Lekaleen multzoa (jarraipena)

Bizkaie! 2002-07-01 00:00   Jan edanak
Guk momentuz behintzat jateko faltarik ez daukagu, eta lekaleak oso nutritiboak dira, eta merkeak ganera; beraz jan daiguzan astean bi edo hiru bider. Larraitz Artetxe, Dietistea eta nutrizinoan diplomatua. Elan Vital Medikuntzako Zentroa.

Lekaleak: proteina iturri

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Jan edanak
Kontuan hartu aitatutako adibideotan, oilo zatitxu bat, odoloste apur bat planteetan izan dogula jatorduetarako, eta ez bigarren platerean okelea sartzea; hori jatordu orekatua da. Baina gaur egun jaten doguna gehiegizkoa da: garbantzuak, zopea, oiloa gehi okelea edo arrain platerkadea eta, ostean, gaztai siku errazino ederra. Ganera, sarritan lekaleei botaten deutsegun proteinea be oso koipetsua izaten da. Gure oraingo jateko modu hau (gehiegi jatea) aldatu egin beharko geunke dieta orekatuari eusteko; horretarako bide bi dagoz: 1) Bata ala bestea aukeratzea (saiheskia ...

'Minus': bazterrak astinduz

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Barriketan

Champagne

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Jan edanak
Amaitu baino lehen, gogoratu lehen esandakoa, txanpana edozein jatordutan eta jateko guztiakaz edan geinkela: egin aprobea kopauetan, sarrerako plateretan, arrainagaz, okeleagaz edota azkenburukoagaz; ez zarie damutuko. Mikel Garaizabal, Enologoa eta sommelierra.

Gaztemundu 2002

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Euskaldunak munduan

Abenturak Herbehereetan

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Bidaide
Testua eta argazkiak, Zigor Aldama.

Novecento, ezin huts egin

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Kulturea
Edorta Jimenez, Idazlea.

Bilbon euskeraz blai

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Euskerea berbagai
Datu horreek guztiak eta bestelako batzuk kontuan hartzea nahitaezkoa izango da aparteko tratamentua behar eta merezidu dauen urian, Bilbon Euskerearen Erabilerearen Sustapenerako Plangintzea egiteko. Koldo Isusi Zuazo

Txapelak buruan

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Bertsolaritzea
Zorionak txapeldunei eta parte hartu dozuen gazte guztiei. Amaitzeko, Mungiako finalera joateko pare bat arrazoi gehiago. Azken urteotan Iparraldeko gaztetxuak entzutea benetako gozadea izan da idazten dauen honentzat, eta aurten ez datoz makalago. Maila bietan txapelak eroateko besteko koadrilea dakarre. Gipuzkoatik txikien mailan azken txapelak eroan dauzen Beñat Gaztelumendi txiki baizen bizkorra entzuteko aukerea eukiko dogu. 14 urtegaz nagusien mailan kantau dau, eta bai txapela lortu be. Gaztetxuen bertsoakaz gozau gura dauenarentzat jarrita dago hitzordua: bagilaren 23an, San Joan bezperan ...

Sacamantecas

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.

Gernikara danok!

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Jan edanak
Azken buruan, irakurle maiteok, preparau zaiteze hurrengo zenbakirako; izan be, amantala jarri eta lapiko artean sartuko gara neurri barik maite dogun gure eguneroko beharrari ekiteko. Beste barik, lagunok, Gernikan alkartuko garalakoan, ondo bizi eta bagil oparoa izan daitela guztiontzat. Beñat Ormaetxea, Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Zerbitzu barriak, ogibide zaharrak

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   eretxia
Gizartea abiada bizian aldatzen doa, hainbat kasutan betiko ekanduak iraultzeraino. Orain dala hogei urte inori ez jakon bururatuko txakurra paseoan eroateagaitik, entxufe bat aldatzeagaitik edo etxean lez bazkaltzeagaitik pagetea. Gaur egun gizarteak berak sortzen dauz horrelako hutsuneak, irudimen apur bategaz, gerora lanpostu bihurtu leitekezan hutsuneak. Joseba Terreros

Ordenagailu handiak eta txikiak

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   sarean
Laburzurrean, agenda elektroniko horreek gero eta hobeak dira eta ordenagailu 'handiak', danok ezagutzen eta erabilten doguzanak, laster txiki geratuko jakuz. Gauzak holan dirala, boltsikoan telefonoa daroagun moduan, laster agenda elektronikoak be erabiliko doguz seguru; teknologiaren abiadea geraezina da eta ez dago jakiterik nora helduko garan. Azken barrien arabera, Fujitsu konpainiak kamera digital sano txikia plazaratu dau PDA horreetan eta eskuko telefonoetan be jarteko (atzazal baten neurrikoa, 7,8 x 7 x 4 milimetrokoa gitxi gorabehera). Uste baino arinago ikusiko doguz ...

Jatun onak bai, baina euskaldunok ondo jaten dogu?

Bizkaie! 2002-06-01 00:00   Jan edanak
Gu, zorionez, elikagai-multzo desbardin guztietako elikagaiak eskuratu geinkezan herri baten bizi gara baina, hona hemen, sumeriar poema zahar batek dakarrena: 'Pobreak hobeto leuke hiltea, ogia daukanean, gatzik ez daukalako eta gatza daukanean, ogirik ez daukalako'. Larraitz Artetxe Arrien, Dietetika eta Nutrizinoan Diplomatua, Elan Vital Medikuntzako Zentroa.