Incautos

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Zinemea
“Incautos” Miguel Bardem-en laugarren filma da, azkenengo pelikula egin ebanetik 3 urte igaro ostean estreinau dana. Bardemek Ernesto Alteriok antzezten dauan iruzurti baten istorioa kontetan deusku, txikitatik timo eta engainuaren aditua izaten lagundu deutsien bizimodu aldrebes baten barri emonaz. “El Manco” ezizenez ezagututako gizona euki dau maisu eta honek Federico iruzurti handia aurkeztuko deutso. Horren bitartez, Ernestok aberatsak eta politikariak engainetan ikasiko dau, harik eta Pilar, Federicoren maitale ohia, ailegau arte. Hirurek maitasun, gorroto, mendeku eta diru-goseaz betetako triangelua osotuko ...

Seres queridos

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Zinemea
Teresa de Pelegrí eta Dominic Harar-ek zuzendu eta idatzitako filma dozue Leni eta Rafiren istorioa kontetan dauan “Seres queridos”; istorio osoa Madrilen garatzen da gau bakar baten. Lenik mutil-laguna aurkeztu gura deutso familiari, baina arazo bat dago; izan be, Rafi palestinarra da eta Leni judua. Egoerea gehiago korapilatuko da Leniren amak ez dauzala bien arteko hartu-emonak onartzen esaten dauanean. Baina, problemak ez dira hortxe amaituko; izan be, Rafiri afariko zopa izoztua leihotik jausi eta handik paseoan dabilen gizon bat hilko ...

Paco de Luciak 2004ko Arteetako Asturiaseko Printzea Saria irabazi dau

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Musikea
Gitarra-jolearen diskografian, Friday Naight diskoak arrakasta handia lortu eban. Fantasia flamenca (1969), Recital de guitarra (1971), El duende flamenco de Paco de Lucia (1972), Fuente y caudal (1973), Almoraima (1976), Solo quiero caminar (1981), Paco de Lucia en Moscu (1986) eta Luzia (1998) diskoak nabarmenduko geunkez; horrezaz gan, La Sabina, The Hit, Carmen, Montoyas y Tarantos eta Sevillanas filmetako soinu bandak egin ditu gitarra-joleak. Bost urte disko barririk grabau barik egon ostean, aurten 'Cositas buenas' diskoa kaleratu dau. Bizkaie!

Musika esparru birtuala eskuragarri jarri dau Metak diskoetxeak

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Musikea
«Zergaitik jarri doguzan kanta guztiak entzuteko moduan?», galdetu eta, jakina, «berbaz azaldu eta deskribidu behar da musikea, baina ez dago entzutea lakorik. Hori da katalogoa entzuteko moduan ipinteko izan dogun arrazoia», erantzun eban. Gotzon Uribe

Augustin Zubikarai idazlea hil da

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Kulturea
Argitaratutako lan nagusiak:  Bizi garratza. Mendu zaharra. 1970. Antzerkia  Kardala. 1976  Aingira kumak. 1976  Boga ta zixe. 1976. Antzerkia  Bale denborak. 1978. Narrazinoa  Esan eta esango. 1979. Narrazinoa  Anton Guzurretxe. 1979. Narrazinoa  Lainoak Mundaka’n. 1980  Mun-daka. 1981. Narrazinoa  Ira usaina. 1981. Narrazinoa  Bizitzako urratsak. 1981. Narrazinoa  Gure inguruak. 1982. Autoedizioa  Makillen egunak. Guda baten kerizpe eta autsetan 1983. Narrazinoa  Bizkaiko bidetan. 1984  Itsastarrak. 1985 ...

Patagonian zehar Ushuaiarantz

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Euskaldunak munduan
Rio Gallegosera ailegau gara, baina ez daukagu txartelik hurrengo egunera arte. Egunean autobus bakar bat dago Ushuaiara joateko. Rio Gallegos kontinenteko azken herria da Suaren Lurraldeko islara sartu baino lehen. Hemen geratzea ez zan izango txarra, polita balitz, motza da, baina. Motz-motza: etxeak, ingurua…; aterpetxera joan gara arin: leku berezia zeozelan esateko. Tinbrea jo eta musika-kajako doinutxua entzu dogu. Musika-kajako musikearen antzera, luzaroan jo dau tinbreak. Gizon batek zabaldu deusku atea, uleagaz hartu-emon bereziak dituana: gitxitan nahasten dau ulea, eskuak ...

Tomate-zopea albahakeagaz

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Jan edanak
Tomate-zopea albahakeagaz Osogaiak:  500 gr. tomate heldu, bakotxa lau zatitan ebagita.  Gatza.  Sagar-ozpina.  50 gr. Oliba-orioa  Berakatz-atal bat, bihotza kenduta.  500 gr. ur.  4 albahaka orri.  100 gr. ogi siku (kanpoko azala) Zelan egin: Tomate helduak uretan ondo garbitu eta lau zatitan ebagiko ditugu. Thurmix-aren basoan sartu eta gatza, ozpina eta oliba-orioa ganeratuko doguz. Bitartean, berakatza bitan zatitu eta ondo garbitutako albahaka orriakaz batera, tomateak daukaguzan basora botako dogu. Gero, ura ganeratuko ...

