalea adierazoteko erabili dogu argazkia eta zelan ez, kirol talde eta eragileen lana goraipatzeko modu bat be bada hau. Igotz Ziarreta artista grafikoagaz sortu dogu argazkia. Goimailako artistea ekarri dogu gurera. Berau izan da Fitur azokarako Eusko Jaurlaritzearen stand-a diseinau dauena eta beronek jaso dau 2014ko stand onenaren saria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Meatzaritzearen sasoia gogora ekarriko dabe Bilbon, erakusketa eta berbaldien bidez

Dabi Piedra Robledo 2014-02-12 14:23   jardunaldiak

Arte Berreginen, Meatzaritzearen eta Itsasadarraren museoen alkarlanagaz eta BilbaoHistoriko erakundearen bultzadaz, apirilera arte iraungo dau Bilboko Meatzak programeak. Gaur bertan, maketen erakusketea zabaldu dabe Berreginen Museoan. Asmoa da, garai baten Bilbon ohikoak izan ziran meatzeetako teknologia, tresnak eta bizimodua erakustea, edade guztietarako aproposak diran jardueren bidez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Banarte taldearen 'Guernica 1913' beharrak Espainiako Antzerki Garaikideko Sari Nagusia jaso dau

Bizkaie! 2014-02-12 10:54   Kulturea

Antzerki Amateurraren Espainiako Konfederazinoak emoten dau Antzerki Garaikideko Sari Nagusia, eta 2013koa Banarteri emon deutso, Guernica 1913 antzezlanagaitik. Datorren astean, zezeilaren 22an, emonaldi bat daukie Soraluzeko Antzokian, 20:00etan.

Ikasenpresa azokeak Lanbide Heziketako 40 ikastetxe eta 700 ikasle batuko ditu Eibarren

Bizkaie! 2014-02-12 10:35

Ikasenpresa azokea egingo da Eibarren gaur, zezeilak 12, Lanbide Heziketako (LH) 40 ikastetxe eta 700dik gora ikasleren parte-hartzeagaz. Gainera, 130 enpresa txikik LHko ikasleen ekintzaile izaerea azaleratuko dabe ekitaldian.

Osakidetza euskalduntzeko 'neurri ausartak' eskatu ditu Kontseiluak

Bizkaie! 2014-02-11 17:08   Euskerea berbagai

Donostian batu dira gaur Kontseiluaren barruan dagozan osasungintzearen euskalduntzea lantzeko lantaldeak, eta Osakidetza euskalduntzeko neurri ausartak eta zehatzak hartzea eskatu dabe. Igaz osotu eben lantaldea Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeak, Euskal Herrian Euskarazek, Euskaltzaleen Topaguneak, UEMAk eta Behatokiak.

Igaztik artea zenbat hazi dan neurtuko dabe San Balendinetan Zeanuriko Eleizondon

Jon Urutxurtu 2014-02-11 14:10

Egitarau honetan aitagarria da orain dala 55 urte eleizondotarrek hasi eben eta orain dala sei urte, aldi batean bertan behera itxita egon ondoren, berreskuratu eta ofizialtasuna emon gura izan eutsien ekintzea: Piedadeko artearen neurketea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Olabide ikastoleak eta Euskaltzaindiak Raimundo Olabide omenduko dabe Gasteizen

Bizkaie! 2014-02-11 11:37

Olabide ikastoleak 50 urte bete zituan 2013ko abenduaren 4an; egun haretan ikuskizun handi eta arrakastatsu bategaz ospatu eben urteurrena eta bertan omendu eben Izaskun Arrue, lehenengo andereñoa. Urteurrenaren harian, ekimen ugari antolatu ditue, horreen artean hilarean 12an, Raimundo Olabideri egingo jakon omenaldia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)