Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri' liburua eten barik irakurriko dabe maiatzaren 22an
2014-05-19 15:06 kulturbizKlasikoen Irakurketa ekimenaren zazpigarren edizinoa egingo da eguenean, Bilboko Arriaga antzokian. Gabriel Aresti idazle bilbotarraren Harri eta Herri poesia liburua izango da protagonistea. Goizeko zortziretan hasi eta arrastiko zortziretan amaituko da eten bako irakurraldia. Mikel Martinez aktoreak abiatuko dau saioa.
'Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi' biltzarra antolatu dabe Euskadiko Filmategiak eta EHUk
2014-05-19 14:04 BarriakZinemagile ezagunek hartuko dabe parte EHUko Udako Ikastaroen barruan, egingo dan kongresuan, besteak beste, Montxo Armendariz, Victor Erice, Julio Medem, Helena Taberna, Borja Cobeaga eta Koldo Almandoz zuzendariek. Donostiako Miramar jauregian batuko dira, garagarrilaren 2tik 4ra.
Hortzmuga, Manolo Alcantara, Kukai, Kadavresky Cie de Cirque eta Iron Skulls Co. dira Umore Azoka 2014ko sarituak
2014-05-19 13:57 sariak-autortzakSaridunen zerrendea Hortzmuga Teatro taldeagaz osotzen da, aurten 2014ko Umore Azokako Ohorezko Saria jaso dauen konpainiagaz. Sari honen helburua Arte Eszenikoen inguruan lan azpimarragarria egiten dauen konpainia, persona edo erakundea saritzea da eta azokako antolatzaileek konpainia bizkaitarrak kale arteen arloan daroazan hogeita bost urte luzeetan bizi izandako transformazinoa nabarmendu nahi izan dabe.
Nerea Ibarzabal markinarra eta Gorka Lazkano berriztarra, zuzenean Bizkaiko Bertsolari Txapelketara
2014-05-19 10:56 BertsolaritzeaLea-Artibaiko eta Durangaldeko eskualdetako finalak astegoienean jokatu dira, Nerea Ibarzabalek irabazi dau batean, eta Gorka Lazkanok, bestean. Datorren zapatuan Uribe Kostako txapelduna erabagiko dabe.
Igor Meñika: 'Trankiloaren itxurea emoten ahalegintzen naz, baina posea baino ez da!'
2014-05-19 10:51 BarriketanArratiako bertsolari txapelduna
'Coherence' filmak irabazi dau XX. FANT jaialdiko sari nagusia
2014-05-16 15:47 BarriakZinta originala izateagaitik eta zinema fantastikoaren topikoetatik urrun ibilteagaitik, epaimahaiak James Ward Byrkit iparramerikarraren Coherence saritu dau, FANT jaialdiko 20. edizinoan. Suediako Lights out da zinemaldiko film laburrik onena eta euskal film laburrik onenaren saria, barriz, Aritz Morenoren Colera lanarentzat izan da.
Lorea Agirre kazetaria, 'Jakin' aldizkariko zuzendari barria
2014-05-16 15:36Azkenengo 37 urtean Jakin-eko zuzendari izan dan Joan Mari Torrealdaik talde barriko kideak aurkeztu zituan atzo Hernanin, aurrerantzeaz zuzendari izango dan Lorea Agirre, Haizea Barcenilla, Harkaitz Cano, Idurre Eskisabel, Patxi Juaristi, Joanmari Larrarte, Maialen Lujanbio, Imanol Murua Uria, Andoni Olariaga, Olatz Osa, Gexan Sors eta Eguzki Urteaga. Aldizkaria bera eta webgune be barriztau egin ditue.
'Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen' proposamena da ikasleak euskalduntzeko biderik egokiena
2014-05-16 15:18 Euskerea berbagaiKontseiluaren barruan batzen diran hezkuntza alorreko eragileek, Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen proposamenagaz lanean dabilz. 2008an osotu eben proposamenaren inplementazinoagaz jarraitzeko helburuagaz, Gaur egungo irakastereduak aztergai dokumentala (laburpena) egin dabe proposamena ezagutzera emoteko asmoz.
'Rocheltarrak. Arteari lotutako bilbotar familia' erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan
2014-05-16 15:01 KultureaGitxienez bederatzi pintore izan ziran Rocheltarrenean, eta danak euken arteagaz lotura estua. Ganera, sasoiko margolari askoren lagun izan ziran, esaterako, Anselmo Guinea eta Adolfo Guiardenak. Bilbok Arte Eder Museoak 71 piezako erakusketea prestau da, marrazki, akuarela eta olioak, eta orduko argazki eta dokumentuak bere bai. Irailaren 1era arte egongo da zabalik.
Claude Iruretagoyena koreografo ospetsuak jauzien eta mutildantzearen sekretuak argituko ditu astegoienean Areatzan
2014-05-16 14:19 KultureaAiko taldeak jantzan jarriko dau barriro be Areatza herria astegoien honetan, maiatzak 17 eta 18. Euskal jantzak zabaltzen dabilen musikari eta jantza-maisuen kolektibo honek Jantza Astegoiena antolatu dau barriro.
Manuel Vicente Cajon artistearen 'Alma mia' disko poetikoaren aurkezpen antzestua Bilbon
2014-05-16 12:40 kulturbizBidebarrietako Liburutegiak Manuel Vicente Cajón artisteak ¡Alma mía! izenburupean landu dauen lehen disko poetiko musikala aurkeztuko dau gaur, barikua, maiatzak 16. Lana errezitaldi antzeztu batez aurkeztuko dau Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi-aretoan 20:00etatik aurrera, eta horren osogarri, Almario film laburra eskainiko dabe.
Euskaltzaindiak literatura lanak doban eskaini deutsez Euskal Herriko ikastetxeei
2014-05-16 11:37 kulturbizEuskerea sustatzea da Euskaltzaindiaren helburu nagusia eta, gauzak holan dirala, bere Argitalpen zerbitzuaren bitartez, Euskal Herriko ikastetxeei Bilbao Bizkaia Kutxa-Euskaltzaindia literatura lehiaketako lanak doban eskaini deutsez.
'Gerra Zibila Lekeition' ikus-entzunezkoa landuko dabe herriko ikastetxeetan
2014-05-16 11:02Herriko historia eta ohituren transmisinoa hezkuntza formalean be emon behar dala eretxita, Lekeitioko Udalak www.ahotsak.com proiektuan jasotako lekukotzak herriko ikastetxeetara eroateko proiektua martxan ipini dau.
Javier Mariscal diseinatzaileak IV. Serifalaris topaketan parte hartuko dau
2014-05-16 10:23 jardunaldiakJavier Mariscal sortzaile valentziarrak, Serifalaris diseinatzaile grafikoen laugarren topagunean hizlari lez jardungo dau Getxon. Maiatzaren 16an eta 17an egingo da Euskadin diseinu grafikoa zabaltzea eta sustatzea, sektorea agirikoa egitea eta zonaldeko profesionalen artean komunidadea sortzea helburu dituan topagunea.
Ane eta Markel dira Euskadin jaiotako umeen izen erabilienak
2014-05-15 15:401996tik hona, Ane da neska izena aukeratzeko orduan gurasoen faboritoa, eta ondoren, June, Irati, Nahia, Uxue eta Izaro. Mutikoentzako izen erabiliena, barriz, Markel da, eta jarraian, Jon, Iker, Oier, Ander eta Unai.
Myanmarren biztuerea
2014-05-15 15:32 BidaideOrain lau urte, Batzorde Militarra oraindino gobernuan egoala, 300.000 turista izan zituan Myanmarrek. Hurrengo urtean, 800.00 izan ziran, eta 2013an, 2,04 miloe bisitari. Hotel-kate garrantzitsuenek be euren eskaintzea nabarmen zabaltzeko amesa daukie. Baina oraindino azpiegituretan asko dago hobetzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiak Ertibil Bizkaia 2014 erakusketea aurkeztu dau
2014-05-15 15:21 KultureaEdizino honetan, 35 urtetik beherako 104 artistek parte hartu dabe. Epaimahai kalifikatzaileak 14 obra aukeratu ditu, eta hiru sari berezi emon deutsez hiru sortze-lanei, euren balio artistikoak merezidu dauela uste izan dabelako. Aurtengo irabazleen artean, Maria Azconak (8848 metros) lehenengo saria eroan dau, Kristina Losak (Concrete) bigarrena eta Oihana Torrek (49 Kubo) hirugarrena.
Euskerearen dibersidadea jagon dabenak omenduko ditue Gernika-Lumon, Ikastolen Ibilaldian
2014-05-15 14:36 Euskerea berbagaiSeber Altube ikastoleak antolatuko dau aurtengo Ibilaldia, Euskararen bihozfera lelopean, bagilaren 1ean. Gaur, zirkuitua eta bertan egongo diran jarduerak aurkeztu ditue. Edade guztientzako ekintzak eta lau gune egongo dira, Gernika-Lumo eta Foruko udalerrietatik eratutako 6,5 zirkuituan. Aurtengo omenduak, euskerearen dibersidadea, hau da, euskerearen euskalkiak jagon eta zabaldu dituenak izango dira.
Leioako Umore Azokeak 40.000tik gora ikusle batuko ditu datozen egunotan
2014-05-15 12:59 KultureaMaiatzaren 15tik 18ra, Umore Azokan 120 emonalditik gora ikusteko aukerea egongo da; 43 konpainiek 45 ikuskizun aurkeztuko ditue eta horreetatik 6 nazinoartekoak izango dira, Argentina, Frantzia eta Holandatik datozenak; 24 estadukoak, Aragoi, Asturias, Gaztela-Leoi, Katalunia, Valentzia Erkidegoa eta Murtziakoak, eta 13 euskal konpainia.
Oroimenaren Astea antolatu dabe Galdakaon, maiatzaren 16tik 25era
2014-05-15 11:49 kulturbizGaldakao Gogora alkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzinoagaz, Oroimenaren Astea antolatu dau hirugarren urtez. Ekitaldiak maiatzaren 16an hasi eta hilaren 25ean amaituko dira. Berbaldiak, erakusketa barria eta Burdin Hesia ezagutzeko urteerak atondu ditue.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...