Hemen dira Arrateko Amaren jaiak

Bizkaie! 2015-09-07 12:09

Arrateko Eguna gaur. Jaien egitaraua Eibarko Udalak antolatzen dau baina horretarako laguntzaile ezin hobeak ditu: …eta kitto! Euskara Alkartea, Kezka Jantza Taldea, Betikuak, Asola Berri Alkartea, Andirao Alkartea eta Klub Deportiboko Atletismo batzordea.

Arrateko jaien egitaraua Eibarko Udalak antolatzen dau baina horretarako laguntzaile ezin hobeak ditu: …eta kitto! Euskara Alkartea, Kezka Jantza Taldea, Betikuak, Asola Berri Alkartea, Andirao Alkartea eta Klub Deportiboko Atletismo batzordea.

Kontuak kontu, hona hemen Arrateko Amaren jaiotako egitaraua:

- Irailak 7, Arrate bezperea:

18:00.- Mezea Arrateko Santutegian, eta ondoren, Salbea. Jarraian, txupinazoa eta kanpai errepikea.

19:00.- Herri kirolak.

21:00.- Bertso Afaria: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Unai Agirre eta Jon Maia. Gai-jartzailea: Jon Mikel Mugika. Ohi bezela Kantabria jatetxean.

21:00.- Rock kontzertua. Los Chikos del Maiz, Grises, Egurra eta Kitto.


- Irailak 8, Arrate eguna:

10:00.- Azitaingo surtidoretik urten eta Arratera igoerea, Ama Birjinaren pausuen bide zaharretik. Saldea, txorizoa eta ardaoa banatuko ditue Zesteroko iturrian. Jai Batzordeak antolatuta.

10:00.- Kittonbola!

10:30.- Kalejirea Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.

11:00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka jantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-jantzea egingo dabe. Ondoren Arrateko Amaren prozesinoa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Jantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-jantza egingo dabe.

12:30.- Kezka Jantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Jantzak aurkeztuko ditue zelaian.

13:30.- Trikitilari eta bertsolarien saioa.

17:00.- Bertsolarien saioa.
                    
17:00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria. Antolatzailea: Asola Berri.

17:30 - 20:30.- Bete zaitez...Baina emozioz! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia alkarteak alkoholemia kontrolak egingo ditu. Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta menpekotasunen Zuzendaritzea.

17:30 - Jantza solte txapelketea. 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik konbidauta (bost 15 urtetik gorakoak eta beste bost beherakoak).

18:30 - 21:00.- jantzaldia Egan taldearekin.


- Irailak  13, Kofradia eguna eta baserritar jubilatuen eguna:

10:30.- Simón Aldazabal XX. Antxitxiketaldia. Eibarko Klub Deportibotik urten eta Arrateraino (Orbeko bidetik).

11:00.- Meza Nagusia bertsolariakaz eta Arrateko ezpata-jantzariakaz. Ondoren prozesinoa Usartza Txistulari Bandeak lagunduta.

12:00.- Paella lehiaketea.

14:00 Lehiaketearen sari banaketea.

14:30.- Jubilatuentzako bazkaria Kantabria Jatetxean. Baserritar nagusiei opariak banatuko jakez. Trikitilariek eta bertsolariek be parte hartuko dabe.

17:30.- Idi probak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu