'Picasso eta Dubuffet artean', Planqueren bildumako 150 lan ikusgai Bilboko Arte Ederretako Museoan

Bizkaie! 2007-09-18 02:00   Kulturea
Irailaren 18tik zemendiaren 18ra bitartean zabalik

'Picasso eta Dubuffet artean' izeneko erakusketea zemendiaren 18ra arte egongo da ikusgai. Pintura eta eskultura modernoari buruzko eta artista garrantzitsuenetako batzuen ibilbidea aztertzen dau 150 lanen bitartez.

Bilboko Arte Ederretako Museoak udazkena-negua denporaldiko pintura eta eskultura modernoaren ibilbidea erakusten dauen erakusketarik garrantzitsuena aurkeztu dau: Jean Planque bildumagile suitzarrak bere bizitzan bildutako XIX. mende amaierako eta XX.eko Europako artista ospetsuen lanak dagoz ikusgai.

Jean Planquek bi mendeotako Europako artista ospetsuen (Picasso, Dubuffet, Tapies, Cezanne, Degas, Monet, Van Gogh...) lan garrantzitsuen bildumea lortzeak dauen garrantzia azpimarratu dau Javier Viar Bilboko Arte Eder Museoko zuzendariak, kontuan izanda, ez zala persona aberatsa. Viarren esanetan, haren baliabide ekonomiko urriak zorroztasun, gustu on eta autoreakazko hurrekotasun dosiakaz ordezkatu behar izan zituan.

'Picasso eta Dubuffet artean' izeneko erakusketea zemendiaren 18ra arte egongo da ikusgai. Pintura eta eskultura modernoari buruzko eta artista garrantzitsuenetako batzuen ibilbidea aztertzen dau 150 lanen bitartez. Halan da be, batez be, Picasso eta Dubuffet aztertzen ditu gehien, bildumagilea euren laguna zan eta.

Lau ataletan banatuta dago erakusketea. Lehenengoan, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako maisu handitzat joten diran artisten lanak dagoz, besteak beste, Cezanne, Degas, Bonnard, Gauguin, Renoir eta Van Goghenak.

Bigarrenean, artistek eurek erregalau eutsiezan lanak dagoz, besteak beste, sasoi guztietako (1917-1970) zenbait 'Picasso' eta abstrakzinotik arte informalera doazen garai piktorikoak kontuan hartzen ditu.

Hirugarren atala Dubuffeti dedikauta dago. Artista honek erakutsi eutson Planqueri artea beste begi batzuekaz ikusten eta ‘art brut’ (Arte espontaneoa) dalakoaren korrontearen ateak zabaldu eutsozan.

Laugarren atala, barriz, ‘Lagun suitzarrak’ deitutakoaren lanek osotzen dabe eta Sorel Etrogen zortzi eskultura dagoz ikusgai bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu