EAEko 14 urtetik gorako biztanleen % 45,9 Interneteko erabiltzailea izan zan 2007ko bigarren hiruhilekoan
2007-09-17 02:00Euskal Autonomia Erkidegoko 14 urte edo gehiagoko Interneteko erabiltzaileak 843.600 izan ziran 2007ko bigarren hiruhilekoan, hau da, edade horretako EAE osoko % 45,9. Eustaten datuen arabera, 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean % 10,1eko hazkundea izan da.
Euskal Autonomia Erkidegoko 14 urte edo gehiagoko Interneteko erabiltzaileak 843.600 izan ziran 2007ko bigarren hiruhilekoan, hau da, edade horretako EAE osoko % 45,9. Eustaten datuen arabera, 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean % 10,1eko hazkundea izan da.
Lurralde Historikoen arabera, Bizkaian igon zan gehien erabiltzaileen kopurua, % 11,7 hain zuzen be, 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Interneten erabiltzaileen ehunekoari jagokonez, lehen tokian egoan Bizkaia, %46,4gaz. Gipuzkoan % 7koa izan zan hazkundea eta azken hiru hileetan % 46 izan zan erabiltzaileen kopurua. Araban % 11,2koa izan zan hazkundea eta 14 urte baino gehiagoko biztanleriaren % 43,7k erabili eban Internet.
Edadearen arabera, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen % 88,4k erabili eban Internet 2007ko bigarren hiruhilekoan, 2006ko laugarrenean baino % 5,3 gehiagok. 65 urte eta gehiagoko erabiltzaileen artean % 51,1ekoa izan zan hazkundea eta 55 eta 64 urtekoen artean, % 17,9koa.
Generoen arteko aldea ehuneko 7,2 puntura zabaldu zan 2006ko laugarren hiruhilekoan, eta 2007ko bigarrenean, ehuneko 5,6ra murriztu zan. 15 urte eta gehiagoko biztanleei jagokenez, Interneteko erabiltzaileak gizonezkoen % 48,8 izan ziran eta emakumezkoen % 43,2. 2007ko bigarren hiruhilekoan, Interneteko erabiltzaile guztien artean, % 51,7 gizonak izan ziran eta % 48,3 emakumeak.
Jarduerearen arabera, ikasleen arteko % 96k erabili eban Internet, okupatuen artean, % 62k, eta ez-aktiboen eta lanbakoen artean, % 15ek. 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean hazkunderik handiena (% 24,1) ez-aktiboen eta lanbakoen artean izan zan; okupatuen artean % 9,3 hazi zan eta ikasleen artean % 4,2.
Bestalde, etxetik bertatik egindako konekzinoak % 14,8 hazi ziran, eta erabiltzaileen ia % 80k etxetik egin eban konekzinoa.
Bestalde, joan dan urteko laugarren hiruhilekoan 45,7 minutu zan azken konekzinoaren bataz besteko iraupena, eta urte honetako bigarren hiruhilekoan 53 minutu izan zan.
Azken hiruhilekoan, 14 urte baino gehiagoko Interneteko erabiltzaileen % 28,2k sarearen bidez erosi zituan produktuak edo zerbitzuak.
Internet bidez erosi daben personen kopuruak goranzko joerea izan eban. 2007ko bigarren hiruhilekoan 50.200 persona gehiagok erabili eben Internet erosteko. Danetara, ia 238.000 izan ziran sarearen bidez erosketaren bat egin ebenak.
Interneterako sarbideari jagokonez 346.000 familia pasatxo ziran (% 43,4) etxean zerbitzu hori eukenak. Beraz, 2007ko bigarren hiruhilekoan Interneteko konekzinoa izan ebenak 26.600 familia barri gehiago (%8,3) izan ziran.
Internet daben familiak aurreko urteko hiruhileko berean baino %12,5 gehiago izan ziran. Era berean, sarera sarbidea daben 14 urte baino gehiagoko biztanleen kopuruak gora egin eban 55.300 personakaz, hau da, % 3. Etxean Internet erabilteko aukerea daben personen kopurua 962.000 baino handiagoa izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!