'Tunela', 'Gaueko gezurrak' eta 'Gainbehera dator dena', Literatura Unibertsala bildumarako hiru liburu barri

Bizkaie! 2007-09-19 15:32   Kulturea

Alberdania eta Elkar argitaletxeek literatura Unibertsala bildumako hiru liburu barri aurkeztu ditue alkarlanean. Liburuok honako honeek dira: Ernesto Sabatoren Tunela (itzultzailea: Mikel Garmendia), Gesualdo Bufalinoren Gaueko gezurrak (itzultzailea: Josu Zabaleta) eta Chinua Acheberen Gainbehera dator dena (itzultzailea: Alberto Martinez de la Cuadra).

Liburuen aurkezpen-prentsaurrekoan itzultzaileek jakinarazotakoaren arabera, ez dabe lan erraza izan. Gaueko gezurrak liburuaren itzultzaile Zabaletaren esanetan, ‘nobelako Bufalino protagonistearen berbakeran elementu historiko eta dialektikoak dagoz eta horreek itzultzea ez da izan lan erraza’.

Garmendiak ‘arina eta sakona’ berbak erabili ditu Tunela lana deskribiduteko. ‘Arina, irakurteko erraza dalako; eta, sakona, gizartea modu sakonean eta zorrotzean aztertzen dauelako’.

Azkenik, Gainbehera dator dena lanaren itzultzaile Martinez de la Cuadrak esan dau lan horrek oso ondo azaltzen dituala kolonialismoaren mekanismo eta ondorio krudelak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu