Argentina
2002-07-15 00:00 Bidaide
Testua: Zigor Aldama.
Argazkiak: Fernando Robles eta Zigor Aldama.
Euskal Herria eta Sahara bat eginda
2002-07-15 00:00 Euskaldunak munduan
Kontuak kontu, harrigarria be bada, 27 urte geroago, Mendebaldeko Sahararako herritarrak bizirik egotea. Mendebaldeko Sahara auzitan dagoan lurraldea da, lurraldearen ganeko subiranotasuna zehazteko erreferenduma egiten ez dan bitartean, Mendebaldeko Saharak ez dauka legebidezko jaberik; behin-behinekotasuna da nagusi eta, gauzak holan dirala, Tindoufeko hammadan, urritasunean eta behin-behineko egoera horretan 200.000 saharar bizi dira, eta beste 30 mila inguru nomada legez. Lehen esandako moduan, kanpoko laguntzinoa behar-beharrezkoa da. Zorionez, barruko egitura onari esker, ondasun urriak eta kanpoko laguntzinoa barrutik banatuta dagoz ...
Kirola eta orduetan jatea, kilorik ez hartzeko gakoak
2002-07-15 00:00 eretxia
Horrenbestez, bi dira sobrako kilotxu horreek hartzeko arrazoi nagusiak: ariketa fisikorik ez egitea eta desorduetako mokaduak. Jakina, horri konponbide egokia topeteak ez dau emoten lar gatxa danik, baina kontsumoaren eta jarduera sedentarioaren alde egiten dauen gizarte honetan oso gatxa izaten da lagunarteko giroan pintxoren bati, kaferen bati edo garagardoren bati uko egitea edota, beharlekutik urten ostean, praka laburrak jantzi eta arineketan joatea. Edozelan be, bizitza honetan ez dago ahalegin bako irabazirik, eta gorputz lirain, mehar eta sendoari eutsi gura badeutsazue ...
Zitu edo zerealen multzoa
2002-07-15 00:00 Jan edanak
Gure egunerokotasunaren erromantizismoa gogoratzen laguntzeko, Carlos Drummanden 'zitu-poema' bategaz amaituko dogu oraingo jardun hau (Sarrionaindiaren 'Hezurrezko xirulak' liburutik hartua):
Sentimentala
Zure izena fideo letraz
Izkiriatzen hasi naiz.
Platerean zopa hotzitzen ari da
Eta mahai ingurura datoz denak
Ene lan erromantikoa so egitera.
Larraitz Artetxe,
Dietetika eta Nutrizinoan Diplomatua,
Elan Vital Medikuntzako Zentrokoa.
Esklabutzea Hondarribian 1648an
2002-07-15 00:00 Antxinakoak Geurera
Goragokoa, anekdota bat baino gehiago da. Danok gara bardinak eta danok egin geinke Leopoldo II.ak, Millán Astrayk edo Tomas Eizagirrek egin ebena, bardin edo antzera. Ona da jakitea, hamaikatxu ikusiko doguz eta.
Iñaki Goiogana,
Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.
Igorren, euskerea zuzterretik
2002-07-15 00:00 Euskerea berbagai
Joseba Ipiñazar, Igorreko Alkatea eta Arratiko Mankomunidadeko Burua:
'Euskerea bizibarritzeko plan orokorraren harian, orain arte egindako pausuak oso egokiak izan dirala ikusten dot.
Herriko talde guztien artean lehenengo batzarrak egin ostean, ikusi dot hainbat herritarren erantzuna oso ona izan dala, eta horrek esan gura dau herriak badaukala interesa plan honetan.
Arlo guztietan lantalde ugari sortu dira (kulturea, kirola, hezkuntzea, dendariak...) eta euren artean batzarrak egin dabez; ganera, herritar askok hartu dabe parte lantalde horreetan.
Nik neuk, Udaleko Buru legez, herritarrei ...
Udako plazetarako hamar gomendio
2002-07-15 00:00 Bertsolaritzea
Ez dakit aholkuok lagungarri egingo jatzuezan, baina badozue motiborik udan herriko edo inguruetako plazaren batera agertu eta probetako. Irakurleen txokoa hor dozue eta esperientzien barri jasoko geunke gustora baino gustorago.
Lerrook idazterakoan, ezinezkoa jat Bilboko Aste Nagusiko plazak ahaztutea. Egunero-egunero ordu batak inguruan, lehenago Santiagon eta azkenaldion Plaza Barrian, bertsolaririk onenak entzuteko aukera ederra izaten dogu, eta bai urtero urtero hutsik egiten ez daben bertsozaleak agurtzekoa be.
Iñaki Aurrekoetxea
Ander Manterola (Labayru): bizkaierearen prestigioa ukatzen dauena ezjakina da
2002-07-01 00:00 BarriketanJairik jai bai baina kontuz gero!
2002-07-01 00:00 BarriketanBelfasteko lehoiak orro batzuk zor deuskuz
2002-07-01 00:00 Kulturea
Kultuko musikariak, ba, aurten Gasteizen. Itxaroten dodan bakarra da igaz Chick Corea nire kultu partikularreko jazz izarrak emon ebana baino gehiago emotea danak, eta Van Morrison ez etortea igaz Paco de Lucia etorri zan moduan. Luzimentu hutserako, esan gura dot. Belfasteko lehoiak orro batzuk zor deuskuz.
Edorta Jimenez,
Idazlea.
Euskaldunak Ekuadorren
2002-07-01 00:00 Euskaldunak munduan
- Ekuadorreko Los Rios probintziako Palenque Kantoiaren ganeko web orria:
www.iglesiapalenque.org.ec
- Palenqueko Lagunak Aldizkaria:
www.zinemaker.com/palenque
Nire berbie euskeraz
2002-07-01 00:00 Euskerea berbagai
'Bizkaierea era erabilpena' jardunaldiak Gernika-Lumon
Euskal Herririk ezin da izan
ez badago euskaldunik,
ez euskaldunik euskera barik,
ez argi bako egunik.
'Gure berbie euskeraz' bedi,
baztertu barik lagunik,
ez daien esan Gernika-aldea
euskalduna ez dogunik.
Ez dakianak beharko leuke
ahal dan neurrian ikasi,
baina ez inor errudun bila
auzora joan igesi.
Hazaina handirik ez dogu behar,
bakarrik berbetan hasi.
Dakigun danok geure herrian
euskeraz gaitezan bizi.
Hizkuntza danak gurgarri dira,
bakotxa bere izakeraz.
Herri bakotxak dauka beria;
pozik gagoz geuriegaz ...
Ardaoa zelan jagon
2002-07-01 00:00 Jan edanak
Orain arte aitatutakoak gorabehera, ardaoaren ezaugarriak hobeto gordeko dituan leku naturalena lur azpian dago, eta horrexegatik upeldegi edo bodega asko lur azpian dagoz; horren erakusgarri, Araba Errioxako Biazteri herriaren azpialde guztia tunelez josita dago, ardaoz betetako tunelez josita hain zuzen be, eta aitatzeko modukoa da herri barruan autoak sartzea guztiz galarazota dagoala lurjausiak ebitetako.
Halan da guztiz be, azken boladan, merkatuan gero eta gehiago ikusten dira armairu klimatizatuak, eta oso onak dirala esan behar dot. Armairu horreetan norberak graduetan dau ...
Neskak be bideojokalari trebe
2002-07-01 00:00 sarean
Drogamenpekotasunaren kontrako Laguntzino Fundazinoak (FAD) oraintsu egindako azterlanaren emoitzak:
- Gazte edo nerabeen % 5ek ez dau sekula bideojoko bat erabili.
- 14 eta 18 urte bitarteko Espainiako gazteen % 60k bideojokoak erabilten ditu egunero.
- 14 eta 18 urte bitarteko lau gaztetik batek egunero ordu bi baino gehiago egiten ditu pantailaren aurrean.
- Mutilak dira bideojokoak gehien erabilten dituenak.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Ardi-mozketea, atzoko eta gaurko beharra
2002-07-01 00:00 Antxinakoak Geurera
Nahiz eta hasikera baten ardi-moztuteko makinearen aurrean artzain zaharrek arpegi arraroa jarri, beharra ikusi ondoren gustora geratzen dira. 'Basilio Etxebarria auzoko artzain beteranoak be metodo hau lehenengoz ikusi eta gero, bera artazirik gehiagotan ez doala hartzen esan eustan' ziurtatu dau Imanolek. Horrenbestez, zeregin zahar honetan be apurka-apurka aurrerakuntzearen haize barriak sartzen doaz eta nork jakin hemetik urte edo hilebete batzuetara zer ikusi beharko dogun. Eutsi goiari.
Testua eta argazkiak:
Jon Urrutxurtu.
Aire-segurtasuna
2002-07-01 00:00 Bidaide
Gai honetaz informazino gehiago gura izan ezkero, hona hemen web interesgarri batzuk (danak ingelesez):
www.boeing.com
www.airbus.com
www.airsafetyonline.com
www.airsafe.com
Testua eta argazkiak:
Zigor Aldama.
Gadus morhua edo makailaoa
2002-07-01 00:00 Jan edanak
Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.
Lope de Agirreren abenturak
2002-07-01 00:00 Antxinakoak Geurera
Iñaki Goiogana,
Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.
Globalizazinoa, gizateriaren galgarria edo salbatzailea?
2002-07-01 00:00 eretxia
Honaino, beraz, globalizazinoaren aldeko eta kontrako zertzelada batzuk. Ez dakigu etorkizunak zer ekarriko deuskun, aurreikuspen guztietan gauza seguru bakarra topau geinkelako, aurreikuspenak besterik ez dirala eta huts egiten dabela. Bien bitartean, ekonomiaren egituraketearen eta teknologia barrien ondorioz, globalizazinoaren prozesua sendotu eta indartzen doa eten barik. Ondorioz, planetearen ertz baten pasetan danak beste ertzari eragiten deutso, onerako zein txarrerako.
Joseba Terreros
Euskal Herritik aparte (Xabier Amuriza)
2002-07-01 00:00 Bertsolaritzea
Euskal Herritik aparte
1
Euskal Herritik aparte
mila legoa bitarte
esku ta hanka loturik preso
Zamoran naukate.
Pentsaturik zenbat urte
behar dogun hemen bete
pazientzia hartu beharko
libre itxi arte.
2
Nahiz ta kriminal ez izan
kaiola txorien gisan
bost gizon handik kolpera preso
sartu ginduezan.
Baina zegaitik izan zan
nahi neuke poliki esan
inozentzian bizi diranak
itxartu daitezan.
3
Maiatzeko egun batez
hogetamar hain suertez
gose greba bat hasi genduan
geure borondatez.
Goitik laguntzarik bapez
guztia zan geure kaltez ...
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa