NASAren argazkiak eta bideoak, doban Interneten
2007-08-31 02:00NASAren historian lehenengo aldiz, orain arte sekretupean egon dan materiala zabalduko dabe. Internet Archive enpreseak materiala digitalizau, artxibatu eta kudeatuko dau eta, horri esker, espazio agentziak ia-ia 40 urteetan batutako audio artxiboak, idatziak zein bideoak eskura izango ditu erabiltzaileak doban.
NASAren historian lehenengo aldiz, orain arte sekretupean egon dan materiala zabalduko dabe. Internet Archive enpreseak materiala digitalizau, artxibatu eta kudeatuko dau eta, horri esker, espazio agentziak ia-ia 40 urteetan batutako audio artxiboak, idatziak zein bideoak eskura izango ditu erabiltzaileak doban.
Espazio agentziak jakinarazo dauenez, historiagileek, ikerlariek eta ikasleek gustora hartuko daben materiala izango da laster sarean, Internet Archive enpreseagaz lankidetzan.
Gaur egun, 20 argazki sorta ditu NASAk Interneten baina, aitatu enpreseagaz adostutako bost urteko hitzarmenari esker, artxibo bakar batean izango dira bideo eta enparauak.
‘Balio handiko zerbitzua da honakoa espazio eta zientzia esplorazinoaren lekuko diran irudiak izango baitira eskura, esan dau Robert Hopkins NASAren Komunikazino zuzendariak. Brewster Khale Internet Archive enpresearen sortzaile eta liburuzain digitalaren esanetan, ‘giza ezagutza guztia Sarean jartearen helburua bete dau egitasmoak’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!