Txipiroiak plantxan berakatz pureagaz

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lengo eta behin, txipiroiak ondo garbitzea oinarrizkoa da; gaineko azala kendu barik garbitu behar dira eta barrua oso ondo garbitu ostean, tentakuluak barriro sartuko doguz barruan. Ondoren, txipiroiak hozkailuan eukiko doguz, momentuan egin arte. Bien bitartean, berakatz purea egiten joango gara. Horretarako, kazola txiki batean ura irakiten jarri eta segiduan berakatz aleak uretan sartuko doguz. Minutu batez irakiten itxi eta berehala ura kenduko dogu kazolatik. Ondoren, oliba-orioa gaineratu eta bertan egosten eukiko dogu berakatza 5 bat minututan; ondoren ...

Ho Chi Minh, lehengo Saigon (I)

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Bidaide
Batzuetan, ez beti, bakegune ederra izaten da ostatua eta nerbioak baretzeko leku aproposa; aire beroa botaten dauan bentiladorearen azpian jarri, izerdia sikatu eta suerte apur bategaz dutxea hartzeko modua egoten da, ur hotzagaz jakina. Jakina, badagoz hotelak aire egokituagaz eta dutxa beroagaz baina poltsikoa ondo horniduta eroan behar da. Hori bai, hotelik onenean be ez dozue ebitauko kaletik datorren zaratea, zoratzeko modukoa. Kalea alde batetik bestera pasetako abenturea Laos eta Camboyan benetako bildurra pasau ostean, abentura arriskutsuena Saigoneko etorbide bat ...

Bizkaiko txirrindularitzearen kontaketa laburra

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Antxinakoak Geurera
Hasikerako urte honeetan txirrindularirik ezagunena Vicente Blanco izan zan. Metaleko enpresa baten egiten eban behar gizon honek eta bertan izandako ezbeharren baten eraginez erretirau zan. Beharra itxi eta orduan hasi zan txirrindularitzan Blanco. Baina bitxiena zera da, lanean egoala burdin batek hanka biak zulatu eutsozala eta horregaitik erretirau zala. Gauzak holan, gizona herrenka ebilen eta horregaitik Vicente Blancoren ezizen edo goitizena “El Cojo” izan zan, hau da, “Herrena”. Baina halan da be, sasoiko txirrindularirik onenetarikoa izan zan Blanco eta Frantzia ...

Milton Nascimento, Bilbao Tropikal 2004 Munduko Musiken Nazinoarteko IX. Jaialdian errege

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Musikea
Horrezaz gan, Bilboko Udaleko Kultura Sailak hainbat jarduera antolatu ditu Bilbao Tropikal 2004 Munduko Musiken Nazinoarteko IX. Jaialdiaren barruan, besteak beste, argazki erakusketak, film emonaldiak edota tailer desbardinak. Edade guztietako lagunak hurreratzea da Kultura Sailaren helburua eta, horretarako, era guztietako ekitaldiak antolatu dabez. Azken buruan, Bilboko Udalak 162.330 euro inguru erabili ditu Bilbao Tropikal 2004 Munduko Musiken Nazinoarteko IX. Jaialdi hau antolatzeko. Ez eizue aukera eder hau galdu! Bizkaie!

Zinea eta musikea ugari Bermeoko Aritzatxu Rock Free Jaialdian

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Musikea
Musikea Musikeari jagokonean, egun nagusia garagarrilaren 17a izango da eta Pergolan, arratsaldeko 17:00etan hasita, Sound System musika jamaikarraren ekitaldia izango da, Jamaican Legacy, Deardrive & Friends, Jah Lion, Niko eta Bomb Bass HiFi & Ras Sanchezegaz batera. Gaueko 21:00etatik aurrera, barriz, rock, hardcore eta punk rock soinuak nagusituko dira Pergolan, Gorilla (Londres), Muletrain (Madril), Safety Pins (Bilbo), Basque Country Pharaons (Iruñea) eta Uzi Trio (Bermeo) taldeen eskutik. Gorilla talde ingelesa da aurtengo izar nagusia. John Reffern eta Sarah Russell bikoteak ...

POK-en 'Euskararen Zazpi Bekatuak' lanak irabazi dau Korrika-AEK Bekaren 2. deialdia

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Kulturea
Joxe Leon Otaño AEK-ko koordinatzaile nagusiagaz batera erabagia hartu daben epaimahaiko kideak ondokoak izan dira: Imanol Agirre (Lekeitioko Nazinoarteko Kale-Antzerki Jaialdiaren zuzendaria eta EUSKAL HERRIA aldizkariaren zuzendariaren albokoa), Mikel Ayllon (Korrika Kulturalaren arduraduna), Jojo Bordagarai (abeslaria eta AEKko irakaslea), Edurne Brouard (Korrikaren arduraduna), Filgi Claverie (Ballet Biarritzeko gerente ohia, Miarritze Kultureko zuzendari izandakoa eta orain Seaskako lehendakaria), Gotzon Hermosilla (BERRIA egunkariko Bizkaiko ordezkaritzako arduraduna, musika kritikoa eta idazlea) eta Eneko Olasagasti (idazlea, antzerki eta zine zuzendaria, aktorea, eta beste hainbat ...

Udea eta bikoteen arteko hartu-emonak

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   txutxu-mutxuan
Erdiko bidea Umeen jokabidea dala eta, gurasoak behin edo behin euren onetik ataratea ez da arduratzekoa. Baina, hori sarritan jazoten bada, udea “jasaezin” bihurtu daiteke. Orekeari eustea bide luze eta korapilatsua izanagaitik be, adituek gomendatzen dabe gurasoek muturretara ez jotea; hau da, dana onartzea diziplina zorrotz-zorrotza baizen kaltegarria izan daiteke. “Ia eskolara joateko sasoia ailegetan dan!”. Geuk be sarri entzuten izan doguz holakoak, txikiak ginanean, bikote eta seme-alaben arteko hartu-emonak errezak ez diralako seinale. Begiluzea

Shrek 2

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Zinemea
“Shrek”-en arrakasta itzelak zuzeneko zerikusia euki eban umeentzako ipuinen aspaldiko konbentzioen kontura modu burutsuan barre egiten eban pelikula eredu bategaz. Hau da, ikusleek betiko animazino pelikulen ereduak kolokan jarteko akuilu bat behar eben eta horretan “Shrek”-ek bete-betean asmau eban. Baina, film horrek hainbesteko arrakasta jadetsi eban, ze istorioaren jarraipenari derrigorrean ekin behar izan jakon. Beraz, “Shrek 2” filmak itxaropen mueta biri aurre egiteko beharrizanetik sortu da: batetik, lehenengoa baizen urratzaile eta lotsabakoa izan behar da; eta, bestetik, zineak ...

Arven (Herentzia)

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Zinemea
Ulrich Thomsen familiarteko tentsinoen ganeko film honetako antzezleen buru da; Danimarkako industri familia baten lehenengo seme modura altzairu fabrika baten ardurea hartu behar izango dau, aitak bere buruaz beste egin eta gero. Gauzak holan, Stockholm-eko bizimodu betegarri, oso eta alaia itxi behar izango dau, Danimarkara bueltau eta bere gaitasun eta arduren mugak gainditzen dauzan erantzukizun baten kargu hartzeko. Horrek goitik behera aldatuko dau Chistoffer-en bizitzea; emazteagaz tentsino eta istiluak sortuko dira; estresak, presinoak eta erantzukizunak ganerako bidea ebagi eta bien ...

Norgehiagoka gogorra posta elektronikoaren harian

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   sarean
Microsoft Hotmail enpresa be ez da atzean geratu. Honako hau bere eskaintzea: - Dobanekoentzat, Mega bitik 250 Megara pasau dabe. - Pagau gura dabenentzat, Giga biraino. Horrezaz gan, mezuen gehienezko neurria hamar Megara pasau da dobanekoentzat eta hogei Megara pagetea erabagiten dabenentzat. Mobimentuak geratu bakoak dira eta guztion onerako diralakoan, ondo etorriak izan daitezala. Gotzon Plaza

Euskal zinegileak munduan

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Euskaldunak munduan
Beste alde batetik, Enrique Urbizu bilbotar zinegilearen 'La caja 507' da Ramalako Jaialdian erakusteko aukeratutako filmeetako bat. Gehienbat Palestinako zinea eta zinegile gazteak bultzatzeko asmoagaz sortutako ekimena da eta aurten Ramalako Jaialdian 80 filma baino gehiago proiektauko dabez; horreetatik 20 palestinar zinegile gazteek egindakoak dira. Zinemaldiaren zabaltze ekitaldian, Adam Zuabi jaialdiko zuzendaria sortzaile gazteak bultzatzearen alde agertu da, besteak beste, ideia eta jokera barrien aurrean jarrera zabalagoa eukiten dabelako. Bizkaie!

Bakean dagoana baketan itxi, hori ikusten da munduan gitxi

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   eretxia
Bakea aldarrikatzea erreza da. Bakea behar dogula esatea be bai. Gatxagoa da bakea etorri daiten behar bezelako ahaleginak egitea. Asko dira bakea ezpanetan erabilten dabenak. Adierazpen publikoei jaramon egin ezkero, nekez ulertzen da zergaitik ez dogun bakea lortu. Sakoneko asmoak somatzen doguzaenean, orduantxe jaubetzen gara askorentzat bakea ez daela helburu hutsa. Hain zuzen, batzuentzat bestelako helburuak lortu ahal izateko tresna besterik ez da bakea berbearen erabilerea. Eta holan ez goaz inora. Asko dira "barri onaren zain" dagozanak. Baina bakea ez ...