BBK-ko udalekuetan 7 eta 13 urte bitarteko ia 4.000 ume ibili dira

Bizkaie! 2007-08-31 02:00

Danetara, 7 eta 13 urte bitarteko 3.916 ume ibili dira aurten, bagilaren 25etik abuztuaren 25era, BBK-k Briñas eta Sukarrietan dituan instalazinoetan 1925. urtetik antolatzen dituan udalekuetan.

Danetara, 7 eta 13 urte bitarteko 3.916 ume ibili dira aurten, bagilaren 25etik abuztuaren 25era, BBK-k Briñas eta Sukarrietan dituan instalazinoetan 1925. urtetik antolatzen dituan udalekuetan.

BBK-k ohar baten bidez adierazo dauenez, udalekuen programako jarduera nagusiak tailerrak, kirolak eta ibilaldiak izan dira heziketea eta aisialdia buztartu guran. Aurten udalekuetan izan diran umeek, gainera, zaldiketaz, mendiko bizikletaz, tirolinaz eta aerobikaz disfruteteaz gan, Bermeoko baleontzira eta inguruko merkatu, monumentu eta museoetara bisitak egin ditue.

Era berean, kanpaleku bien kokapena dala-eta (Briñasekoa Kantabriako mendilerroan, eta Sukarrietakoa Urdaibaiko Erreserban), ingurune naturala ezagutzeko ibilaldiak antolatu ziran. Kutxa bizkaitarrak azaldu dauenez, bi izan dira udalekuen helburu nagusiak, umeek aisialdia era didaktikoan aprobetxetea eta euskerearen erabilerea bultzatzea. BBKren eretxiz, oso positiboa eta ona izan da aurtengo udalekuen azken balorazinoa.

Azken emoitzea ikusita, monitoreek ezelako duda barik baieztatu dabe ‘ondo baino hobeto bete dirala’ bi helburuok. Udalekuetako egonaldiak iraupen desbardineko zortzi txandatan banatu dira, astebeteko zazpi txanda eta bi asteko txanda bat.

Udalekuen arrakastea esanguratsua izan da, ume askok urtero egiten dabe eskaerea, inoiz parte hartu ez dabenek lehentasuna daben arren. Gainera, parte-hartzaileen eta euren familien gogobetete maila altua izan dala azaldu dabe. Udako esperientziaren oroigarri legez, umeei lagun barrien helbideak idazteko agenda bana, taldearen argazkia eta txapela erregalau deutsiez.

Udalekuek iraun bitartean, umeen familiek informazino guztia izan dabe eskura BBKren web orrian, www.bbk.es Gainera, 9.000 guraso baino gehiago joan ziran bisitan Briñasera eta Sukarrietara ‘ateak zabalik’ egunean.


Balioetan hezi

Balioetan hezteko ekimena urte osoan egin behar dala ikusirik, BBKk irailetik aurrera bere hezkuntza-programak jarriko ditu ikastetxe guztien eskura.

Gauzak holan dirala, astegunetan, BBKk hiru egitasmo eskainiko ditu. Briñasen, ‘Zine aste bat’ batetik, ikus-entzunezko ezagutza eta zentzuzko erabilerea bultzatzeko, eta ‘Herritartasuna, solidaridadea eta lankidetzea’ bestetik, ikasleak personon, taldeen eta herrien eskubideen inguruan sentsibilizetako, eta talde baztertu, immigrante eta gitxiengoakazko alkartasuna sustatzeko.

Hirugarren egitasmoa, garapen iraunkorreko balioak bultzatzekoa, BBKk Begoñako Andra Mariaren egoitzan (Urdaibain) dauen Natura Saiakuntzarako Zentroan burutuko da.

Azkenik, BBKk ‘Astegoiena Sukarrietan’ ekimena eskainiko dau astegoienetarako, ikasleei aisiarako aukerea emoteko eta euren artean ingurumenaren ezagutza eta haregazko errespetua zabaltzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu