Korrontzi eta Standard euskal taldeak Alemaniako Popkomm jaialdian
2007-09-17 02:00 MusikeaKorrontzi bizkaitarren trikitixeak Faltriqueira eta Berrogüetto galizarrakaz batera musika zeltiarragaz jantziko dau Berlin irailaren 19an, Alemaniako uriburuan egingo dan Popkomm lehiaketearen barruan (irailak 19-21).
Korrontzi bizkaitarren trikitixeak Faltriqueira eta Berrogüetto galizarrakaz batera musika zeltiarragaz jantziko dau Berlin irailaren 19an, Alemaniako uriburuan egingo dan
Popkomm lehiaketearen barruan (irailak 19-21). Gau berean, Standard getxotarrek euren dance-rock estiloari ekingo deutse. Gau horretako kartela Lamatumbá eta Nena Dacontek beteko dabe.
Popkomm Azoka Diskografikoa oso ezaguna da taldeen zabalkunde edota sustapen arloan. Hevia, Dover, Ketama, Estopa, Bebe, Ojos de Brujo, Muchachito Bombo Infierno, Javier Ruibal, Cathy Claret edota Marlango lako taldeak bertan izandakoak dira.
Aurten, laugarren edizinoan, antolatzaileek igazko kopuruak gehitu gura ditue. Honeek dira igazko kopuruak: 817 erakusleiho 55 herrialdetatik etorritakoak eta 16.000 metro koadrotan, 27 herrialdetako 1.900 kazetari eta 15.311 bisitari. Aurten Alemania bera da konbidadua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!