Musika taldeentzako 'Artistas en Ruta' programearen hautaketan sartzeko deialdia zabalik dago
2014-02-25 10:22 MusikeaAIE alkarteak eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker, aurten be hainbat euskal taldek zuzeneko musika sustatzea helburu dauen Artistas en Ruta programan parte hartzeko aukerea izango dabe. Estadu mailako kontzertu zirkuitu hau bi aldiz barritzen da urtean, eta dagoeneko zabalik dago programearen hautaketa prozesuan sartzeko deialdia.
Itzulpenak eta dokumentazino eleanitza kudeatzeko Itzulges aplikazinoa aurkeztu dabe
2014-02-24 17:22Iberba Aholkularitzeak Itzulges izeneko aplikazinoa sortu dau, enpresetan euskerearen eta beste hizkuntzen itzulpenak, horreen kudeaketea, testuen idazketea eta abar errazteko eta laguntzeko. Aplikazinoaren helburua dokumentazino eleanitza sortu eta erabilten daben enpreseei tresna praktiko bat eskaintzea da.
'Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean' erakusketea Bilboko Alondigara ailegau da
2014-02-24 14:49 Euskerea berbagaiMaiatzaren 4ra arte egongo da ikusgai Alondigan Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean erakusketea. Donostiako San Telmo museoan abiatu zan proiektua, Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz.
Ana Malagonek 'Lasai, ez da ezer gertatzen' bere lehenengo liburua kaleratu dau
2014-02-24 13:22 KultureaOrain dala urte bi hasi zan Ana Magalon donostiarra ipuinak idazten, Interneteko atari baten, www.samuraitasuna.org gunean, hain zuzen be. Mikroipuinetako asko Lasai, ez da ezer gertatzen (Elkar) liburuan topauko doguz.
Bertsolariak Libre aldarrikapena gasteizen
2014-02-24 11:54 BertsolaritzeaSalatu nahi dogu Jagoba Apaolaza (Gasteiz) eta Iker Pastor (Zalduondo) bertsolariak astelehen honetan, zezeilaren 24an epaituko dituela presoen senideen omenezko kalejiran bertsoak kanteteagaitik. Ekitaldian kantautako bertso-sorta idatziagaz bat egin dogu bi inputatuakaz adieraztean 'nik ere kantau dot eta kantauko'.
Aukeratu ondo mozorroa eta maskarea, ahaztu eguneroko gorabeherak eta sartu jai giroan!!!
2014-02-24 11:10 Begi betegarriAkaitze Kamiruaga: 'Bizimodua bera aldatzen dan neurrian, Karnabalak aldatzen doaz'
2014-02-24 10:34 BarriketanLabayru Ikastegiko kidea
Urko Aristi kazetariak hartu dau Mikel Irizarren lekukoa Tokikom-en presidente karguan
2014-02-24 09:55Presidentetzea Urko Aristiren esku itxi dau Mikel Irizarrek, eta Administrazino Kontseilua handitu egin dau, 8 lagunetik 12ra, organoaren errepresentatibidadea eta bazkideakazko komunikazinoa hobetu asmoz.
Atzerriko ikasleak euskerea ikasten dabilz Zornotzako Barnetegian
2014-02-21 13:42 Euskerea berbagaiTxile eta Argentinatik heldutako Pablo Andres Valdebenito, Estefania Garizoain eta Juan Manuel Yacominik osotu eben urtarrileko taldea, eta zezeileko egonaldian Isidora Josefa Ramirez eta Patricia Stella dagoz Zornotzan.
Europak hizkuntza gitxituak babesteko daukan erantzunkizuna azpimarratu dabe Bilbon
2014-02-21 11:05 Euskerea berbagaiHizlariek gaur nabarmendu daben giltzarrietako bat izan da, orain arte, Europak arreta eskasa eskaini deutsela gitxiengoen eta estadu bako nazinoen hizkuntzei. François Alfonsik adierazo dauenez, Europaren ezaugarri nagusietako bat da aniztasuna, europar ondarea oso zabala da; horregaitik, Europako erakundeei erantzunkizuna eskatu behar jake aniztasun hori gorde eta babesteko.
'Nebraska'
2014-02-21 10:31 Zinema kritikakDramea eta komedia batzen ditu Nebraska pelikuleak, hitz gitxi eta irudi esanguratsuak. Tristea da batzuetan, amaieran irrifarre bategaz amaituko dogu, eta eskertzen da. Zuzendariak bere pelikularik errazena, baina sakonena egin dau, eta asmau dau.
Capsula taldeak zuzeneko diskoa grabauko dau zapatuan Bilboko Kafe Antzokian
2014-02-21 09:59 MusikeaHirukote argentinar-bilbotarrak, igaz Tony Visconti produktore handiagaz grabau eban Solar Secrets azken diskoa aurkeztu eta zuzenean grabauko dau. AEBetan egindako bi hilebeteko biratik itzuli barri da Capsula, Os Mutantes edo X lako talde mitikoakaz batera jo ondoren.
UPV/EHUko lehen Ikasletxea inaugurau dabe, ikasleek diseinau eta kudeatutako topagunea
2014-02-20 17:02Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak adierazo dauenez, Ikasletxeak ingurune bat sortu nahi dau lanerako eta hartu-emonetarako; jarduera akademikorako eta deskantsurako. Baina horrezaz gan, autokudeaketa eredu bat be izan nahi dau. Ikasleentzako leku bat da, beraz, ikasleek kudeatzen dabena, ikasleek bizia emongo deutsien leku bat eta burujabetasun osoz garatuko dana.
Ibilaldia 2014k badauka kantea, 'Euskararen bihozfera'
2014-02-20 14:43 MusikeaBagilaren 1ean egingo da aurtengo Ibilaldia jaia, Gernika-Lumon. Seber Altube ikastoleak hileak daroaz lemea, egitarua, ibilbidea... eta kantea atontzen. Gaur aurkeztu dabe Ibilaldiko abestia, Euskararen bihozfera, Bilboko Kafe Antzokian. Aurkezpen jaia herrian bertan egingo dabe, barikuan, hilak 21, Astran, 19:00etatik aurrera.
Travellin´ Brothers taldeak AEBetako musikearen errora jo dau bere seigarren diskoan
2014-02-20 14:34 MusikeaHamar abestiko bilduman, kolaboratzaile ugari izan ditu Travellin´ Brothersek eta, aitagarrienak, Leioako Kantoria abesbatzako 14 neskak, gospel koruak egiten lagundu dabe eta. Magnolia Route izenburuko diskoa martiaren 7an aurkeztuko dabe zuzenean, Bilboko Kafe Antzokian.
'Kanala' disko barria, Enkore taldearen bigarren amesa
2014-02-20 13:51 MusikeaHamar kanta dituan diskoa aurkeztu barri dau Bilboko Errekalde auzoko laukoteak, Kanala (Oihuka). Rock zuzena eta hardcorea dira Enkoreren ardatzak, baina esperimentau eta beste gauza batzuk probau ditue. Hilaren 28an aurkeztuko dabe jentaurrean Kanala, Bilboko RockStar aretoan, 20:30ean.
Manuel Rivas izango da 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenaren hurrengo protagonistea
2014-02-20 12:53 KultureaManuel Rivasek alkartasunezko idazketearen ganean berba egingo dau: alkartasunaren balioakaz lotutako kasuak, jazoerak eta egoerak kontetako orduan idazle galiziarrari gehien eragin deutsien egileak, Vicente Ferreren inguruan egin dauen lana eta haregaz izan zituan loturak, baita literatureak eta idazleak/kazetariak konpromiso eta alkartasun gehiago izango dauen gizartearen bilaketan bete beharreko lana lako gaiak jorratuko ditu.
Basauriko Maz jaialdian lehenengoz izango da aurten nazinoarteko talde bat: The Pains Of Being Pure At Heart
2014-02-20 11:03 MusikeaZea Mays, Willis Drummond, Russian Red, Smile, Señores eta AEBetako The Pains Of Being Pure At Heart taldeak dira aurtengo kartelburuak. Aurten, lehenengoz izango da nazinoarteko talde bat Maz Basauri jaialdian.
Bilboko Euskalduna Jauregiak ate edegien eguna egingo dau domekan
2014-02-19 17:18Bilboko Euskalduna Jauregiaren 15. urteurrenaren harian, Bizkaiko Foru Aldundiak ate edegien eguna antolatu dau datorren domekarako, zezeilaren 23rako, jenteak jauregia barrutik ezagutzeko aukerea izan daian. Gidatutako bisitak antolatu ditue, 10:00etatik 19:30era, 40 minutuko iraupenagaz. Bisitak hamar minuturo hasiko dira.
Madrilgo Arco azokeak 219 galeria batuko ditu gaurtik aurrera
2014-02-19 13:49 KultureaEdegi barri dabe Arco Arte Garaikideko Azokea, Madrilen. Zezeilaren 23ra bitartean, 25 herrialdetako 219 galeriak euren artelanak erakutsiko deutsiez Ifemako erakustazokara hurreratzen diranei. Aurten, Euskal Herriko galeria bi besterik ez dagoz Arcon, Bilboko Carreras Mugica eta Donostiako Altxerri.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...