Aramaioko III. Uda Ikastaroa
2004-07-16 00:00 Kulturea
EGITARAUA:
Garagarrilaren 6a, martitzena. Arratsaldeko 4etan
Juan Perez de Lazarraga eta haren garaia: kultura, hizkuntza, ideologia
- Joseba Lakarra (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Lazarraga eta haren euskara. (E)
- Pruden Gartzia Isasti (Euskaltzaindia)
Lazarraga, Garibai eta Leizarraga: euskararen hiru bideak Pizkunde garaian. (E)
- Juan Vidal-Abarca (Historiaren Erret Akademiako urgazlea).
Juan Perez de Lazarragaren genealogia eta haren garaia.
- Borja Aginagalde (Eusko Jaurlaritza / Irargi)
Juan Perez de Lazarraga (1605ean hila), poeta eta kronista. Haren familiaren genealogia-kronikaren historia eta ezaugarriak
- Mahai-ingurua
Garagarrilaren 7a, eguaztena. Arratsaldeko 4etan ...
‘Herria’ aldizkaria frantsesa erabiltera behartuta
2004-07-16 00:00 Euskerea berbagai
Agindua beteteko epea be ipini deutso Parekideak astekariari. Holan ba, garagarrilaren 14tik aurrera eurek eskatu legez argitaratzen ez badabe, hedabide izakerea ukatuko deutse Herriari. Azken hamar urteotan euskera hutsean argitaratzen dan aldizkari historikoa, beraz, mehatxupean dago.
Bizkaie!
Barbara Hendricks estadubatuarra izango da Getxoko XXVIII. Jazzaldiaren izar nagusia
2004-07-16 00:00 Musikea
Taldeen Lehiaketa txapelketeari jagokionean, aurten be gazteak eta "Hirugarren Milurtekoa" ataleko artistak izango dira protagonista, jaialdiak musikari gazteen alde egiten dauan apustuaren erakusgarri. Algortan, Getxo Antzokiko Plazan eta arratsaldeko 19:30etan hasita izango dira kontzertu honeek guztiak eta sarrerea dobanekoa izango da (Carles Margarit Group, bagilaren 30ean; Jon Urrutia Quartet, garagarrilaren 1ean; John Pinone, garagarrilaren 2an; Solid! eta Dolc Tab Jazz Project, garagarrilaren 3an).
Guztira, 15 emonaldi izango dira, jam session-ak ahaztu barik; jam session horreek Algortako Piper`s Irish ...
Mendebala 2004 Sopuertan
2004-07-16 00:00 Musikea
MENDEBALA // taldeak:
Xarnege/Gasconha/Occitania & Euskal Herria
Xarnege, edo Sharnego, hitz gaskoia da Euskal Herria eta Gaskoniaren arteko mugan dagozan herriak, euskeraz eta gaskoieraz egiten dabenak izentetako erabilten da. Hori dala eta, talde honen musikeak bi kulturen elementuak jasoten ditu; hiru musikari gaskoiak dira eta beste bi euskaldunak. Xarnegeren errepertorioan Mendebaldeko Pirinioen bi aldetako dantza eta doinuak dagoz.
www.xarnege.com / www.lo.gaskoi.free.fr
OSKORRI / Euskal Herria
Aurkezpen larregi behar ez dauan talde beteranoa. Etiketarik bako musikea egiten dabe, soinuz barriez ganezka eta musika tradizionalean oinarrituta, baina gaurkotasunik galdu barik. Hogeita hamar urtetik gorako ibilbidean 28 disko (hiru bikoitzak) eta liburu bat (111 kantu) argitaratu ditu Oskorrik.
www.oskorri.com
KELTIAC / Breizh ...
Europako Konstituzinoaren ganeko erreferenduma: eretxia emoteko ordua (barriro)
2004-07-16 00:00 eretxia
Kontuak kontu, gure eretxia garrantzitsua izango da. Batek baino gehiagok uste dau erreferenduma arriskutsua izan leitekela. Zoritxarrez, Europako eztabaidetan Estadu barruko kontuak agertzen dira eta orain gitxi ikusi izan dogu Europako Parlamenturako hauteskundeetan. Baina Euskadin badakigu erreferendumak ez dirala bromatzat hartu behar, erreferendumean ataratakoak urteetako ibilbide politikoa marketan daualako.
Iñaki Atxutegi
Bertsolaritzearen curriculuma
2004-07-16 00:00 Bertsolaritzea
Lau ardatzetan oinarritutako curriculuma
Bertsolaritzearen curriculuma idazteko Jon Sarasuak “Bat-bateko bertsolaritza” liburuan arlo honen didaktikeari buruz idatzitako gogoeta hartu dabe oinarri legez, eta lau ardatzetan banatu dabez curriculumaren edukiak: hizkuntzea, musikea, trebetasun sozial eta personalak eta kultur ondarea. Lau ardatzek ikasketa prozesuan bertsolaritzearen irakaskuntzak arlo horreetan egin leikezan ekarpenak jasoten dauz, eta apustua garbia da: euskal kulturearen ondare honek heziketa prozesuan askotariko gaitasunak ekarri leikiozala lehen hezkuntzan ari dan ikasleari. Curriculumaren iturri honeek zehazterakoan kontuan hartu dira arlo biren curriculum ...
Hizkuntzen gorabeherak
2004-07-16 00:00 Euskerea berbagai
Zorrak eta ofentsak alde batera itxita, baita gaztelaniaz eguneroko ogia eskatu eta euskeraz egun honetakoa eskatzearena, fija gaitezan azken bi aditzakaz bakarrik.
Gaztelaniaz tentazinoa txarra da, beraz behean dago, infernuaren partean; euskeraz, ostera, tentaldia ez da goraka edo beheraka posizionetan, hori baino, joatearen efektua baino ez dau aitatzen.
Bestalde, euskerazko kasuan, gatxetik atara behar gaitu jaungoiko jaunak, baina gaztelaniaz librau besterik ez; ondorioz, pentsau geinke euskaldunontzat, gatxak zuloak lakoak zirala eta honeetatik “urten” egin behar dala.
Honen beste adibide bat ...
Ardaoen gaixotasunak
2004-07-09 00:00 Jan edanak
Gehienetan, gaixorik dagozan ardao gehienak kortxo txarragaz eta oxigeno edo azufreagaz daukie zerikusia. Honeek izaten dira upategietako puntu arriskutsuenak.
Askotan entzuten dogu ‘oxidau’ berbea. Berba hau ardaoak oxigeno asko hartzen dauanean erabilten da. Deskripzino generikoa da, normalean txarto gorde dogulako (bero larregigaz) edo kortxo eskasa euki daualako; bertatik oxigenoa sartu ostean sortzen diran alterazinoek eragiten dabe gaixotasuna. Bai ardao zurietan, baita baltzetan be, koloreak esango deusku oxidauta dagoan ala ez. Izan be, ardao zuriek normalean baino kolore horiagoa eukiko dabe ...
Uruguai (III): ahoa zabaldu eta bere magia ataraten dakien Herria
2004-07-09 00:00 Euskaldunak munduan
Matea
Matea da Uruguaiko pasinoa. Guaraniek edaten eben infusinoa da, eta Paraguain, Argentinan eta Urugain asko edaten dabe, baita Brasileko hegoaldean be. Zeremonia bat be badala esan geinke. Matea egiteko hau behar da: matea, ur beroa, tutu txiki bat eta edalontzi berezi bat. Berez basoa kalabazeagaz egindakoa da, baina gaur egun danetarik dago: metalezkoak, egurrezkoak, adarrezkoak, kristalezkoak...; basoa ia bete arte bota behar da matea, eta gero, gitxi-gitxika, ura. Nahiko mingotsa da, baina ohitu eta gero gustau egiten jatzu. Infusino ...
San Juan suaren inguruan
2004-07-09 00:00 Antxinakoak Geurera
Salto egin eta Gorbeia mendiaren inguruan, Arratiako bailaran dagoan Arantzazura joango gara. San Juan eguna baino pare bat egun lehenago, loreak batu eta erramua egin ostean, meza nagusira eroaten ziran bedeinkatzeko. Kontetan dan legez, Anbotoko Andreak aharia ostu eutson artzain bateri. Artzaina, loreak hartu eta lagun bategaz batera, Anbotoko Damea bizi zan leize zuloraino joan zan. Orduan, ahariagaz egoan Anboto Damea, eta amuletoa ikusi ebanean, arrapaladan urten eban.
Arraiotzen, barriz, San Juan ohitureak ekaitzetatik babesteko balio eban. Holan, San Juan ...
Boccaccioren Dekameronea, euskeraz eta taula ganean
2004-07-09 00:00 Kulturea
Aurten, esan dogun moduan, 1348ko Florentzian girotutako Boccaccioren Dekameronea preparau dabe. Sasoi haretan, Florentzia epidemiak jota egoan, eta Boccacciok giro ha jaso eban bere obrarik garrantzitsuenean. Orain, Jose Antonio Vitoriak eta Garbi Losadak testu hori moldatu eta dramaturgia librea egin dabe, Garbi Losada bera zuzendaria dala. Euskerazko bersinoa, barriz, Bego Losadak idatzi dau.
Heriotzea da lan horretako gai nagusia, baina umorearen alde egin dabe gaiari heltzeko. Garbi Losadaren berbetan esanda, “barrea heriotzearen kontrako antidoto legez erabili gura genduan aurrerantz egiteko ...
Andrazkoen erotismoa eta plazerra
2004-07-09 00:00 txutxu-mutxuan
Plazerraren jokerak
Andrazkoen sexu erantzunaren arloan jokera orokor batzuk ezarri ahal izan ziran, guztiz unibersalak ez izanagaitik be. Adituek dinoe andrazkoen sexu erantzuna estu-estu lotzen jakela alderdi emozionalagaz zerikusia daukien gomuta, fantasia eta sensazinoei, bai eta ikumenari be. Gizonezkoen kasuan, ikusten diran irudiei lotuta dago.
Sentikorrak diran gorputz atalei jagokenez, titiburuak, klitoria, ezpanak eta gorputzearen alboak aitatzen dira, gune erogenoak andre batetik bestera aldatzen dirana jakin arren. Adituek be adierazoten izan dabe andrazkoek jarraikako estimulazinoari erantzuteko jokerea daukiela.
Andrazkoen kitzikapen ...
Second hand lions (MacCann-en sekretua)
2004-07-09 00:00 Zinemea
Komiki ukutuko film honek ez dau ikuslea lar hunkituko, beharbada ez jako larregi gustauko, baina onartu beharra dago nahiko ondo nahastetan dauzala sano desbardinak diran hainbat osagai, berbarako surrealismoa, komedia, akzinoa eta, neurri txikiago baten, dramea be bai; ganera, famili hartu-emonen zurikeriaren gaia be jorratzen da eta, batez be, gure ibilbidearen zuztarra izango diran txikerretako gomuta atseginen gorabeherak.
Aktoreei jagokenez, Michael Caine eta Robert Duvall beteranoek naturaltasun eta profesionaltasunez jardun dabe, antzeztu behar daben personaien portaerak guztiz bereziak izan arren ...
The day after tomorrow
2004-07-09 00:00 Zinemea
Aspaldion ez dogu euki natur hondamendien ganeko pelikula bat ikusteko aukerarik eta, egia esan, “The day after tomorrow” filma aurkezteko egindako kanpaina handiaren ondorioz, bestelako produktu batez gozetako itxaropena geunkan. Hala eta guztiz be, era honetako beste film guztiek daukien egitura bera erabili dabe: personaiak aurkezteko eta mundua amenazetan dauan hondamendira hurreratzeko sarrera bat, hondamen eta suntsipeneko irudi ikaragarriak ikusteko erdiko zatia eta gizakiaren biziraupena frogetako azkenengo istorioa.
Bestalde, gidoia ez da apartekoa; gauzak holan, ikusten gabilzana azaltzeko alperreko hainbat ...
Basquepoetry.net
2004-07-09 00:00 Kulturea
Basquepoetry webgunearen zuzendari literarioa Koldo Izagirre da. Bera arduratzen da poemen aukeraketaz, baita itzultzaileen koordinazinoaz be. Aurretik, poemen aukeraketa beharretan ibilitakoa da Izagirre. Holan ba, ez jako hain gatxa egin ekimen barria aurrera eroatea.
Idazle bakotxaren lau poema jasoten dira webgunean, baina badagoz, bai, salbuespenak. Izan be, klasikotzat joten diran egileen kasuetan, poema gehiago dagoz. Metodologia honeri esker, irakurleari euskal poesiaren panorama orokorra eskaintzen jako, eta bide batez euskal poesia munduan ezagutarazoten da.
Ekimenaren barritasunen artean, itzulpenak nabarmendu behar dira ...
Espainia eta eremu urriko hizkuntzak (II)
2004-07-09 00:00 Euskerea berbagai
Erkidegoek betetea dala-eta, barriz, Nafarroako kasua beren-beregi aztertzeko modukoa da. Gutunaren xede eta printzipioen kontra (7. artikuluaren 1. b), desbardinak ditue. Ganera, gurasoek euren seme-alabek euskeraz hezi daitezan egiten daben eskariari trabak jarten deutsoz Nafarroako Gobernuak; Eremu mistoan eta Eremu ez-euskaldunean euskerazko irakaskuntzea trabetan eta holakoetan ari diranei etenbako oztopoak jarten deutsez (gaztelaniazko irakaskuntzeak bete behar izaten ez dituan ikasle-kopuruak ezarriaz, holakoetan ari diranei laguntzak ukatuz, legeztatzeko arazoak jarriz, e.a.); irakaskuntza ertaina eta lanbide-heziketea euskeraz aurrera eroateko oztopo gaindiezinak ...
Egipto (II)
2004-07-09 00:00 Bidaide
- Altxor handiena: Gizako piramideak.
Bai, holan da. Sarritan ikusi doguz argazkietan edo dokumentaletan baina aurrez aurre ikustea esperientzia ederra da. Gaur egun ia-ia gastauta dagozan arren, antxina granito eta marmolagaz apainduta egozan. Ezagunenak Keops, Kefren eta Mikerinos dira baina Sakarakoak be ikusgarriak dira. Ikuskizun aparta dira.
- Kairo, barriz, hain estresantea da?
Batzuentzat bai, niri, ostera, asko gutasu jatan. Kairo Egiptoko arimea da, bizi-bizia; azokak, sinagogak, eleizak, mezkitak, museoak edonon dagoz. Museoen artean bat azpimarrauko neuke, Museo Nazionala hain zuzen be ...
Izozkiak
2004-07-09 00:00 Jan edanak
Izozkiek ze mantenugai emoten deuskue? Interesgarriak dira nutrizino ikuspegitik?
Osogaien arabera, izozkiek kaloria kopuru bat eta manenugai batzuk emongo deuskuez. Esnegaiakaz egiten diran izozkien 100 gramok 180-250 kilokaloria inguru daukiez; urez egiten diranak azukera kopuruaren arabera eukiko dabez kaloriak, eta azukera barik eta koipe gitxigaz egindakoek gitxiago.
Esnez, azukeraz eta frutu sikuakaz egindako izozkiek mantenugai honeek daukiez:
·Proteinak: osoak edo 8 oinarrizko aminoazidoak daukiezanak. Arrautza moduko osogaiak erabili ezkero proteina kopurua be handiagotu egingo da.
·Karbohidratoak: sinpleak gehienbat. Azukerea erabili ...
Teknologia barria (telefono deiak doban) eta zaharra (birusak telefonoetan
2004-07-09 00:00 sarean
Eta prezioak? Nahiko interesgarriak: “4Gphone CL-1005” izeneko modeloa 129,90 €tan topauko dogu (BEZ barik) eta telefono biko paketea, barriz, 224,90 €urotan (BEZ barik).
Oraingoz, patrikako telefono honeek USB konekzinoa behar dabe baina laster ikusiko dogu Wi-Fi teknologiari esker edo garatuko diran beste teknologia batzuri esker, ordenadoreari lotuta egoteko menpekotasun hau desagertu egingo dana.
Ez bakarrik ordenadoreetan, patrikako telefonoetan be sekulako iraultza teknologikoa etorri jaku azken urteotan. Eta teknologiagaz batera arazoak be etorri jakuz. Birusen ganean gabilz, ordenadoreetan izan ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4207
4208
4209
4210
4211
4212
4213
4214
...
4263
4264
4265
4266
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...