'Emakumeak eta literaturea: komikiak eta generoa', Josune Muñozen eskutik
2015-09-07 17:48 jardunaldiakBilboko Foru Liburutegian eskainiko da tailerra irailaren 15etik aurrera eta generoaren ikuspegitik aztertutako komikien ganeko tailer honek honako helburuak izango ditu: Komikien estilo eta azpigeneroak bereizten ikastea; Komikietako irakurketa kritiko eta hausnarkorra eragitea; eta komikien egungo joerak hurreratzea (baita bilakaera historikoa be). Tailerra dobakoa da.
Bilboko Foru Liburutegian eskainiko da tailerra irailaren 15etik aurrera eta generoaren ikuspegitik aztertutako komikien ganeko tailer honek honako helburuak izango ditu: Komikien estilo eta azpigeneroak bereizten ikastea; Komikietako irakurketa kritiko eta hausnarkorra eragitea; eta komikien egungo joerak hurreratzea (baita bilakaera historikoa be).
Hauxe da tailerraren gidoia:
- Irailaren 15a: Mintegiaren aurkezpena: metodologia eta bibliografía (Tailerren Gela).
- Irailaren 22a: Komikien historia (I) (Hitzaldi Aretoa).
- Irailaren 29a: Komikien historia (II) (Hitzaldi Aretoa).
- Urriaren 6a: Komikien geografia (I) (Tailerren Gela).
- Urriaren 13a: Komikien geografia (II) (Hitzaldi Aretoa).
- Urriaren 20a: Komiki genero desberdinak (Tailerren Gela).
-
Urriaren 27a: Euskal komikiaren historia eta egungo panoramika (Tailerren Gela).
- Zemendiaren 3a: Begiradak komikietan (Tailerren Gela).
- Zemendiaren 17a: Emakumeak komikigintzan (Hitzaldi Aretoa).
- Zemendiaren 24a: Komikien istorioak (Hitzaldi Aretoa).
- Abenduaren 1a: Komikien pertsonaiak (Hitzaldi Aretoa).
- Abenduaren 15a: Komikien egiturak (Tailerren Gela).
- Abenduaren 22a: Komikien estiloak (I): irudiak, koloreak, marrak (Tailerren Gela).
- Abenduaren 29a: Komikien estiloak (II) ebaluaketa (Tailerren Gela).
Oro har, saio teoriko-praktikoak izango dira. Mintegiaren hasieratik, martitzenero, parte-hartzaileek aste horretan irakurritako lanen iruzkinak egingo ditue eta liburu horreek adierazotakoa danen artean jorratuko dabe. Tailerraren hasieran lanerako materialak emongo dira.
Josune Muñozek emongo dau tailerra. Gazteleraz izango da eta irailaren 15etik abenduaren 29ra bitarteko martitzenetan izango da (zemendiaren 10a izan ezik), 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 5. solairuko Tailerren Gelan edota Hitzaldi Aretoan.
Tailerra dobakoa da. Irailaren 7tik 15era bitartean emon ahal izango da izena, bai liburutegian bertan eta bai telefonoz edo posta elektronikoz (gehienez 20 plaza, izen emotearen ordenari jarraituz).
Bestelako tailer eta jarduerak
- Gaztelerazko Irakurle Taldea II (Irailaren 17tik abenduaren 10era). Dinamizatzailea Iván Repila izango da.
- Umore grafikoa tailerra Asierrek & Javierrek gidatuta (Irailaren 22an eta 29an).
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!