Musikea  IV. urtea // 107. zenbakia

Bebe eta Paco de Lucia Musika Sarietan izar nagusi launa sari irabazita

Kepa Junkerak Euskerazko Abesti Onenaren saria jaso eban Harrobiaz harro'' kantuagaz


Bizkaie!


Bebe musikari gaztea eta Paco de Lucia, eskarmentu handiko gitarra-jotzailea izan dira Madrilen oraintsu banatutako IX. Musika Sarietako izarrak. Bakotxak lau sari irabazi ditu kaleratutako azken lanengaitik.

'Pafuera telarañas' diskoari esker, bederatzi sari jasoteko izentauta egoan Bebe aurten. Azkenean, horreetako lau irabazi ditu: Artista Barriarena, Autore Barriarena, Pop Disko Onenarena eta Musika-bideo Onenarena. Paco de Lucia Cadizko gitarra-jotzaileak be lau sari jaso ditu 'Cositas buenas' lanagaz: Abesti Onenarena, Disko Onenarena, Flamenko musikako Disko Onenarena eta Soinu Teknikari Onenarena.

Ganerakoan, Bebo Valdesen 'Bebo de Cuba' lanak sari bi jaso ditu: Jazz Disko Onenarena eta Ekoizle Onenarena, Fernando Truebak jasotakoa. Beste sari bi jaso ebezan "El Quijote" Cristobal Halffterren obreak eta "Homenatge a Lorca" Joan Albert Amargosenak.

Azkenik, Kepa Junkerak be izan eban bere saria, Euskerazko Abesti Onenarena, hain zuzen be, "Harrobiaz harro" kantuari esker. Katalanezko Abesti Onenaren Saria Dyangok eskuratu eban, galegozko abestiarena Luar Na Lubrek eta bablezkoarena Chus Pedrok eta Gabino Antuñak.