Asier Serranok ‘Eskuetan Mapak’ izeneko eleberria aurkeztu dau

Bizkaie! 2007-09-17 02:00   Kulturea

Asier Serrano idazle eta kantariak ‘Eskuetan Mapak’ lehen nobelea aurkeztu dau Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Txalaparta argitaletxeak argitaratu dau liburua Amaiur bildumearen barruan.

Gaur goizean, Asier Serrano idazle eta kantariak ‘Eskuetan Mapak’ lehen nobelea aurkeztu dau Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Txalaparta argitaletxeak argitaratu dau liburua Amaiur bildumearen barruan.

‘Roka ero putak aitaren eskopetarekin bere buruari tiroa eman zionean hasi zen dena’. Berba horrexekaz ekiten deutso egileak liburu honen korapiloari, izan be, liburuaren protagonista nagusi dan Aitorren eskuetako mapetan suz markauta geratuko dan jazoerea da Roka lagunaren suizidioa. Hortik aurrera, Aitor eta haren lagunek osotuko daben Zuloan musika taldeko ibilbide kolektibo eta personalaren bidezidorrak eten barik gurutzatuko dira 90. hamarkada osoan zehar. Aitorri gertatu bezela, taldeko kide bakotxaren mapa markauta geratuko da laguntasuna, amodioa zein drogeagaitik. Gauzak holan dirala, zulo batetik bestera ibiliko dira, igesean, guztiek desiratzen daben zoriontasuna lortzen lagunduko leuskien mapearen bila.

Asier Serrano Lasa (Eibar, 1975). Hogeita bi urte zituala argitaratu eban ‘Bada hiri gorri bat’ poema liburua (Elkar, 1997) eta lau urte beranduago bere ibilbide literarioari jarraipena emonaz, beste bi liburu argitaratu zituan: ‘Hoteleko kontuak’ (Apokaliftin, 2001) eta ‘Mari Basajaunaren eremuan’ (Txalaparta, 2001). Egunotan, barriz, Literaturaz aparte, musika munduan hainbat lan egindakoa da: Lorelei taldeko abeslaria eta letragilea da eta bakarka hainbat disko atara ditu, besteak beste, ‘Ez esan inori’, ‘Hoteleko kantuak’ eta ‘Gerrari bai’. Egunotan, barriz, ‘Picassoren zaldia’ poema liburua argitaratu dau Elkarrek, egile eibartarraren bigarrena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu