Frutu siku koipetsuak gaixotasun kardiobaskularren prebentzinorako
2004-12-17 00:00 Jan edanak
Zeintzuk dira frutu siku koipetsuak?
Urretxak, almendrak, intxaurrak, kakahueteak, pistatxoak eta pinaziak.
Zein da frutu siku koipetsuen konposizinoa?
Frutu siku koipetsuakaz aberastutako dietek kolesterola murrizteko daukien eragina frutu sikuon koipe muetearen araberakoa da eta horregaitik euren konposizinoa osotasunean hartu behar dogu kontuan.
Frutu sikuek oso ur gitxi daukie eta horregaitik energia eta mantenugaiak oso konzentrauta daukiez.
a) Karbohidratoak
- Almidoia batez be
- Zuntza: frutu sikuen % 3tik % 9ra zuntza da; barazkien zuntz kopurua % 0,4tik 2,5erakoa dala kontuan badaukagu, frutu sikuek ...
Foie eta sagar berde milorria
2004-12-17 00:00 Jan edanak
Osogaiak: (4 lagunentzat)
Sagar berde bi(gran smith).
500 gr. Foie midi cuit (egositako foie-grasa).
Sagar bigaz egindako purea.
Lasagnea egiteko pasta freskoa (12 lamina).
40 gr. azukera.
Zelan egin:
Sagar berdea hartu eta oso fin ebagiko dogu, ahal izan ezkero pernila ebagiteko makineagaz. Ebagi ostean, uretan sartuko dogu, oxidau ez daiten. Beste sagar bigaz purea egingo dogu, honeek labean erre ostean thurmixagaz ondo txikituz. Sagarra labean ordu erdiz eukiko dogu, 180ºtara, eta sagarraren bihotzean ...
Argentinako ardaoak
2004-12-17 00:00 Jan edanak
Argentinako mahastiak hiru gune handitan batu geinkez:
- Ipar Andinoa: gune honetan Rioja (8.000 hektarea), Catamarca (3.000 hektarea) eta Salta (1.800 hektarea) sartuko doguz. Saltako lurraldean, Cafayaten hain zuzen be, munduko mahastirik altuenak dagoz. Bertako mahatsondoak ikusgarriak dira, batez be altuereagaitik eta enborrek daukien zabalereagaitik. Torrontes bariedadeagaz egindako ardao zuri zoragarriak egiten dabez bertan.
- Erdialde Andinoa: gune honetan Argentinako mahasti guztien % 90 dago. Argentinako ardao-lurralde handiena eta ospetsuena Mendoza dogu (148.000 hektarea). Beste alde batetik, gune honetan ...
Maceió: Brasil trankila
2004-12-17 00:00 Bidaide
1.- Hiru bider bisitau dozu Brasil, eta horreetatik bitan Maceió eta Recifera joatea erabagi dozu, herrialdeko leku ezagunak, uriburu handiak eta Amazonasa albo batera itxita. Zergaitik hori?
Ez da leku horreek interesetan ez jatazalako, ezta pentsau be. Gehiago esatearren, oraintsu etorri naz Rio de Janeirotik. Baina nire helburua leku trankila topetea da, idazteko kontzentrazinoa lortu ahal izateko. Lagun batek Maceió eta inguruak ezagutzen ebazan, eta beragaz joan nintzan. Gustau egin jatan, eta handik gitxira, barriro be joatea erabagi neban.
2 ...
Lehenengo euskal liburu azokak
2004-12-17 00:00 Antxinakoak Geurera
Apurka-apurka, holako ekintzak sendotzen, ugaltzen eta indartzen joan ziran. Geroago, barriz, gerreak eta ondorengo diktadureak eragindako etenaldia etorri zan, barriro be, 1965an Gerediaga Elkarteak lekukoa hartu arte. Aurten, 297 erakusmahai izango ei dira Durangoko Erakusketan eta 400 liburu eta 60 disko barri aurkeztuko dabez. Hasikerako bitrina biekaz konparauta ba dago aldea...
Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Agiritegiko teknikaria
Joxerra Garzia: ‘eskolan eta hedabideetan, zuzentasunaren esklabo bizi gara'
2004-12-17 00:00 BarriketanGoogleren 14,4 milioi akzino salgai
2004-12-17 00:00 sarean
Salmentea egin ostean, AEBetako enpresa handiaren sortzaileek % 73,9ko parte-hartzea izango dabe konpainian, eta enpresan erabagiak hartzeko orduan % 40,4ko botu-eskubidea izango dabe.
Abuztuaren 19an sartu zan Google Nasdaq teknologia-indizean, eta sekulako oihartzuna izan eban, bai diru-merkatuetan eta baita komunikabideetan be, batez be, enpresearen izaerea (Interneko bilatzailea da) kontuan izanda. 85 dolarretan salerosi ziran akzinoak baina merkatua zarratu aurretik akzinoko 201 dolar pagau ebezan.
Bizkaie!
www.telepartitura.com
2004-12-17 00:00 sarean
Proiektu honegaz, informazinoaren digitalizazino prozesuaren bitartez literatura musikala zabaltzeko kanala egin dabe. Enpresa-ideia hau martxan jarteko 60.000 euroko inbersinoa egingo dabe lehenengo urtean. Digitalizautako partituren merkatuan denda birtual eredu bihurtu gura dabe telepartitura.com proiektuaren bultzatzaileek.
Bizkaie!
Argentinako EKIN euskal argitaletxea eta Txalaparta alkarlanean
2004-12-17 00:00 Euskaldunak munduan
Horrezaz gan, Durangoko Azokan Inglaterra y los vascos (Ingalaterra eta euskaldunak) Manuel de Irujoren liburua barriro argitaratuko dabe, lehenengoz argitaratu ebenetik 60 urte pasau ostean. Lan horregaz hasiko dabe EKINek eta Txalapartak alkarlanean argitaratuko dabezan liburuen bildumea. Ekimen horren bidez, EKINen katalogo historikoa gaurkotu eta liburu interesgarrienak berreskuratu gura dabez argitaletxe biek.
Bizkaie!
Harkaitz Cano: ‘poesiak ez dau irauten, dardarak, zirrarak dira gogoratzen doguzanak’
2004-12-17 00:00 Kulturea
Harkaitz Cano Lubaki Bandaren sortzaileetako bat izan zan 1993an eta hortik aurrera makinatxu bat lan argitaratu ditu:
- Kea behelainopean bezala. Susa, 1994. (poesia).
- Paulov-en txakurrak. Erein, 1994. (narrazio hibridoa).
- Radiobiografiak. Elkar, 1995. (ipuinak).
- Beluna jazz. Susa, 1996. (eleberria).
- Telefono kaiolatua. Alberdania, 1997. (ipuinak).
- Bizkarrean tatuaturiko mapak. Elkarlanean, 1998. (ipuinak).
- Pasaia blues. Susa, 1999. (eleberria).
- Piano gainean gosaltzen. Erein, 2000. (New Yorkeko kronikak).
- Norbait dabil sute-eskaileran. Susa, 2001. (poesia).
- Enseres de Ortopedia Inútil, 2002 (ipuinak)
Bizkaie!
Fito & Fitipaldis taldearen zuzenekoa plazan
2004-12-17 00:00 Musikea
Igaz kaleratutako ‘Lo más lejos, a tu lado’ diskoagaz sekulako arrakastea lortu eban Fito & Fitipaldis taldeak, eta disko hori aurkezteko biran 120tik gora kontzertu eskaini dabez orain arte. Dana dala, bira ez da amaitu oraindino: Sevillan Marea taldeagaz batera abenduaren 11n joko dabe, Logroñon abenduaren 18an, eta Gasteizen abenduaren 30ean amaituko dabe bira erraldoia; guztira, 125 kontzertu izango dira. Euskal Herrian ez eze, Catalunya, Galizia eta Espainiako leku askotan eskaini dau bere musika zuzenean Fito y los Fitipaldisek, eta kontzertu askotan aretoak bete egin dira.
Bizkaie!
Diputaduak, telefonoak eta hizkuntzea
2004-12-17 00:00 sarean
Aukeratutako modeloa Nokia 6820 da, eskumako argazkian dagoan hori, eta bost kontinenteetan erabili leiteke. Dendetan 300 bat euro balio dauz. Pentsetan izan dozuena baino gitxiago, ezta? Diseinu aldetik oso deigarria da, izan be, hasieran telefono normaltzat joten badogu be, zabaldu egiten dala ikusi geinke, eskaintzen dauzan aukera guztiak erabili ahal izateko, Internet eta idazteko tekladua tartean.
Diputaduek ikastarotxu bat jaso dabe telefonoaren nondik-norakoak ondo ezagutzeko. Izan be, funtzionamentuaren oinarrizko ezagutzea jaso ostean, erabilerea askozaz hobea izaten da, gehienetan behintzat.
Orain ...
Amaraun musika-taldea AEBetan
2004-12-17 00:00 Euskaldunak munduan
Honeek dira eskainiko dabezan kontzertuak:
- 2004ko abenduaren 2an: Rick's Tavern, NEWFANE, VT - Jam Session / jazz musikarien arteko topaketea
- 2004ko abenduaren 3an: Michael S. Currier Center, The Putney School, PUTNEY, VT -
- 2004ko abenduaren 4an: 880 Club, HARTFORD, CT
- 2004ko abenduaren 6an: Vermont Jazz Center, BRATTLEBORO, VT - euskal estilo eta jazzari buruzko ikastaroa + kontzertua
- 2004ko abenduaren 7an: Hartt School of Music, WEST HARTFORD, CT - Workshop/ ikasle eta irakasleakaz topaketea
- 2004ko abenduaren 8an: Vermont Jazz Center, BRATTLEBORO, VT - Jam Session
- 2004ko abenduaren ...
Artea dario Bilbao Handiari
2004-12-17 00:00 Kulturea
Eta, Erandiotik gatozala, Bilbon geratzea erabagiten badogu, Guggenheim Museoak aukera ederra opesten deusku Migel Anjel artista florentziarraren erakusketea ikusiteko.
Migel Anjel eta bere garaia erakusketeak Albertinan gordetako marrazki italiar ederrenak eta garrantzitsuenak batu ditu, Florentziako artistarik onenak izandako bizitza luzean zehar (1475-1564) egindakoak. Migel Anjelek oso eragin handia euki eban Errenazimentu klasikoaren garapenean, eta ezinbesteko inspirazino iturria izan zan Manierismo, Kontraerreforma eta Barroko arte moduentzat. Gorputzaren inguruan hizkuntza monumental barria garatu eban, eta bere garaiko artista gehienentzat eredu bihurtu zan ...
Internet: lana topetako bidea
2004-12-17 00:00 sarean
Ikerketa horren arabera, sarean 15 miloe curriculum inguru dagoz. Ganera, jenteak askotan joten dau lanpostuak topetan laguntzen daben webguneetara. Pasa dan urtean, berbarako, mueta horretako guneek 600 miloe bisita baino gehiago izan ebezan.
Lana topetako helburuagaz Internet erabilten daben gehienak lizentziadunak dira. Halan da be, aurten miloe bat personek lanpostua modu honetan lortu arren, unibersidadean ikasi daben honeen artean hirutik batek baino ez dau amesetan hainbestetan imajinau dauan lanpostu hori topauko.
Bizkaie!
Gripea, mehatxu ezkutua
2004-12-17 00:00 txutxu-mutxuan
Benetako arriskua
Adituen esanetan, oilaskoen gripearen birusa nahiko kontrolauta dagoala emoten dau; dana dala, OMSk pentsetan dau epe laburrean mundu mailako larrialdi bati egin beharko deutsagula aurre, mutazino bat izateko arriskua benetakoa dalako. Ganera, negua gero eta hurrago dago, birusak ondoen moldatzen diran sasoia, hatan be.
Aurtengo denporaldian 65 urtetik gorako personei eta arrisku taldeei (gaixo kronikoak eta osasun arloko beharginak) emongo jaken txertoa tribalentea da, Kaledonia Barriko 1999ko A birusaren anduiagaz, Fujian-go 2002ko bigarren A birusaren anduiagaz eta Shangaiko ...
‘Arrakalak’, Gotzon Barandiaranen lehen poema liburua
2004-12-17 00:00 Kulturea
Arrakalak herririk herri zabaltzea da orain asmoa eta errezitaldi bereziak preparau dabez, musikea eta animazino multimediak tarteko.
ARRAKALAK poema liburuan oinarritutako multimedia errezitalak Bihotz Bakartien Klubagaz:
-- Zemendiaren 26an (barikua) Bergarako Gaztetxean, 22:30etan.
-- Abenduak 30ean (eguena) Urdiainen.
-- Urtarrilaren 7an (barikua) Larrabetzuko HORI BAI gaztetxean.
-- Urtarrilaren 20an (eguena) Bilboko Ekoetxean.
Horrez gan, Arrakalak liburuaren gaineko mahaingurua egingo da abenduaren 3an Larrabetzuko HORI BAI gaztetxean.
- Irakurleak: Gorka Uriarte, Itziar Ituño, Iñaki Berazategi, Mari Feli Etxeandia, Gotzon Barandiaran.
- Musikariak: Aintzina Lekue (biolina), Alex ...
María llena eres de gracia
2004-12-17 00:00 Zinemea
Zeintzuk dira Kolonbiako 17 urteko gazte batek sabelean kokaina eroanez bizitzea arriskuan ipinteko daukazan arrazoiak? Zein da persona honen atzean ostentzen diran ibilbideak? Marstonek film osoa egituratu dau Catalina Sandinok (Berlingo zinemaldian aktoresarik onenaren saria) antzezten dauan personaia nagusiaren bitartez. Neska gazte honek ez dauz beharlekuko eta etxeko modu txarrak aguantetan eta narkotrafikoaren alderdirik arriskutsuenera joko dau egoera personalari urtenbidea topau guran.
Pelikulearen egitura dramatikoa sinple baizen eraginkorra da: kokaina “mando” bihurtzeko prozesuan emon beharreko pausuen deskripzino zehatza. Halan, film ...
Bridget Jones: The edge of reason
2004-12-17 00:00 ZinemeaRenee Zellweger-ek ostera be heldu deutso itzelezko ospe eta izena emon eutson Bridget Jones-en personaia antzezteko beharrari. Bigarren film honetan istorioa hasten da lehenago amaitu zan leku berean: Bridget zoriontsua da Mark Darcy abogadu prestigiotsuagaz daukazan maitasun hartu-emonei esker; egoera idiliko horrek, dana dala, ez dau larregi iraungo. Jelosiak eta segurtasun faltak hasiko dira mutil-lagunaren lankide erakargarria, Rebecca, tartean sartzen danean.
Bridget-en baldarkeria aurreko filmaren arrakastearen giltzarrietako bat izan arren, oraingoan filmaren egileak lar baliatu dira ezaugarri horretaz, eszena barregarriak ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4132
4133
4134
4135
4136
4137
4138
4139
...
4211
4212
4213
4214
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa