Gabriel Aresti XXV. Ipuin Lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabalik dago
2007-09-19 15:34 kulturbizEdozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitaratu bako eta gehienez hamabost orriko luzerako ipuinak aurkezteko aukerea izango dabe 2007ko urriak 31 baino lehenago.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gabriel Aresti XXV. Ipuin Lehiaketea deitu dau. Edozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitaratu bako eta gehienez hamabost orriko luzerako ipuinak aurkezteko aukerea izango dabe 2007ko urriak 31 baino lehenago.
Gabriel Aresti XXV. Ipuin Lehiaketak modalidade bi ditu: euskerazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalidade bakotxean 4.100 euroko lehen sari bana eta 2.050 euroko akzesit bina emongo dira.
Ipuinen hiru kopia aurkeztu behar dira, gutunazal zarratuan eta egilearen ezelako aitamenik barik, honako datu honeek adierazota: ‘Gabriel Aresti XXV. Ipuin-Lehiaketea’, aukeratutako modalidadea (euskerazkoa ala gaztelaniazkoa) eta ipuinaren izenburua edo leloa. Barruan, beste gutunazal zarratu batean, aitatutako datu horreez gan, egilearen izena, abizenak, helbidea, telefonoa, NANaren zenbakia eta sinadurea jarri behar dira, baita zinpeko aitorpena be narrazinoa orijinala dala baieztetako, argitaratu bakoa, beste lehiaketa batean saritu bakoa eta itzulpena ez dala.
Lehiaketaren arauak
www.bilbao.net webgunean topauko dituzue. Epaimahaiaren erabagia be Internet bidez jakinarazoko daErantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!