Euskal PENeko ordezkaria hizkuntza-eskubideen batzordean
2007-09-18 02:00 Euskerea berbagaiHizkuntza Gitxituen Batzordeko koordinatzaile, Euskal PEN taldeko kide eta Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok International PEN taldearen T&LRC-ren (Itzulpen eta Hizkuntza-Eskubideen Batzordea) urteroko batzarrean hartu dau parte Ohrid (Mazedonia) hirian, hilaren 14tik 17ra.
Paul Bilbao Orhid-etik (Mazedonia) etorri barri da Hizkuntz Eskubideen Batzordearen koordinazino lana egin ondoren. Hizkuntza Gitxituen Batzordeko koordinatzaile, Euskal PEN taldeko kide eta Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok International PEN taldearen T&LRC-ren (Itzulpen eta Hizkuntza-Eskubideen Batzordea) urteroko batzarrean hartu dau parte Ohrid (Mazedonia) hirian, hilaren 14tik 17ra.
Urtero bi bilera egiten ditu Itzulpen eta Hizkuntza-eskubideen Batzordeak, eta honezkero, Euskal PEN taldeak hirutan hartu dau parte, bi aldiz Mazedonian eta behin Dakarren.
Euskal PENeko kideak Batzorde horretan sortutako Hizkuntza-gitxiengoen taldea koordinetan dau.
Aurtengo bileran bi ekimen nagusi adostu ditu Batzordeak. Batetik, igaz sortutako hizkuntza gitxiagotuen taldearen lana aztertu da, eta hizkuntza gitxiagotuen hizkuntza eskubideen egoerea agertzen dauen liburua aurkeztu da. Aitatu liburuan, Euskal PEN eta Behatokiak lankidetzan preparautako atala be txertatu da.
Bestalde, fase barri bati hasierea emon deutso Batzordeak. Esangura horretan, hizkuntzen egoereari buruzko azterketa bat egitea adostu da. Bizpahiru urteko lana izango dala kontuan hartuta, oso interesgarritzat jo da holako ekimena. Horrezaz gan, azterketea amaitutakoan nazinoarteko konferentzia bat antolatzeko asmoa agertu dau Batzordeak, bertan, hizkuntzen egoerea kontuan harturik, International PEN erakundeak sustatutako Hizkuntza Eskubideen Deklarazino Unibersalari (HEDU) beste bultzada bat emoteko.
Hizkuntza Eskubideen Deklarazino Unibersala sustatu
Gogoratu behar dogu maiatzean emon jakola Luis Alfonso de Alba jaunari, hau da, Nazino Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeko presidenteari, Deklarazinoaren barri.
Kontuan harturik azken helburua dala NBEk HEDU bere egitea eta nazinoarteko itun bihurtzea, berari eretxia eskatu jakon aurrera eroan beharreko estrategiaz. Bilbaok oso garrantzitsutzat jo dau Deklarazino Unibersalaren aldeko lan aktiboa, izan be, oraingoz, hizkuntza guztiak bardintasun-erispideen arabera hartzen dituan Itunik edo Akordiorik ez baitago nazinoarteko instituzinoetan. Azken egunotan Euroituna berbagai izan badogu be, Bilbaok azpimarratu nahi izan dau Itun hori ez dala nahikoa, lehen eta bigarren mailako hizkuntzen arteko sailkapena betikotzen dauelako.
Euskerazko literaturea nazinoartean
Beste aldetik, Batzordeak www.diversity.org proiektu barrituaren hiru urteko plan estrategikoa onartu dau. Proiektuaren helburua mundu osoko literaturea hainbat hizkuntzatan eskaintzea da. Lau bilduma desbardin batzen ditu proiektuak, eta honezkero, Euskal PENek aurkeztutako testuak aitatu webgunean dagoz eskuragarri. Danetara, hamar idazleren lanak topau daitekez aitatu webgunean lau hizkuntzatara itzulita.
Kazetari kurdoen babesa, urkatuak izan ez daitezan TaLRC batzordean egindako lana ez da Euskal PENen azken garaian egindako ekimen bakarra. Garagarriletik aurrera, eta munduan diran beste hainbat PEN taldegaz batera, kanpainea martxan dago bi kazetari kurdo Iranen urkatuak izan ez daitezan. Ezaguna danez, Adnan Hassanpour eta Hiwa Butimar idazleei heriotz-zigorra ezarri eutsien garagarrilean Irango epaileek Kurdinstango egoerearen barri emoteagaitik. ‘Jainkoaren etsaiak’ diralako salaketapean atxilotu eta epaitu zituen, eta une batetik bestera izan daitekez zigortuak.
Egoerearen injustizia salatzeko, Euskal PENek Honorary Member izentau dau Adnan Hassanpour, eta haren aldeko defentsa egiten ari da, beste hainbat PEN taldegaz batera.
Informazino gehiago www.euskalpen.orgwebgunean topau daiteke
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!