Euskal ordezkaritza zabala Habanako XXVI. Nazinoarteko Industria Azokan

Bizkaie! 2008-11-04 16:35   Euskaldunak munduan

Gaur egun 37 euskal enpresa dagoz Kuban kokatuta, gehienak energiaren eta hornidura industrialeko sektoreetakoak. Sektore horreetan euskal enpresak liderrak dirala Kuban azpimarratu dabe SPRItik, 'kalidade eta gaitasun tekniko altuko irudia eskainiz'.

FIHAV 2008 Habanako Nazinoarteko Industria Azokearen 26. edizinoak gaur, zemendiak 4, zabaldu ditu bere ateak eta Kubako merkatuan lanean dabilzan 24 euskal enpresa batu ditu. Ia 700 metro koadro dituan Euskadiko Pabilioia Jose Ramon Fernandez Kubako Ministro Kontseiluko presidenteordeak inaugurau du, Iñaki Telletxea Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeagaz eta Mauri Lazkano SPRIren zuzendari nagusiagaz batera.

FIHAV azokearen aurtengo edizinoan mundu osoko 52 herrialdetako 1.000 enpresa inguru ari dira parte hartzen, batez be, industria-tresneria, kontsumorako ondasunak, teknologia, lehengaiak eta zerbitzuen alorrekoak, SPRIko iturriek jakinarazo dabenez.

Gaur egun 37 euskal enpresa dagoz Kuban kokatuta, gehienak energiaren eta hornidura industrialeko sektoreetakoak. Sektore horreetan euskal enpresak liderrak dirala Kuban azpimarratu dabe SPRItik, 'kalidade eta gaitasun tekniko altuko irudia eskainiz'.

Era berean, azken urteotan, Kubaren eta Euskadiren artean sektore barrien inguruko lankidetzak sustatu dira, besteak beste, bioteknologiaren eta nanoteknologiaren alorretan. Izan be, Kubak aurrerapauso handiak emon ditu azken urteotan bi sektore barri horreetan.

Kubaren eta Euskadiren arteko hartu-emon komertzialek bilakaera positiboa izan dabe azken hamarkadan: 1998. urtean Euskaditik Kubara egindako esportazinoak 81 miloe euro inguruko balioa izan baeben, 2007. urtean 163 miloe eurora heldu ziran; horrenbestez, Kuba Euskadiren latinoamerikako hirugarren bezeroa da, Mexiko eta Brasilen ondoren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu