Getxon, merkataritza sektorean euskerea sustatzeko ekimen ugari
2007-09-19 18:05 Euskerea berbagaiLehenengoa ‘Buscas casa edo etxe bila zabiltza’ higiezinen agentzietan euskerearen erabilerea sustatzea helburu dauen CD bat da. Bigarrena ‘Eskerrik asko euskeraz eskatzeagaitik’ lemapeko ezpainzapi-ontziak eta ezpainzapiak eta posabasoak. Azken buruan, ‘Dendaketan’ eta ‘Ostalaritzan’ euskera ikastaroak antolatu ditu, bezeroak euskeraz atendidu ahal izateko oinarrizko ikastaroak.
Getxoko Udalak, merkataritza sektorearen barruan euskerearen erabilerea sustatzeko helburuagaz 3 ekimen barritzaile aurkeztu ditu. Lehenengoa ‘Buscas casa edo etxe bila zabiltza’ higiezinen agentzietan euskerearen erabilerea sustatzea helburu dauen CD bat da. Bigarrena ‘Eskerrik asko euskeraz eskatzeagaitik’ lemapeko ezpainzapi-ontziak eta ezpainzapiak eta posabasoak. Azken buruan, ‘Dendaketan’ eta ‘Ostalaritzan’ euskera ikastaroak antolatu ditu, bezeroak euskeraz atendidu ahal izateko oinarrizko ikastaroak.
CD interaktiboa interesa daben higiezinen agentzietan banatuko da doban eta honako atalak ditu: batetik, higiezinen munduan erabilten diran berbak jasoten dituan hiztegia, salgai dagozan etxebizitzen ezaugarriak iragarteko fitxa ereduak, eta etxebizitzen salerosketetan erabilten diran kartel eredu ohikoenak. ‘Horregaz batera, higiezinetara hurreratzen diranek etxearen ezaugarriak apuntau ahal izango ditue horretarako preparautako eredu elebidunean. Holan, euskerearen erabilerea etxe baten salerosketan parte hartzen daben guztien artean sustatu nahi da: saltzaile eta eroslearen artean’ esan dau prentsaurrekoan Koldo Iturbek, Euskara zinegotziak. Getxoko Udalak 150 CD, bezeroentzako 3.000 eskuorri eta 200 kartel banatuko ditu.
Gainera ‘Eskerrik asko euskeraz eskatzeagaitik’ lemapean Getxoko Udalak 400 ezpainzapi-ontzi, 200.000 ezpainzapi eta 2.000 posabaso banatuko ditu herriko taberna eta jatetxeetan, ostalarien eta bezeroen arteko komunikazinoan eragiteko asmoz. Ekimena ‘Gehi euskerea merkataritzara’ programearen barruan kokatzen da. Ekimen honen barruan Getxoko Udalak 226 establezimenduri eskaini deutsez bere zerbitzuak. Honeetatik 126k bat egin dau ekimenagaz, hau da, ia % 60ak.
Azkenik, Merkataritza sektoreko profesionalen eskaereari erantzunez, Getxoko Udalak, HABEgaz, Getxo Empresa eta Merkataritza eta herriko euskaltegiakaz alkarlanean, ‘Dendaketan’ eta ‘Ostalaritzan’ euskera ikastaroak antolatu ditu, bezeroak euskeraz atendidu ahal izateko oinarrizko ikastaroak. 60 orduko ikastaroak izango dira eta horreen prezioa 50 eurokoa izango da eta ikastaroa amaitzen dabenei 25€ bueltauko jake. Ikastaroa amaitukeran diplomea bere jasoko dabe, euskeraz jarduteko materiala erregalauko jake eta taberna edo jatetxearen publizidadea egingo da UK aldizkarian. Izen-emotea datorren urriaren 5era arte egin ahal izango da, Udal Euskaltegian, Lauaxeta euskaltegian eta Jose A. Agirre euskaltegian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!