Elkar estudioa Zinemaldian

Bizkaie! 2007-09-18 02:00   Musikea

Irailaren 20tik 29ra bitarteko Donostiako 55. Zinemaldian ikusiko diran honako filmek Elkar estudioa aukeratu dabe musikea grabetako eta nahasteko: 'La Torre de Suso', 'Siete Mesas de Billar Frances' eta 'Querida Bamako'.

Donostiako Elkar estudioaren jarduera musikala albiste dogu egunotan. Oraingoan ez da disko garrantzitsu baten produkzinoa, zinemarako musika grabazinoa baino.

Irailaren 20tik 29ra izango dan Donostiako 55. Zinemaldian ikusiko diran honako filmek Elkar estudioa aukeratu dabe musikea grabetako eta nahasteko:

La Torre de Suso’, Tom Hernandez (Siete Vidas) telebista gidoilari famatuaren lehenengo filma da. Javier Camarak antzeztuta, beste batzuen artean, zuzendari barrien atalean ikusi ahal izango da. Cundo pertsonaiaren historia kontetan dau; Cundo bere sorterrira itzultzen da bere lagun onenaren heriotza eta gero, bere bizitza ondo doan itxurea emonez. Musikea Jose Manuel Tejedor eta Javier Tejedor anaiek sortu dabe eta Cesar Ibarretxek nahastu dau Elkar estudioan. Tejedor anaiak ohikoak dira Elkar estudioan, izan be, bertan produzidu ditue euren hiru diskoak.

Siete Mesas de Billar Francés’, sail ofizialean parte hartuko duaen Gracia Querejeta zuzendari ospetsuaren 5. filma da. Maribel Verdu eta Blanca Portillo dira protagonista nagusiak. Aita hil eta gero haren negozioa oinordean hartzen dauen emakume baten istorioa kontetan dau. Negozio horrek, barriz, etekinak baino gehiago buruhausteak sortarazoko deutsoz, baina bere indar eta diru guztia jarriko ditu aurrera egiteko. Musikea Pascal Gaignek sortu dau eta grabazinoa eta nahasketak Elkar estudioan egin ditu Cesar Ibarretxek.

Querida Bamako’, Txarli Llorentek eta Eusko Jaurlaritzako inmigrazino arduradun ohi Omer Okek zuzendu daben filma da. Etorkin baten gorabeherak azaltzen ditu film honek, Burkina Fason bizi daben sikate gogorraz bultzatua, Europako bidea hartu dauena bizi duinago baten bila. Zabaltegi atal berezian ikusteko aukerea izango da. Musikea, Pascal Gaignek sortu dau eta Cesar Ibarretxek Elkar estudioan grabau eta nahastau.

Pascal Gaigne
be ohikoa da Donostiako Elkar estudioan. Bertan Jean Phocasek grabau eta Cesar Ibarretxek nahastau eban Daniel Sánchez Arévalo zuzendariaren AzulOscuroCasiNegro filmaren musikea. Gaignen lanak Auxerreko musika eta zinema jaialdian ‘2006an Europan egindako F.S.B onenari saria’ jaso eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu