Bilboko Itsasadar Handia arrantza eskolea domekan itzuliko da Erripa kaira

Bizkaie! 2015-09-09 11:29

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Bizkaiko Arrantza Federazinoak Bilboko Itsasadar Handia arrantza eskolearen ikasturte barria jarriko dabe martxan datorren domekan, irailaren 13an, Bizkaiko uriburuko Erripa kaian, aurreko urteetan parte-hartzean izandako arrakastearen ondoren eta itsasadarreko biologiak eta landareek bizi daben susperraldiaz gozetan jarraitzeko.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Bizkaiko Arrantza Federazinoak Bilboko Itsasadar Handia arrantza eskolearen ikasturte barria jarriko dabe martxan datorren domekan, irailaren 13an, Bizkaiko uriburuko Erripa kaian, aurreko urteetan parte-hartzean izandako arrakastearen ondoren eta itsasadarreko biologiak eta landareek bizi daben susperraldiaz gozetan jarraitzeko. Modalidade honetan, arrainak harrapatu eta askatu egiten dira, ahalik eta arinen eta kontu handienaz uretara itzuliz.

Antolakuntzeak jakinarazo dauenez, jarduerea 16 urtera bitarteko gazteei dago zuzenduta, eta, ohikoa danez, Erripa kaian egingo da, Arenaleko zubiaren ondoan, 11:30etik 13:30era, zemendiaren 15era arteko domeka guztietan. Era berean, eta hilebete honetan Dibertigarria Itsasoaren eta Itsasadarraren Azokeagaz bat eginez, irailaren 19an eta 20an, arrantza eskolea Itsas Museoko zabalgunera eroango da; zapatuan, ordutegi jarraitua izango da, 17:00etatik 20:00etara bitartean, eta, domekan, ohiko ordutegia izango da, goizez.

Eskolako parte-hartzaile guztiei aseguru bat egingo jake, eta beharrezko baliabide teknikoak be jarriko dira euren esku: arrantzako ekipo osoak (kanaberak, txirrikak, berunak, amuak), neurtzeko eta pisetako tresnak (metroak, baskulak, kuboak, balizetako zintak), ikasteko materiala (dianak eta doitasun eta jaurtiketa materialak), ordezko piezak eta abar. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak gogorarazo dau eremua egokitu egin dala, ezintasun fisikoa daben lagunek be bertara joateko aukerea izan deien.

Jarduera hau abian jartea, orain hamar urte, erronka handia izan zan Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarentzat zein Bizkaiko Arrantza Federazinoarentzat, eta proiektuaren emoitzak hasieran uste zana baino askoz harrigarriagoak izan dira. Gauzak holan dirala, 2014. urtean, 1.500 ikasle baino gehiago ibili ziran kirol arrantzan. Harrapaketak gero eta gehiago izateak zein atzemon eta sailkatu diran espezieen ugalketeak agirian ixten ditue itsasadarraren osasun ona eta uren leheneratzea, adierazo dabe antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu