Unibersidade-ikasturtea martxan dago
2007-09-19 02:00Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) 2007-2008 ikasturteko hezkuntz eskaintzea aurkeztu eta Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Espazioan bateratzeko prozesuan izandako aurrerakuntzak aztertuko ditue gaur, irailak 19, Bilbon. Deustuko Unibersidadeak eguenean, irailak 20, emongo deutso hasierea 2007-2008 ikasturteari.
Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) 2007-2008 ikasturteko hezkuntz eskaintzea aurkeztu eta Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Espazioan bateratzeko prozesuan izandako aurrerakuntzak aztertuko ditue gaur, irailak 19, Bilbon.
EHU da estaduan titulazino gehien eskaintzen dituan unibersidadea. Bestalde, graduondoko ikasketen eskaintzea Bolognako prozesura egokitu da honezkero, EHUko iturriek jakinarazo daben legez.
Ekitaldia 10:00etan hasiko da eta bertan izango dira Juan Ignacio Pérez EHUko errektorea eta Carmen González Murua Graduko eta Graduondoko Ikasketetako errektoreordea.
Deustuko Unibersidadean, eguenean
Deustuko Unibersidadeak eguenean, irailak 20, emongo deutso hasierea 2007-2008 ikasturteari. Eguneko ekitaldiak hasteko, mezea egingo da 10:30ean. Ondoren, 12:00etan, ekitaldi akademikoa izango da, eta ‘El Bilbao emergente del Padre Arrupe, un vizcaíno universal’ berbaldia emongo dau Filosofia eta Letren Fakultadeko irakasle María Jesús Cava Mesak.
Idazkari nagusiak emongo deutso hasierea protokoloko jardunaldiari, 2006-2007 ikasturtearen txostenaren irakurketeagaz; ostean, omenaldia egingo jake ikasturte honetan euren lan-urteak Deustuko Unibertsidadearen zerbitzuan amaitu dituezan irakasle eta lankideei.
Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketako sailburuaren eta Jaime Oraá Deustuko Unibertsidadeko errektorearen berbak be izango dira ekitaldian. Amaitzeko, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak egingo dau berba eta ikasturteari hasiera ofiziala emongo jako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!